Zirkuitu-Labur

Zirkuitu-laburra edo kortozirkuitua zirkuitu elektriko, gailu elektriko edo linea elektriko batetik korronte elektriko handiegia igarotzen denean gertatzen den akatsa da.

Potentzial desberdindun puntu biren artean inpedantzia elektriko nulu edo txikiegia egoterakoan gertatzen da, eta orokorrean kalteak sortzen dira, batzuetan larriak izan daitezkeelarik.

Zirkuitu-Labur
Sare elektrikoko zirkuitu-laburra.
Zirkuitu-Labur
12 V eat 20 Akin eragindako zirkuitu-laburra.
Zirkuitu-Labur
RJ45 konektorea, zirkuitu-laburra jasan ondoren.

Zirkuitu-laburrak, orokorrean, korronte elektrikoa zuzenean fasetik neutro edo lurrera igaro daitekeenean, bi faseren artean zuzenean igaro daitekeenean edo korronte zuzeneko zirkuituetan polo batetik bestera zuzenean igaro daitekeenean gertatzen dira, bidean kargarik aurkitu gabe. Hau gertatzeko arrazoi desberdinak egon daitezke:

  • Zirkuitu bat muntatzerakoan konexioak era okerrean egin direlako, korrontea kargarik aurkitu gabe igarotzea ahalbidetuz. Zirkuitua hornidura elektrikora, baterietara edo edozein tentsio iturrira konektatzerakoan zirkuitu-laburra gertatzen da.
  • Funtzionamenduan dagoen zirkuito bateko eroale elektrikoek isolamendu akatsak izaterakoan, tentsio desberdindun eroale bi kontaktuan jarriz, edo tentsio desberdindun eta isolatu gabeko elementu bi istripuz kontaktuan jartzerakoan.
  • Eroale elektriko bi likido eroalean murgiltzerakoan, ur gazitan adibidez.
  • Aireko lineatan, haizearen edo beste zerbaiten eraginez linea bi kontaktuan jartzerakoan.
  • Elementu biren harteko tentsioa oso haundia denean, ez da beharrezkoa hauek kontaktu zuzenean jartzea: puntu batera hurbiltzerakoan, arku elektrikoa sor daiteke.

Zirkuitu-labur batek sortu ditzakeen kalteak txikiagotu edo ekiditeko, fusibleak, etengailu magnetotermikoak, babesdun elikatze-iturriak edo beste neurri batzuk erabili daitezke, bai zirkuitu-laburra jasaten duen elementua babesteko, zein suteak edo pertsonei eragindako kalteak ekiditeko.

  • Fusiblea sakrifiziozko elementu bat da, gainkorronte bat badago fusiblea bera erre dadin beste elementu batzuk kaltetu aurretik.
  • Etengailu magnetotermikoa etengailu berezi bat da, korronte elektriko bat maila jakin bat baino handiagoa bada zirkuitua ireki egiten duena.
  • Elikatze-iturri batzuk, elikatzen duten kargak korronte maila jakin bat baino gehiago eskatzen badute korrontea mugatu edo eten egin dezakete.

Babes neurririk ez badago, edo babes neurria ez bada nahikoa, zirkuitu-laburrak, Joule efektua dela eta, korrontea igarotzen den parteen berotzea eragingo du. Berotze honen eraginez, kableen isolamendua erre, eta beste parte batzuen erretzea gerta daiteke. Batzutan, erretako parteek sua har dezakete, eta sute bat eragin. Bestalde, arku elektriko bat sortzen bada, honen beroaren eraginez inguruko erregaiek su-hartzea ere gerta daiteke. Honetaz gain, erretako elementuek deformazioak ere jasan ditzakete. Bateria elektriko batek zirkuitu-laburra jasaten badu, zirkuituan eragindako kalteez gain bateria bera ere berotu egingo da, leherketa bat gerta daitekeelarik, edo hidrogeno-gas eta elektrolitoenazido edo basea— isuria, honek azaleko erredurak, itsutasuna eta heriotza ere eragin dezakeelarik.

Ohmen legea eta Joule efektua

Sakontzeko, irakurri: «Ohmen legea» eta «Joule efektua»

Zirkuitu-laburra Potentzial desberdindun puntu biren hartean inpedantzia elektriko nulu edo txikiegia izaterakoan gertatzen da. Ohmen legearen arabera,

      Zirkuitu-Labur 

tentsio batentzako, erresistentziak zerorako joera duen neurrian, intentsitate elektrikoak infinurako joera izango du.

Joule efektua dela eta,

      Zirkuitu-Labur 

zenbat eta intentsitate handiagoa askatutako beroa handiagoa da. Honela, zirkuitu-laburrak bero kopuru handia askatzen du denbora gutxian, honek sor ditzakeen kalte guztiekin.

Ikus, gainera


Kanpo estekak

Tags:

Inpedantzia elektrikoIntentsitate elektrikoTentsio (elektrizitatea)Zirkuitu elektriko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ErroldaAmerikaJava (programazio-lengoaia)Apirilaren 26Hasier OleagaTxikipediaLorand EötvösTxolarreErrementariEuskaraEusko LegebiltzarraFrantziako IraultzaXVIII. mendeaKarrakaPaduraElizabeth WurtzelFutbolCantinoren planisferioaGernika-LumoAustraliaIKEAHerri palestinarraMizelioRichard WagnerBirusPaulo AzpiazuGari MujikaTraineru estropadaJose Manuel LujanbioBarraskiloPortugalAsiaTxistu (musika tresna)Euskal Herria BilduZirkulazio-aparatuGizarteAntton KazabonEspainiako Bigarren ErrepublikaWolfgang Amadeus MozartMarie CurieNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaBasajaunGiza eboluzioaLondresGaztelaniazko WikipediaHizkuntzaBizkaiko udalerrien zerrendaJoseba SarrionandiaEusebio MugerzaTxoria txoriIzaro BilbaoEuskal Rock ErradikalaZatiki (matematika)Negu GorriakPedro Miguel EtxenikeUrdaibaiHertzainakZentral hidroelektriko itzulgarriEuskal Herria erromatarren garaianSistema hirurogeitarEuskadi Ta AskatasunaDinamikaEgiptoko piramideakMaria Eugenia ArrizabalagaNutrizioJoselu AnayakDeiaBertsolari Txapelketa NagusiaMaxixatzen🡆 More