Nebraska

Nebraska Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdian kokaturik dago.

Bere hiriburua Lincoln da eta hiri garrantzitsuena Omaha. 2 milioi biztanle inguru ditu.

Nebraska
Nebraska Ameriketako Estatu Batuak
Nebraska
Ereserkia
Beautiful Nebraska (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabeNebraska Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-NE
HiriburuaLincoln
Governor of Nebraska (en) ItzuliJim Pillen (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°30′N 100°00′W / 41.5°N 100°W / 41.5; -100
Nebraska
Azalera200.520 km²
MugakideakHego Dakota, Missouri, Colorado, Iowa, Kansas eta Wyoming
Punturik altuenaPanorama Point (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.961.504 (2020ko apirilaren 1a)
Nebraska65.314 (2015)
Dentsitatea9,78 bizt/km²
Etxebizitzak766.663
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00 eta America/Chicago (en) Itzuli
nebraska.gov

Geografia

Biztanleriaren bi herenak hiri ingurunean bizi dira. Gorabehera handirik gabeko ordokia da. Klima kontinental lehorra du; estepako landaredia da nagusi, oihan lurraldea (pinua eta haritza) mendebalera hedatzen delarik. Ibai sarea Missouri ibaiaren arroari dagokio eta ibai nagusia Platte da; ibai horren arroak lurraldearen hegoaldeko erdia hartzen du.

Mugak

Iparraldean Hegoaldeko Dakota; ekialdean Iowa eta Missouri; hegoaldean Kansas; hego-mendebalean Colorado eta mendebalean Wyoming.

Historia

K.a. 8000. urteko biztanleen aztarnak aurkitu dira Nebraskan. Europarrak agertu ziren garaian zenbait tribu estatuko sortaldean eta erdialdean modu erdi egonkorrean kokaturik zeuden han: ponka, omaha, ute eta pawnee. Nebraskako sartaldea beste leinu batzuen ehiza eremua zen: siux (oglala, brule); arapahoe, komantxe eta txeiene. XVI-XVIII. mendeetan espainiarrek eta frantsesek esploratu zuten. Estatu Batuek 1803an frantsesei erosi zieten Louisianarekin batera. 1867an Nebraska estatu federatu bilakatu zen. 1880 inguruan indiarren azken erresistentziagunea hautsi zuten.

Ekonomia

Nekazaritza ekonomia jarduera garrantzitsua da (biztanleriaren %26). Abeltzaintzak (behi azienda gehienbat) nekazaritza sarreren ia hiru laurden ematen ditu. Laborantza lurren eremua handitu da ureztatze sistemari esker. Nekazaritzako gai nagusiak: artoa, garia, zekalea, oloa, basartoa, etab.

  • Industria: elikadura, makineria, kimika ekoizpenak, plastikoak, zur industria, etab.
  • Mea baliabide nagusiak: petrolioa eta gas naturala.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak



Nebraska  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Nebraska GeografiaNebraska HistoriaNebraska EkonomiaNebraska Pertsonaia ezagunakNebraska ErreferentziakNebraska Kanpo estekakNebraskaAmeriketako Estatu BatuakLincoln (Nebraska)Omaha

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Energia hidraulikoGabarraArotzaren eskuakArroka metamorfikoJoseba Díez AntxustegiAurrerakoitasunEspainiako trantsizioaJon KortajarenaAngelu auzokideakKazetaritzaPello Joxepe (kanta)Kuku-prakaEuskal Irrati TelebistaZetakBirziklatzeSozialismo utopikoGiza hezurduraKatagorriEskaladaPoleaEuskal HerriaXabier UgarteIñigo MuguruzaAdolf HitlerTxantxangorriAmets ArzallusLamia (greziar mitologia)Ana EstradaOzeano AtlantikoaAldous HuxleySendotzaNarrastiLemoa Kirol ElkarteaKapitalismoIndustrializazioa Euskal HerrianMediterraneoaJulen AlberdiItsas hondoEguzki-loreErromaMiren Agur MeabeKareharriJamala al-BaidhaniAritz GorrotxategiPatxi ErrementariaSare pribatu birtualMusika tresnaTxindataEstropadaGipuzkoaGernika (margolana)Antzinaroko Olinpiar JokoakGukKanoa (kirola)EzteiIntxaurrondo arruntEuskal Herria BaiElektrizitateDonostiaEmakumeen eskubideakHigidura zuzen uniformeNutrizioIpar Euskal HerriaBilintxAbiaduraBero-ahalmenSua EnparantzaAltzoKarmelo EtxenagusiaEkoizpen-bideCortinarius cotoneusArnaitz FernandezNazionalitatearen auzia eta sozialdemokrazia🡆 More