Esperanto: Hizkuntza eraikia, Lluís Llàtzer Zamenhof izan zen sortzailea

Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo hizkuntza eraikia da.

Esperanto
Esperanto
Esperanto: Esperantoa ikasteko arrazoiak, Historia, Hizkuntza
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMundu osoan
Hiztunak100.000 eta 2 milioi artean (gehienek bigarren hizkuntzatzat dute) eta jaiotzezko 200-2.000 hiztun inguru
OfizialtasunaEz da inongo hizkuntza ofiziala, baina nazioarteko talde gutxi batzuek ofizialtzat dute
AraugileaAkademio de Esperanto
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza eraikia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza isolatzailea eta subjektu aditza objektua
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Modu gramatikalakinfinitiboa, baldintzazko modua eta volitive (en) Itzuli
Kasu gramatikalakakusatiboa eta nominatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
SortzaileaL. L. Zamenhof
AurrekariaProto-Esperanto (en) Itzuli
Sorrera-testuaUnua Libro (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1eo
ISO 639-2epo
ISO 639-3epo
Ethnologueepo
Glottologespe1235
Wikieo
Linguasphere51-AAB-da
Linguist Listepo
IETFeo

Ludwi Lejzer Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an Lingvo Internacia («nazioarteko hizkuntza») izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena, "Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua), hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.

Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.

Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak, eta horien artean 2.000 inguru direla jaiotzatiko hiztunak.

Esperantoa ikasteko arrazoiak

  • Esperantoa oso erabilgarria da komunikazio neutralerako, eta ez du hizkuntza naturalik ordezten. Bestela esanda, ez du etnia, hizkuntza edo kultura jakin baten alde egiten; aitzitik, hizkuntza eta etnia berekoak ez diren gizabanakoen arteko komunikabide neutrala da. Eskubide berdintasuna, tolerantzia eta benetako internazionalismoa bultzatzen ditu. Hori ederki nabari da esperantozko hitzaldietan, liburuetan, aldizkarietan, musikan eta Interneteko edukietan, bai eta familia bizitzan ere.
  • Harremanetarako tresna da, bereziki gazteentzat: atzerriko etxeetan gonbidatu gisa egonaldiak eginez, zuzeneko harremana egin daiteke hango kulturekin, nazioarteko jaialdietan ondo pasatu, hainbat gaitako mintegietan jakintza eskuratu, atzerriko hizkuntzekin harremanetan jarri, haiei buruz gehiago ikasi...
  • Esperantoa oso era ona da kanpo hizkuntzak ikasten hasteko. Beste ezein hizkuntzatatik ez datorrenez, arauak sinpleak eta gutxi dira: ez du konjugaziorik eta ez dago buruz ikasi beharreko salbuespenik. Hori dela eta, ikasle gazteek beste hizkuntza batzuk ikaste aldera emateko lehen pausua izan liteke. Izan ere, hizkuntza propedeutikoa da, hots, esperantoa ikasita, gero errazago ikasten da beste edozein hizkuntza. Halaxe erakutsi dute Zeelanda Berrian, Ameriketako Estatu Batuetan, Alemanian, Italian eta Australian egin diren ikerketek.

Historia

Esperanto: Esperantoa ikasteko arrazoiak, Historia, Hizkuntza 
Lingvo Internacia liburua.
Esperanto: Esperantoa ikasteko arrazoiak, Historia, Hizkuntza 
Aitor Arana: Euskara-Esperantoa Esperantoa-Euskara hiztegia.

