Ziro Ii.a Handia

Ziro Handia (antzinako persieraz: 𐎤𐎢𐎽𐎢𐏁‎, kʰuːruʃ, Kūruš; persieraz: کوروش بزرگ‎, Kūrosh-e-Bozorg) (K.a.

Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">kʰuːruʃ, Kūruš; persieraz: کوروش بزرگ‎, Kūrosh-e-Bozorg) (K.a. 600-K.a. 576K.a. 530eko abendua), baita Ziro II.a edo Ziro Persiakoa, Akemenestar Inperioaren sortzailea izan zen, lehenbiziko persiar inperioarena alegia. Antzinako Ekialde Hurbileko erresuma guztiak konkistatu zituen, eta baita hego-mendebaldeko eta erdialdeko Asia gehiena ere. Erresuma Mediterraneotik eta Dardaneloetatik Indus ibairaino zabaldu zuen, ordura arteko inperiorik handiena sortuz.

Ziro II.a Handia
Ziro Ii.a Handia
Errege Handi

K.a. 559 - K.a. 530
Kanbises I.a - Kanbises II.a
Shahanshah

K.a. 559 - K.a. 530
Kanbises I.a - Kanbises II.a
Bizitza
JaiotzaAnshanK.a. 600-K.a. 576
HerrialdeaZiro Ii.a Handia Akemenestar Inperioa
Anshan
HeriotzaSir DariaK.a. 530eko abendua (69/70 urte)
Hobiratze lekuaZiro II.aren hilobia
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaKanbises I.a
AmaMandane of Media
Ezkontidea(k)Cassandane (en) Itzuli
Amitis Shahbanu (en) Itzuli
Neithiyti (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAkemenestar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako persiera
Babylonian (en) Itzuli
elamita
Jarduerak
Jardueraksubiranoa, buruzagi militarra, fundatzailea eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Find a Grave: 12077 Edit the value on Wikidata

Antzinako elezahar askotan heroi gisa ageri da Ziro II.a. Aurrena Xenofontek, greziar soldadu eta idazleak, bere Ziropedian azaldu zuen; geroago Herodoto historialariak eman zuen Ziroren bizitzaren berri. Errege eskuzabaltzat aurkezten dute, antzinako persiarrek “herriaren aita” deitzen zutena eta, Biblian, Babilonian preso zeuden juduen “askatzaile”.

Bizitza

Elezaharrean, Irango beste dinastia-fundatzaileen historian bezalatsu, aitona Astiagesek, aginpidea kenduko ziolako beldurrez, Ziro jaio berria hiltzeko agindua eman zuela kontatzen da. Artzain batek, errukiturik, hazi omen zuen ezkutuan, eta Zirok gero, dohain izugarriz horniturik, bere aitona garaitu zuen. Garaipen hori egiazki gertatu zen; Astiages, mediarren erregea, errendiarazi zuen Zirok K.a. 550 inguruan, eta Akemenestar Inperioa, hobeto antolatua eta indartsuagoa, ezarri zuen mediarraren lekuan.

Aurrenik Lidia beretu zuen, eta segidan Lidiaren mendeko ziren Asia Txikiko greziar hiriak. Hurrena Babilonia aldera jo zuen; erraz konkistatu zuen, babiloniar herria ez baitzegoen pozik bere errege Nabonidorekin; hala, K.a. 539an antzinako hiri handiena persiarren esku geratu zen. Babiloniaren konkistak beste lurralde batzuk eman zizkien persiarrei, Siria eta Palestina. Zilizia ere, Lidiaren kontrakoa baitzen, haren inperioaren barne geratu zen itun baten bitartez. Era horretan, armen bidez nahiz diplomaziaz, ordu arte izandako inperiorik handiena sortu zuen. Erdialdeko Asia konkistatzeko espedizioa zuzendu zuen, Herodotoren esanetan inoiz izandako kanpainarik handiena. Ezin izan zuen Egipto konkistatu, K.a. 530eko abenduan, Masageta izeneko konfederazioaren aurka borrokatzen ari zela, Sir Daria ibaitik gertu hil zelako. Kanbises II.a semeak ordeztu zuen, bere erreinaldian Egipto, Nubia eta Zirenaika konkistatu zuena.

Zirok ez zituen konkistatutako herriak zapaldu, aitzitik, haiengandik ikasi zuen; hala, mediarren gobernu moduak hartu zituen; dirudienez, mediar aholkulari edo ministro bat ezarri zuen ohi persiar agintarien laguntzaile. Elamgo zibilizazioko ohitura ugari beretu zituen, eta bere mendeko herrien erlijioak eta errituak errespetatu zituen. Hala, 40.000 judu beren herrira, Palestinara, itzuli ahal izan ziren Zirori esker. Ziroren eragina eta ospea oso handiak izan ziren, eta haren bizitza elezahar eta kontakizun askoren iturburu izan zen. Elezahar eta kontakizun horiek greziarrengana iritsi ziren, eta Alexandro Handiarengan eragin handia izan zuten. Ziroren ospea aregotu egin zen erromatarren tradizioan ere, eta Biblian inoiz “mesias” deitua da. Egungo irandarrek beren ikur nagusienetariko batentzat hartzen dute.

Erreferentziak


Aurrekoa
Kanbises I.a
Persiar Inperioko erregea
K.a. 559-K.a. 530
Ondorengoa
Kanbises II.a

Kanpo estekak


Tags:

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

IsurtzeIker CasanovaKorronte elektrikoTxomin LetamendiEsklabotzaIndustria IraultzaEuskal Herriko musika garaikideaTxinatar urteberri-egunWikipediaNarrastiDeba (ibaia)Gari MujikaLudwig van BeethovenApirilaren 24Pitagorasen teoremaWazemank (telebista saioa)Euskadi Ta AskatasunaTxirri arruntEuropaResurreccion Maria AzkueKristobal KolonZuberoaMaritza SayaleroGabriel ArestiPornografiaPlasma (fisika)Iratxeko monasterioaImanol PradalesAmalur1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakHammurabiren KodeaGure AitaErrementari (filma)Bandasko grebaOngizate-estatuUgaztunEuropako BatzordeaMunduko zazpi mirariakAntisorgailuNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaBegoña Muruaga LacaBarakaldo1992ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaAntzinako GreziaGasteiz1953TximeletaMarruskadura-indarLiburuaren Nazioarteko EgunaTiraniaUrreEuskaltzaindiaBenito LertxundiErreakzio kimikoAntzandobi arruntGiza eskubideakOperaSaregileakGerra zibilHernaniContact (1997ko filma)Maria Anna MozartPaulo Azpiazu🡆 More