2022ko Korrika edo 22.
Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hogeita bigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoak omendu zituen. Martxoaren 31 eta apirilaren 10 artean ospatu zen.
2022ko Korrika | |
---|---|
Leloa | Hitzekin |
Ereserkia | Hitzekin |
Mota | ekitaldi |
Honen parte da | Korrika |
Denbora-tarte | 2022ko martxoaren 31 - 2022ko apirilaren 10a |
← 2019 2024 → | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Antolatzailea | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Abiapuntu | Amurrio |
Helmuga | Donostia |
Korrika bi urtean behin antolatzen da eta 2021. urteko martxoan egitea tokatzen zen. COVID-19 pandemiak ordea asmoak bertan behera utzi eta urtebete atzeratzea eragin zuen. 2021eko azaroaren 17an aurkeztu zen 2022an egingo zen Korrikaren edizioa.
Amurrion abiatu zen martxoaren 31n eta Donostian amaitu zen apirilaren 10ean, 2.575 kilometro egin ondoren. Ekitaldi guztietan bezala Euskal Herriko zazpi probintzietan barrena ibili zen. Azken kilometroa Karmele Jaio idazleak egin zuen eta ondoren berak idatzitako mezua irakurri zuen.
Hitzekin izeneko abestia Nerea Urbizuk zuzendu zuen Sustrai Colinaren hitzak erabiliz. Bideoklipean Nerea beraren Ane Garcíaren eta Anariren ahotsak aditzen dira.
« | Hitzak. Hitzekin, hitzekin, hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Oinetakoak lotu, (e)ta utzi oinei libre belarretan ortozik bilakatzen bide. Mapetatik harago mundu asko dago, sentitutakoa, sentitu (e)ta hitzekin.
(E)ta berriro egin korrika zurekin arantzak erauzteko elkarren ederrez. (E)ta berriro egin mundua zurekin...
Euripean kantari ibiltzen ikasi ez egon atertu zain, (e)ta korrika hasi. Berdin da non hasten den, orain beti da hemen. Pentsatutakoa, pentsatu (e)ta hitzekin.
(E)ta berriro egin korrika zurekin arantzak erauzteko elkarren ederrez. (E)ta berriro egin mundua zurekin beti baitago norbait hitz ekiteko prest.
Hitzekin, hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Neguko eguzkitan erantzi azala; beti ziur dago(e)nak duda sor dezala. Bizitza jendea da, (e)ta jendea gara. Sentitu, pentsatu... Sentitu, pentsatu hitzekin!
Hitz ekin, hitzekin, hitzekin, zurekin... Hitz ekin, hitzekin, hitzekin, zurekin... Hitzekin. | » |
Arabar Errioxako Korrikak hirugarren ekitaldia izango du 2022an. Apirilaren 9an izango da eta bi zutabe izango ditu, bata Bastidatik aterako dena eta bestea Vianatik. Adar biek Guardian egingo dute bat.
Munduan zehar bizi diren euskaldunek ere antolatzen dituzte Korrikak haien hirietan, Euskal Herrian Korrikak aurrera dirauen artean. Hona hemen haietako batzuk:
Erronka bat ere proposatu du Korrikak, hizkuntza gutxituen inguruan euskaraz sorturiko mezua ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea. Honako hizkuntza hauetan jaso dira itzulpenak:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article 2022ko Korrika, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.