Kronologia

  • 1859: abenduaren 15ean Ludwik Lejzer Zamenhof jaio zen Białystok-en (orduko Errusiako inperioan).
  • 1887: uztailaren 26an Zamenhofek lehenengo gramatika argitaratu zuen errusieraz Varsovian; Unua Libro («lehen liburua»), alegia.
  • 1888: Lev Tolstoi idazlea zale goiztiar bihurtu zen.
  • 1894: Shakespeareren Hamlet liburuaren esperantozko itzulpena (Hamleto: reĝido de Danujo) argitara eman zuen Zamenhofek.
  • 1905: lehen batzar unibertsala antolatu zuten Boulogne-sur-Mer hirian (Frantzia). Han, Fundamento de Esperanto gramatika berraztertua aurkeztu zuten. Ordutik, jardunaldiak urtero egiten dituzte, bi mundu gerren etenaldietan izan ezik.
  • 1906: maiatzaren 20an Bilboko Talde Esperantista fundatu zuten, eta gaur egun ere lanean dihardu.
  • 1908: Hector Hodler kazetari suitzarrak eta beste lagun batzuek Universala Esperanto-Asocio (UEA, Nazioarteko Esperanto Elkartea) eratu zuten. Erakundeak bulegoa dauka Nazio Batuen Erakundearen eraikinean, New Yorken.
  • 1917: Apirilaren 14an Zamenhof hil zen Varsovian (Polonia).
  • 1920: Aŭroro, itsuentzako lehen aldizkaria, kaleratzen hasi ziren Txekoslovakian. Gaur egun oraindik argitaratzen da.
  • 1924: Japoniako Oomoto erlijio mugimendua aldizkariak eta liburuak esperantoz kaleratzen hasi zen.
  • 1926: La Sankta Biblio, Bibliaren itzulpena, argitaratu zuten.
  • 1934: Esperantoaren entziklopedia hasi ziren kaleratzen Budapesten.
  • 1936: Alemanian, naziek esperantoa debekatu zuten.
  • 1937: esperantozaleen lehen hilketa masiboa Sobietar Batasunean.
  • 1938: Tutmonda Esperantista Junulara Organizo (TEJO) edo Munduko Esperantozale Gazteen Erakundea sortu zuten.
  • 1954: UNESCO eta UEA-ren arteko aholku-harremanak hasten dira.
  • 1966: Pasporta Servo edo Pasaporte Zerbitzua hasi ziren erabiltzen.
  • 1968: Insulo de la Rozoj izeneko errepublikak (Adriatiko itsasoan) esperantoa hartu zuen hizkuntza ofizialtzat. Italiako armadak egitasmoa desegin zuen.
  • 1975: Iran-en modu azkar eta bitxian zabaldu zen.
  • 1987: 100. urteurrena ospatu zuten 6.000 esperantozalek Varsovian.
  • 1990: Aitor Arana idazle legazpiarrak Esperantoa ikasgai argitaratu zuen.
  • 1991: lehen biltzar panafrikarra Togon.
  • 1999: William Auld esperantozko poeta izendatu zuten Literatur Nobel Sarirako. Urte berean, Memoraĵoj de Eŭska Bovino argitaratu zuten, Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuaren itzulpena.
  • 2001: Vikipedio egitasmoa abiatu zen Interneten. Urte berean, La Baptofilino karrikaratu zuten, Jon Miranderen Haur Besoetakoa lanaren itzulpena.
  • 2015: Aitor Aranaren Euskara-Esperantoa-Euskara hiztegia / Eŭska-Esperanta-Eŭska Vortaro hiztegi elebiduna kaleratu zen.

Esperantoa Euskal Herrian

20. mendearen hasieran sortu ziren lehen elkarte esperantistak Euskal Herrian. 1905ean Sestaon "Fido, scienco kaj tradicio" taldea, eta hurrengo urtean Bilbon, Portugaleten eta Donostian; eta 1910ean Iruñean. 1909an Bilbon “Nova Sento” izeneko aldizkaria hasi ziren argitaratzen.

1935ean Teodoro Elizondok Esperanto-Slosilo ikasliburua euskaratu zuen mendebaldeko euskalkian (Esperantoa Giltza, da euskaratuta izenburua). Ikasmaterial honetan hiztegiaz gain esperantoaren hamasei oinarrizko arauak eta egoki ahoskatzeko aholkuak biltzen dira. Aitor Aranak Esperantoa ikasgai argitaratu zuen arte (1990), hura izan zen euskarazko azalpen gida bakarra.

Aranak are lan mardulagoa argitaratu zuen urteen buruan, 2015eko Euskara-Esperantoa-Euskara hiztegia / Eŭska-Esperanta-Eŭska Vortaro hiztegi elebiduna.

Euskaratik esperantora itzuli diren lanen artean daude Jon Miranderen “Haur besoetakoa” (La Baptofilino), Jose Mari Sarasuak itzulia (Fonto argitaletxea, Brasil, 2001) eta Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak", Aitor Aranak itzulia. Haur literatura ere itzuli du Aranak: Iñaki Zubeldiaren Knabo en Marso (Euskaldun bat Marten), Mariasun Landaren Capulo la fantomo (Txan fantasma) eta norberaren lana, Klauda kaj la rivera sekreto (Klaudia eta baloien sekretua).

Hizkuntza

Sailkapen linguistikoa

Hizkuntza eraikia denez, esperantoa ez dago inongo talde etnikoren hizkuntzarekin genealogikoki erlazionaturik. Haren lexikoa latinotzat har daiteke; aldiz, ikuspegi morfologikoaren arabera, nagusiki aglutinatzailea da, baina maila batean izaera zertxobait Isolatzailea izanda. Fonologia, gramatika, lexikologia eta semantika funtsean mendebaldeko hizkuntza indoeuroparretan oinarrituta daude, nahiz eta hiztegiaren zati handiena hizkuntza erromantzeetatik datorren; fonema errepertorioari dagokionez, eslaviarra da. Tipologiaren aldetik, preposiziodun hizkuntza da, eta perpausen ordena normalean subjektua, aditza + objektua da eta izen sintagmena, adjektiboa + izena da. Hala ere, teknikoki, hitz bakoitzaren funtzio gramatikala adierazten duten morfemei esker, edozein ordena posible da. Aurrizkien eta atzizkien erabilera zabal-zabalak hitz berriak sortzea ahalbidetzen du.

