Zhejiang

Zhejiang (浙江 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da.

Probintziak 101.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 47.200.000 biztanle bizi ziren bertan.

Zhejiang (浙江省)
Zhèjiāng Shěng
Zhejiang Txinako Herri Errepublika
Zhejiang
Administrazioa
EstatuaZhejiang Txina
Izen ofiziala浙江省
ISO 3166-2CN-ZJ
HiriburuaHangzhou
GobernuburuaYuan Jiajun (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak30°18′N 120°12′E / 30.3°N 120.2°E / 30.3; 120.2
Zhejiang
Azalera101,800 km²
MugakideakShanghai, Jiangsu, Anhui, Jiangxi eta Fujian
Punturik altuenaHuangmaojian Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria64.567.588 (2020)
Zhejiang10.140.697 (2010)
Dentsitatea464 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaLu Zushan
EtniakHan %99,2
She %0,3
Besteak %0,5
Ordu eremuaUTC+08:00
www.zhejiang.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Zhejiang 
Hangzhou hiria Mendebaldeko lakutik ikusia.

Zhejiang probintziaren mugakideak honakoak dira: Itsaso Horia ekialdean, Shanghai udaltasuna eta Jiangsu probintzia iparraldean, Anhui probintzia ipar-mendebaldean, Jiangxi probintzia mendebaldean, eta Fujian probintzia hegoaldean.

Probintzia honetan aurkitzen dira artifizialki landatuak izan ez diren ginkgo zuhaitz taldeak, Tian Mu Shan naturgunean.

Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Hangzhou da.

Geografia

Zhejiang gehiena altuera txikiko lautada eta mendixkek osatzen dute (probintziako azaleraren %70 inguru). Batez-besteko garaiera altuagoa da zenbat eta hegoaldera eta mendebalderago joan, eta probintziako mendirik garaiena 1.921 metroko Huangyajian mendia da. Zhejiango mendikate garrantzitsuenak, Yandang mendiak, Tianmu mendiak, Tiantai mendiak eta Mogan mendiak dira. Mendikate guzti hauetako mendi gehienak 200 eta 1000 metro arteko mendiak dauzkate.

Gunerik lauenak kostaldean eta ibaien ondoan daude. Zhejiang iparraldea esaterako Yangtze ibaiaren iraganbidea denez, historikoki probintziako gunerik oparoena izan da. Bertan daude Hangzhou, Jiaxing eta Huzhou bezalako hiriak, eta bertatik igarotzen da Txinako Ubide Handia. Beste gune lau nagusi bat Qujiang ibaiak zeharkaturiko lurrek osaturikoa da Quzhou eta Jinhua hirietan. Zhejiango ibai nagusienak honakoak dira: Qiantang ibaia eta Qujiang ibaia. Kostaldean hiru mila uhartetik gora daude, handiena Zhousan uhartea da, Hainan eta Chongming uhartearen atzetik, Txinako hirugarren uharterik handiena.

Hangzhou badia Zhejiang ipar-ekialdean, Shanghai udaltasunarekiko mugan dago eta 2007an Hangzhou eta Shanghai elkartzeko Hangzhou badiako zubia eraiki zen bertan.

Klima

Zhejiangek klima azpitropikal hezea dauka lau urtaro desberdinekin. Udaberria martxoan hasten da eta eguraldi aldakor eta euritsua egon ohi da. Uda, ekainetik irailera bitartean luzea, beroa eta hezea izaten da. Udazken lehor eta epel baten ondoren, neguan hotz egiten du (zenbat eta hegoalderago dena den, klima epelduz joaten da). Urtarrileko batez besteko tenperatura 2 eta 8 gradu artekoa, eta uztailekoa 27 eta 30 gradu bitartekoa izaten da.

Prezipitazioak ugariak izaten dira (batez ere maiatzetik aurrera), eta urtero 1.000 eta 1.900 litro jausi daitezke. Zhejiang probintzia Ozeano Barean sortutako tifoien mehatxupean dago.

Banaketa administratiboa

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
Zhejiang 
1 Hangzhou 杭州市 Hángzhōu Shì Azpiprobintzia mailako hiria
2 Ningbo 宁波 Níngbō Shì Azpiprobintzia mailako hiria
3 Huzhou 湖州市 Húzhōu Shì Shì Prefektura mailako hiria
4 Jiaxing 嘉兴市 Jiāxīng Shì Shì Prefektura mailako hiria
5 Jinhua 金华市 Jīnhuá Shì Prefektura mailako hiria
6 Lishui 丽水市 Líshuǐ Shì Prefektura mailako hiria
7 Quzhou 衢州市 Qúzhōu Shì Prefektura mailako hiria
8 Taizhou 台州市 Tāizhōu Shì Prefektura mailako hiria
9 Shaoxing 绍兴市 Shàoxīng Shì Prefektura mailako hiria
10 Wenzhou 温州市 Wēnzhōu Shì Prefektura mailako hiria
11 Zhoushan 舟山市 Zhōushān Shì Prefektura mailako hiria

Demografia

Zhejiango biztanleria
1953 1964 1982 1990 1995 2000 2005 2006 2007 2008
22.865.747 28.318.573 38.884.603 41.445.930 43.120.000 46.770.000 48.980.000 49.800.000 50.600.000 51.200.000

Politika

Zhejiang probintziako gobernadorea Lu Zushan da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhao Hongzhu da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
ZHEJIANG
Hangzhou ZSHC HGH Hangzhou Xiaoshan Nazioarteko Aireportua
Huangyan ZSLQ HYN Huangyan Luqiao Aireportua
Ningbo ZSNB NGB Ningbo Lishe Nazioarteko Aireportua
Quzhou ZSJU JUZ Quzhou Aireportua
Wenzhou ZSWZ WNZ Wenzhou Nazioarteko Aireportua
Yiwu ZSYW YIW Yiwu Aireportua
Zhoushan ZSZS HSN Zhoushan Aireportua

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Zhejiang  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Zhejiang Inguru naturala eta kokapenaZhejiang Banaketa administratiboaZhejiang DemografiaZhejiang PolitikaZhejiang GarraioaZhejiang ErreferentziakZhejiang Ikus, gaineraZhejiang Kanpo estekakZhejiang2004Txinako Herri ErrepublikaTxinera sinplifikatu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Santa Agata jaia110. Street-eko geltokiaHaurren Eskubideen AldarrikapenaAntzinako EgiptoZaldiLiztor asiarEz Dok AmairuGiza eskubideakGozategiBerri TxarrakIgor OyonoPlayStationTtun-ttunNiklas LuhmannIrene SáezEgiptoko piramideakEuskal Herria BilduShooter (2007ko filma)Joseba SarrionandiaKobreEmultsionatzaileEbaluazio (hezkuntza)IzaroBetMarko AgripaAposizioArgia (aldizkaria)Arku (arkitektura)Martin (telesaila)EgidaDanbolinCortinarius cotoneusKutsaduraLaboral KutxaConnemara gure bihotzetanLeonidas I.aBero-ahalmenBilintxGaztelaniaTomas LizarazuNikita KhrustxovPobesIzaro Andres ZelaietaHerio (mitologia)XalbadorJosu MartinezAbuztuaren 22Doug Jones (aktorea)KortatuPentsaera konputazionalEuskal Herriko kastroakLesakaOtsoJoan Manuel SerratErleGoi-kulturaEzteiLokomozio-aparatuNederlanderaMikel LaboaPernando AmezketarraTxertoGarraio sistema adimendunAne IbarzabalHaritzGobernuz kanpoko erakundeDiktaduraChaturbateAuto elektriko🡆 More