Montana NAF: Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatua da.
Izena gaztelaniazko montaña (mendia) hitzetik dator. Iparraldean 877 kilometroko muga du Kanadarekin. 380.800 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 1.042.520 biztanle zituen. Hiriburua Helena da, eta Billings hiri handiena.
Idaho mendebaldean eta hego-mendebaldean, Wyoming hegoaldean, Ipar Dakota ekialdean, Hego Dakota hego-ekialdean, Columbia Britainiarra ipar-mendebaldean, Alberta iparraldean eta Saskatchewan ipar-ekialdean
Missouri ibaia eta horren adarrak igarotzen dira bertatik.
Frantsesek esploratu zuten 1743an, eta Estatu Batuetako lurraldea izan zen 1803an. Batasuneko 41. estatua izan zen (1889).
Ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, laboreetan batez ere. Abeltzaintzak eta meagintzak (kobrea, petrolioa, gas naturala, zilarra, urrea, zinka, manganesoa, harrikatza) ere garrantzia dute.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Montana, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.