Ainhize Belar: Eskalatzailea

Ainhize Belar Barrutia (Atxondo, Bizkaia, 2006ko urtarrilaren 15a) eskalatzailea da.

Espainiako Estatuan, 8c zailtasuneko bide bat eskalatu duen emakumerik gazteena da. 2020an izan zen eta 14 urte zituen.

Ainhize Belar
Ainhize Belar: Biografia, Lorpenak, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaAtxondo2006ko urtarrilaren 15a (18 urte)
HerrialdeaAinhize Belar: Biografia, Lorpenak, Erreferentziak Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea

Instagram: ainhizebelar Edit the value on Wikidata

Biografia

Aitarengandik datorkio zaletasuna. Eskalatzailea du aita eta asteburuetan beragaz joaten zen Durangoko kiroldegiko rokodromora edo arroketara; Araotzera, Oñatira. Ikastolako eskaladako ikastaroan ere ibili zen. Lagunen eraginez hasi zen. Hasieran dibertitzeko asmoz, baina apurka zaletu egin zen.

Pertsona ordenatutzat dauka bere burua eta entrenamenduak ere zehatz antolatzea gustatzen zaio, ez zaio entrenatzea kostatzen.

Lorpenak

2020an 14 urte zituela 8c zailtasuneko Gezurren erresuma lortu zuen Gaubean (Araba). Bigarren 8c-a Skin Dead izenekoa ere Gaubean lortu zuen. Hirugarrena, Kulun Gele zailagoa suertatu zitzaion desplomea eta pauso luzeagoak dituelako, baina soilik sei eguneko ekinaldiak behar izan zituen helburua lortzeko. Laugarrena Mistic izan zen 2022an eta bosgarrena L'espiadimonis 2023an, biak Margalefen (Katalunia). 9a bide bat egitea du hurrengo erronka, Etxauriko Kale Borroka sektorean dagoen Begi puntuan, hain zuzen ere.

2021eko Zailtasun Gazte eta Absolutuko Espainiako Eskalada Kopan lehena izan zen.

Ainhize Belar: Biografia, Lorpenak, Erreferentziak 
Ainhize Belar eskalatzen

2022an Espainiako boulder eta soka txapelketak irabazi zituen,18 urtez azpiko mailetan.

Europan ere lehiatu da; 14 urtegaz Belgikan egon zen, eta 15egaz Austrian, Frantzian eta Ingalaterran.

2023ko maiatzean Etxaurin (Nafarroa Garaia) 9a zailtasuna duen 'Begi puntuan' izeneko idea kateatu zuen Belar Sputnik taldean entrenatzen du Belarrek. Sputnik taldean errendimendua hobetzen laguntzen diete entrenatzaileek (Pedro Berguaga eta Ekhiotz Alsasuaga), psikologoak, fisioterapeutak eta nutrizionistak.

2023ko uztailean Araotzeko Korea sektoreko ‘Honky Tonky’ bidea (8c) kateatu berri du. Duela 25 urte, Josune Bereziartuk marra horrekin munduko lehen 8c femeninoa lortu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Ainhize Belar BiografiaAinhize Belar LorpenakAinhize Belar ErreferentziakAinhize Belar Kanpo estekakAinhize Belar2006AtxondoBizkaiaEskalatzaileEspainiako EstatuaUrtarrilaren 15

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BarraskiloBiztanleriaren dentsitateTxertoEusko JaurlaritzaEztainuBiodibertsitate2023-2024ko Israel-Palestina gerraVaya semanitaPanpa-lezkaPentsaera konputazionalPaperLehen Mundu GerraMoskuAutonomia erkidegoSlow FoodAitormena (abestia)Hots-kutsaduraEspainiako trantsizioaBiolinOskorriErrubrika (hezkuntza)LurrikaraIdazketaren historiaHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuHaaretzSebastian IradierHaritzPaduraAngelu (geometria)Haizearen orraziaGernikako ArbolaApirilaren 25DiktaduraBarne produktu gordinLaura Pérez RuanoCobweb (2023ko estatubatuar filma)Itsas pinuHarkaitz CanoJamala al-BaidhaniGobernuz kanpoko erakundeMickey MouseHipatia AlexandriakoaHaurtxoEuskaraGiza hezurduraEuzko Alderdi JeltzaleaJoanes LeizarragaEnaraIrunNeokontserbadurismoOrbital atomikoShooter (2007ko filma)Espainiako Bigarren ErrepublikaEzteiHumanismoDiana UrreaNagore AranburuGarapen Jasangarrirako HelburuakFelix Goya UrbietaInauteriak Euskal HerrianAtmosferaSenegalEuskaltzaindiaEskaladaEnergia hidraulikoAizkora probaTriangeluMasa-zenbakiJaponiaKatagorriHaurren Eskubideen AldarrikapenaMusika klasikoKortatuIndustria Iraultza🡆 More