Afinitate Elektroniko

Afinitate elektronikoa (Eea) gas egoera neutroan eta energia maila baxuenean dagoen atomo orok elektroi bat bereganatzean askatzen duen energia da.

Bestela esanda, afinitate elektronikoak atomo batek elektroiak bereganatzeko duen joera eta ahalmena adierazten digu. Elektroia bereganatzean, noski, ioi mononegatibo bihurtzen da. Jarraian azalpen matematikoa:

Erradio atomikoan eta ionizazio-potentzialean ez bezala, afinitate elektronikoak ez du patroi zehatzik elementuek taulan duten kokapenari dagokionean. Hala ere, orokorrean, elementuek taulan duten kokapenaren arabera, joera jakin bat dute.

Periodo bereko elementuen afinitate elektronikoari buruz mintzatuz gero, hauek zenbat eta eskuinalderago eta gorago kokatu, orduan eta afinitate elektroniko altuagoa izan ohi dute. Honek badu logikarik; periodo bereko elementuen artean, eskuinalderago daudenek zenbaki atomiko altuagoa dute, baina geruza kopuru (energia maila) berdina, beraz, protoiek indar handiagoz erakarriko dituzte atomoaren mende ez dagoen kanpoaldeko elektroi oro.

Goialdean kokatuta daudenek behealdekoek baino afinitate elektroniko altuagoa dutela azaltzeko, aurrekoaren antzeko argudioa baliatu dezakegu; goialdeko elementuek protoi kopuru gutxiago dute bai, baina geruza gutxiago dituzte, beraz, elektroi berria menderatzerakoan elkarrekintza handiagoa edukiko luke honek nukleoarekin. Azken finean, geruzak nukleotik hurbilago egonik, kanpo elektroia hurbileko orbital batean atxikiko da, nukleoarekin elkarrekintza handiagoa izango du erradio atomiko handia duten atomoetan baino, energia gehiago askatuz menperatua izatean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

AtomoElektroiGasIoi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Erramu IgandeaEuskal Herriko bertako etxe abereen arrazakBotere-banaketaClement ArrindellInteresJon Agirre EgañaCharles DarwinGabriel ArestiNatxo de FelipeSare sozialakBizantziar egutegiaMaría KodamaEneko AristaHausterre-egunKondor operazioaNafarroa GaraiaLauaxetaKongoko Errepublika DemokratikoaPaul TanuiXabier Mikel ErrekondoKutsaduraSan Andres eliza (Eibar)HinduismoWolfgang Amadeus MozartIrakHolokaustoaLurzoruEli GallastegiArin-arinEuskal HerriaThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainJazzLekeitioFangataufaClarendonKlimaAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaHerri kirolConnemara gure bihotzetanGreziaBernart EtxepareYves MontandJoxe AzurmendiOlaia InziarteMusikaren historiaAnfibioGiza Garapenaren IndizeaEuskararen historiaArrasateHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Txinako Herri ErrepublikaJanari transgenikoMartxoaren 27Alexandro HandiaMonarkiaHayao MiyazakiMichael PraedAiora ZulaikaEuropaTxinga eramateGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batGApustu-artekariLe CorbusierJorge OteizaDibulgazioSuizidio lagunduMax HorkheimerTKuleto faltsuLehoinabarZumaia🡆 More