Elena Loyo

Elena Loyo Menoyo (Zuia, Araba, 1983ko urtarrilaren 11) arabar atleta da, iraupen-lasterketan aditua.

Modelo ere aritu zen, 2005ean Miss Araba izan izan zen.

Elena Loyo
Elena Loyo
Bizitza
JaiotzaZuia1983ko urtarrilaren 11 (41 urte)
HerrialdeaElena Loyo Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta, iraupen-lasterkaria eta modeloa
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14613625 Edit the value on Wikidata

Biografia

Nerabe zelala, lasterketa bat korritu zuen herrian, eta, entrenatu gabe, bigarren egin zuen. Gasteizko atletismo talde bat zegoen, eta haiekin entrenatzen hastea proposatu zioten. Baina autobusean hara eta hona ibili behar izateazama handia zen. Gero, gainera, unibertsitatean hasi zen, eta nahikoa lan zuen ingeniaritza ikasketekin. Ingeniaritza tekniko mekanikoa ikasi zuen. Karrera ikasten ari zela, zerbitzari gisa lan egin zuen, klase partikularrak ematen zituen eta modelo gisa lan egin zuen independentzia ekonomikoa lortzeko.

2010ean hasi zen korritzen, 27 urte zituela, marka onak lortuz, podiumetik gertu edo herri lasterketetan irabaziz. Horregatik erabaki zuen atletismoan profesionalki aritzea, Martin Fiz entrenatzaile zuela.

2021 Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako suziria botatzeaz arduratu ziren Elena Loyo atleta eta Ruth Brito triatleta (Lanzarote, 1980), beste hiru emakume kirolarirekin batera: Arantza Navarro medikuntza arloko ikerlaria, Maria Jose Saez de Cortazar Xixiluko hostalaria eta Jaione Prado merkataria, Exclusivos Moda-ren sortzailea. Gasteizko andre guztiak ordezkatu nahi izan zituzten:

«Hiriari ekarpena egiten saiatzen garen andreak gara. Keinu hauek oraindik beharrezkoak dira.»

Korrikalari ibilbidea

2020an Bilbao Atletismo Santutxu klubeko korrikalariaren ametsetako bat, Tokioko Olinpiar Jokoetara joatea zen. Tokioko Olinpiar Jokoetako maratoian aritzeko gutxieneko marka: 2.28.25. lortu zuen 2020ko abenduan, Valentzian (Herrialde Katalanak). 2020an Erregetako Nazioarteko Krosa ere irabazi zuen, denbora 33:46.

2021eko abuztuaren 7an Olinpiar Jokoetako maratoia, Sapporon (Tokio), 29. postuan amaitu zuen. Peres Jepchirchirrek irabazi zuen lasterketa. Marka ez zen garrantzitsuena, indarrak ondo neurtzea baizik. Loyo 45.a zen 15. kilometroan, 47.a maratoi erdian, 35.a zenbaki bereko kilometroan, eta 29. helmugaratu zen. Haren marka: 2.34.38, batez beste 3.40 minutu kilometro bakoitza egiteko.

2022ko urrian Basque Teameko atleta arabarrak Donostiako maratoi erdia irabazi zuen.

Palmaresa

2019an Espainiako maratoi erdiko txapelduna.

2020an Espainiako maratoi erdiko txapelduna.

2020an Erregetako Nazioarteko Krosa irabazi zuen.

2021eko abuztuaren 7an Olinpiar Jokoetako maratoia, Sapporon (Tokio), 29. postuan amaitu zuen.Denbora: 2.34.38, batez beste 3.40 minutu kilometro bakoitza egiteko.

2022ko urrian Donostiako maratoi erdia irabazi zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Elena Loyo BiografiaElena Loyo PalmaresaElena Loyo ErreferentziakElena Loyo Kanpo estekakElena Loyo1983ArabaAtletaModelo (lanbidea)Urtarrilaren 11Zuia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BurdinaAbeltzaintzaEuskal pilotaLawfarePablo PicassoEuskarAbenturaLudwig van BeethovenLucía LapiedraJorge OteizaAlegia (literatura)LegazpiJoseba Díez AntxustegiCobweb (2023ko estatubatuar filma)Napoleon BonaparteDublinSexu harremanOrnodunIzaro BilbaoErregai fosilRamon SaizarbitoriaAne IbarzabalMarie CurieEuskal Herriko historiaurreaLaskorain IkastolaNafarroa BehereaEn Tol SarmientoKomunikazio ez-bortitzBizkaiaOihana EtxebarrietaSamuli PiippoSistema eragileZirkuluHertzainakCreative CommonsOmango golkoaMariTxikori belarLekeitioHeriotza zigorJabari publikoEuskal dantzakOskorriEuskaraHarkaitz CanoGreziaSinbolismoGorostiBertuteEuskal musika tradizionalaTalia ShireFederico Jiménez LosantosEmpar PinedaJose Gonzalo ZulaikaPoloniaNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaEgiptoko piramideakKlimaJules VerneLubaki bandaJan VermeerXanti IparragirreInternazionalaEltxoOdolAiako harriaIzarEuskal Herriko musikaOñatiko UnibertsitateaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaGaztelania🡆 More