Fonetika

Esperantoak 5 bokal eta 23 kontsonante ditu (horietako bi erdibokalak dira). Ez dauka tonurik. Azentua ez da idazten, eta beti azkenaurreko silaban jartzen da. Bokal bakoitzak silaba bat adierazten du, ŭ letraz egindako diptongoak izan ezik. Adibidez: [fa.mi.lí.o], baina [aŭ.tú.no].

Kontsonanteak

Kontsonanteak
Ezpainbikaria Ezpain-horzkaria Hobikaria Hobi-atzekoa Sabaikaria Belarra Glotala
Herskaria p eta b t eta d k eta g
Sudurkaria m n
Dardarkaria ɾ
Igurzkaria f eta v s eta z ʃ eta ʒ x h
Afrikaria ʦ ʧ eta ʤ
Albokaria l
Hurbilkaria j


Bokalak

Aurrekoa Atzekoa
Itxia i u
Ertaina e o
Irekia a

Esperantoak euskararen 5 bokalak ditu, ez da bokalen luzeraren arteko ezberdintasunik egiten, eta ez dago bokal sudurkaririk.

Sei beheranzko diptongo daude: uj, oj, ej, aj, eta . Izan ere, j letra euskara batuko j bezala ahoskatzen da (jadanik hitzean bezala), eta ŭ letra ere kontsonantea da.


Ortografia

Alfabetoak 28 letra ditu: latindar alfabetoaren bertsio bat da, zeinu diakritikook dituena: ĉ, ĝ, ĥ, ĵ, ŝ eta ŭ. Aldiz, q, w, x eta y letrak ez daude:

a b c ĉ d e f g ĝ h ĥ i j ĵ k l m n o p r s ŝ t u ŭ v z

c eta zeinu diakritikozko letrak alde batera utzita, beste guztiak nazioarteko alfabeto fonetikoko euren baliokideen antzera ahoskatzen dira:

Letra Ahoskera
c ʦ (euskal tz)
ĉ ʧ (euskal tx)
ĝ ʤ (ingelesezko j, John hitzean)
ĥ x (gipuzkerazko j, jan hitzean)
ĵ ʒ (zubererazko j, jin hitzean)
ŝ ʃ (euskal x)
ŭ
(aŭ, eŭ)
(euskal u, hau eta euskara hitzetan)

Hiztegia

Hiztegia hizkuntza askotatik dator. Zenbait hitz berri Europaz kanpoko hizkuntzetatik hartu dira —adibidez, japonieratik—, nazioartekoak direlako; baina ele gehienak hizkuntza erromantzeetatik —gehienbat latinetik eta frantsesetik—, alemanetik eta ingelesetik datoz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wiki du: Bisita ezazu.

Tags:

Esperanto a ikasteko arrazoiakEsperanto HistoriaEsperanto HizkuntzaEsperanto ErreferentziakEsperanto Kanpo estekakEsperantoHizkuntza eraikia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BoleibolMusikaren historiaAntzuGiza zakilDaniel DefoeEuskal mitologiaEuskal Herriko klimaEusko AlkartasunaEztainuRobert Downey Jr.HumanismoAl-AndalusNazio Batuen ErakundeaYolanda Mosquera FernándezMadrilTomas LizarazuNafarroa GaraiaOnddoWolfgang Amadeus MozartGalicia (L-51)Arritxu IribarGizakiUgalketaJude BellinghamEneko AnduezaWikiOzono geruzaZumaiaGaztelaniaElektrolitoEguzkiaDigital object identifierLehoiBilboTximeletaFazialMetal AroaSua EnparantzaGitarraXabier LizardiEstirpe ImperialAnfibioIzarren hautsaEskualdeZuzenbideBibliaXabier García RamsdenGobernuz kanpoko erakundePaulo AzpiazuTxomin AgirreXalbadorKaze (MC)Juan Ajuriagerra OtxandianoGiza eskubideakZaporeMunduko biztanleriaGernikako bonbardaketaPokémon (anime)Patxi ZubizarretaEuskara batuaEuri-neurgailuGabriela LoranIsaac NewtonEusko JaurlaritzaDeziAntisorgailuXabat GalletebeitiaAretxabaletaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaIpar Euskal Herria🡆 More