Mitologia Zeres

Zeres (latinez: Cerēs), erromatar mitologian, ugalkortasunaren, nekazaritzaren, zerealen eta amatasun erlazioen jainkosa izan zen.

Saturnoren alaba, Jupiterren arreba eta Proserpinaren ama zen. Greziako Demeterren erromatar ordaina da. Aventinoko Hirutasuneko plebeioen jainko zentrala zen, eta Proserpina bere alabarekin batera jartzen zen. Apirilean zazpi eguneko Zerealia festibala ospatzen zen bere ohorez, Ludi Cerialis izeneko jokoak barne. Maiatzean ospatzen zen Ambarvalia festibalean egiten zen lustratio erritualean ere gurtzen zen, uzta-garaian eta ezkontza zein hiletatan.

Zeres (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Mitologia Zeres
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakDemeter
Domeinuanekazaritza, alea, ugalkortasuna eta amatasuna
Familia
AitaSaturno
AmaRea eta Ops
Seme-alabakProserpina
Anai-arrebakVesta, Pluton, Jupiter, Neptuno eta Junon
    Artikulu hau erromatar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zeres».

Zeres Dii Consentes jainkoen zerrendan agertzen den nekazaritza jainkosetako bat da. Erromatarrek ikusten zuten Antzinako Greziako Demeterren parekoa zela, eta bere mitologia Demeterren berrirakurketa zen.

Mitoa

Zeres Saturno eta Opsen alaba zen, Proserpinaren ama eta Juno, Vesta, Neptuno, Pluton eta Jupiterren arreba-ahizpa. Zeresek gizakiei lurra lantzen, ereiten, garia jasotzen eta ogia egiten irakatsi zien. Horregatik nekazaritzaren jainkosa izendatu zuten.

Jupiter anaia, haren edertasunez liluratuta, Proserpina (Persefone mitologia greziarrean) sorrarazi zuen. Neptuno ere berarekin maitemindu zen eta haregandik ihes egiteko Zeres behorra bihurtu zen. Jainkoa kontutatuta eta zaldi bihurtu zen; horrela Zeres Arion zaldiaren ama izan zen.

Zeres, bestetik, Ennako (Sizilia) zaindaria zen. Kondairaren arabera Jupiterri Sizilia zeruetan jartzea eskatu zion. Ugartea triangelu itxura du eta zeruan Jupiterrek Triangulum konstelazioa kokatu zuen; konstelazio horren izen zahar bat «Sizilia» izan zen.

Bere nekazaritza lanetan Zeresek laguntzaile gisa hamabi jainko txiki zituen: Vervactor, lurgorritzen duena; Reparator, lurra prestazen duena; Imporcitor, goldatzen duena; Insitor, ereiten duena; Obarator, gaineko goldatzen duena; Occator, areatzen duena; Sarritor, gari jorra egiten duena; Subruncinator, argitzen duena; Messor, uzta jasotzen duena; Conuector, jasotakoa garraiatzen duena; Conditor, biltegian jartzen duena; eta Promitor, banatzen duena.

Irudikapenak

Zeres emakume eder gisa irudikatzen da, garaia, azal koloretsukoa, begirada adoregabekoa eta ilehoria. Ilea orraztu gabe lepoen gainetik behera doakio. Hori koloreko zapia darama, gariak duen kolorearen sinbolo gisa.

Haren ikurrak galburu koroa eta oso altua den diadema dira. Beste batzuetan galburu edo mitxoletekin egindako girlandazko koroa darama, ugalkortasunaren sinbolo gisa. Bular oparoak ditu eta eskuineko eskuan galburuen sorta bat darama; ezkerrean, aldiz, piztutako lastargia. Haren tunika oinetaraino heltzen da. Askotan atzera botatako mantelina darama. Bestetan zetroa edo igitaia ematen diote. Haren bularrei itsatsita bi haurrek ugaritasunaren adarra daramatenean, Zeres gizakiaren inudea dela adierazten da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeres (mitologia) Mitologia Zeres 

Tags:

Mitologia Zeres MitoaMitologia Zeres IrudikapenakMitologia Zeres ErreferentziakMitologia Zeres Ikus, gaineraMitologia Zeres Kanpo loturakMitologia Zeres

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Urte1995Euskadi Ta AskatasunaBurg im LeimentalPitagorasen teoremaIsaac NewtonFaxismo1978ko Tolosako tren istripuaZarautzBoxeoInna AfinogenovaAbiaduraBakioValbonnaisAdolf HitlerAgur EtxebesteǃUrrexolagaraiko guduaApirilaren 11DiglosiaAsier OdriozolaLeopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakEzki hostozabalMesopotamiaKrokodiloCorpus Inscriptionum LatinarumZea Mays (musika taldea)BusturialdeaCSMA/CDArrokaZibilizazio minoikoBakterioMarcello MastroianniLekeitioJuan Sebastian ElkanoSobiet (kontseilua)FieschSaint-Amand-Montrond kantonamenduaIssenheimTximeletaHistoriaIruñeaErrepublikaTrikuharriGazteluMondegreenIruñeko historiaErromatar arkitekturaDiego MaradonaManuel LezertuaMadrilAsmatzaileOsirisen epaiketaEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaPirateriaKaraktere (biologia)Andy WarholFelzinsZapelatz arruntTaxonomiaKristalizazioJose Migel BarandiaranAmeriketako Estatu BatuakSadko (Ilia Repin)Huntza taldeaSMartxoaren 9UrkiAmets ArzallusGozategiWeb crawlerAna ObregónEuskara🡆 More