Mitologia Pluton

Pluton (latinez: Pluto; antzinako grezieraz: Πλούτων), Erromako mitologian, inframunduko (haraindiko) jainkoa da.

Mitologia Pluton
Pluton, Agostino Carracci-ren obra (1592).

Ez da nahastu behar Plutorekin, aberastasunen jainko grekoarekin.

Ezaugarriak

Saturnoren eta Opsen semea zen. Proserpina bahitu zuen, berarekin ezkontzeko. Ondorioz, Zeres-ek, Proserpinaren amak, hainbeste tristatu zen, ezen negua sortu baitzuen.

Tartaroren erdialdean du jauregia, eta handik ezartzen ditu bere legeak. Haren mendekoak ezin zenbatuzkoak dira. Lurrean herioak eramaten duen guztia bihurtzen da Plutoren mendeko.

Erromatarrek hamabi jainko handien artean jarri zuten Pluton. Eta zortzi jainko hautatuen artean ere sartu zuten; jainko horiek bakarrik irudika zitezkeen urrez, zilarrez eta boliz.

Irudikapena

Pluton bizarrarekin eta aldarte zorrotzarekin irudikatu ohi da. Askotan, kaskoa eramaten du: ziklopeen oparia zen, eta Pluton ikusezin bilakarazten zuen. Batzuetan, kopetan ebanozko edo nartzisozko koroa bat izaten du. Bere ebanozko edo sufrezko besaulkian eserita dagoenean, zetro bat izten du eskuin-eskuan, edo pika bat. Beste batzuetan, giltzak edukitzen ditu eskuetan, adieraztearren bizitzaren ateak betiko ixten direla haren erresumara iristen direnentzat.

Lau zaldi beltzek tiratutako gurdi baten gainean ere irudikatu ohi da.

Mitoa

Tartaro edo azpimunduan duelarik jauregia Plutonek, azpìmundu horretako subirano gisa, bere estatuaren administrazioa zaintzen du eta lege zorrotzak ematen ditu. Bere mendekoak, itzal arin eta miserableak, itsasoko olatuak eta zeruko izarrak bezain ugariak dira: Morsek, heriotzak, Lurraren gainean uztak, jainko honen zetroaren azpian erortzen duen guztia, bere aberastasuna handituz edo bere harrapakin bihurtuz. Bere erreinua inauguratu zuenetik, ministroetako batek ere ez zituen bere aginduak hautsi, eta erreguetako batek ere ez zuen matxinadarik lortu. Mundua kontrolatzen duten hiru jainko subiranoetatik, bera da independentziaren edo desobedientziaren beldur inoiz izan behar ez duen bakarra, eta haren autoritatea unibertsalki onartzen da denboren amaierara arte.

Eneidan

Erromatar kulturan Virgilioren Eneidan du agerpena Plutonek. Eneasek Italiara jo zuenean, bidea aurkitu zuen azpimundura jaisteko, non bere aita hila, Ankises, aurkitzeko itxaropena zuen Eneasek. Baina Plutonen jauregian aurrera egin ahal izateko, lehenago Deifobe sibilak esan zion lehenik Misenus musikaria lurperatu behar zuela, eta bere haitzuloaren inguruan hazten zen urrezko landare-adarra ere lortu behar zuela. Opari eman behar zion adar miragarri Proserpinari, Pluton azpimumdukpo erregearen erreginari. Basoan, Eneasen amak, Venus jainkosak, bi uso bidali zituen zeregin zail horretan laguntzeko, eta horrek zuhaitza aurkitzen lagundu zion.

Azpimunduan zehar abentura batzuk igaro ondoren, Plutonen jauregiko sarrerako portalean utzi zuen Eneasek urrezko adarrak, eta horrekin igaro ahal izan zen Elisiar Zelaietara, non zintzo izan direnen esprirituak zeuden. Han aurkitu zuen Eneasek bere aita Ankises, Eridano ibaiaren ondoan.

Istorio honetako izen batzuk Veleiako afereko ostraketan agertu ziren, baina faltsutasun agerikoak zirelako froga ziren nola Pluton eta Anquises idatzita zeuden gaztelaniazko grafiarekin, eta ez Pluto edo Anchises Virgiliok edo erromatar latindar kultuek idatziko zuten lbezala.

Kultua

Zortzi hautatuak

Erromatarrek hamabi jainko handien artean ez ezik, aukeratutako zortzi jainkoen artean ere jarri zuten Pluton, horiek baitziren urrez, zilarrez eta boliz antzezten ahal ziren bakarrak.

Erroman baziren Plutoni bakarrik eskainitako apaiz biktimario batzuk. Hades grekoari bezala, kolore iluneko biktimak eta beti kopuru bikoitian hiltzen ziren, eta beste jainko batzuei, berriz, zenbaki bakoitian hiltzen zitzaizkien. Sakrifizioak errautsetara mugatzen ziren erabat, eta apaizak ez zuen ezer gordetzen, ez herriarentzat ez berarentzat. Inmolazioen aurretik, zulo bat egiten zen odola biltzeko, eta ardoa libazioetatik botatzen zen. Sakrifizioetan, apaizek burua agerian edukitzen zuten eta laguntzaileei erabateko isiltasuna gomendatzen zitzaien, begiruneagatik baino gehiago jainkoaren beldurragatik.

Sizilian, sirakanoek urtero bi zezen beltz sakrifikatzen zizkioten, Zianeren iturritik hurbil, non tradizioak Proserpinaren zapoa kokatzen baitzuen. Erroman, ekainaren 20an, jaiaren egunean, Plutonen tenplua baino ez zen irekitzen. Ilaje iluneko animaliak hiltzen zizkioten (ardiak edo zerriak), eta hiltzera kondenatutako guztiak bere haserre bizian aritzen ziren.

Tenpluak eta erlijioa

Italiako Soratte mendiaren gainean, Plutonek Apolorekin bat zetorren tenplu baten ohoreak partekatzen zituen. Han bizi ziren faliskoek uste zuten, beraz, lurpeko beroa eta eguneko astroarena aldi berean ohoratu behar zituztela.

Lazioko eta Krotona inguruko biztanleek infernuetako erregeari eskaini zioten bigarrena, zorigaiztoko zenbaki gisa. arrazoi beragatik, erromatarrek urteko bigarren hilabetean egin zioten ospea, eta bertan bigarren eguna izendatu zuten sakrifizioak eskaintzeko.

Karakterea

Jainko guztien artean, Pluton zen gizakiek bihozgabe eta beldurgarriena, eta adamastotzat (“zurruntasunik gabea”) edo stygerotzat (“beldurgarria”) jotzen zuten. Bere fealdekotasunagatik eta bere ezaugarrien gogortasunagatik zuen beldur. Zurruna zen arren, jainko guztien artean bidezkoena zela uste zen, bere erresumara edozein izaki hilgarri geroago edo goizago iristen baitzen, bere klase, maila edo jatorria kontuan hartu gabe.

Geroago, jainko ongiletzat hartu zuten, aberastasun-banatzailetzat. Pausaniasen arabera, Epimenidesek bere estatua Eumenideen tenpluetan jarri zuen eta, ohiko ohituraren kontra, forma eta jarrera atseginez aurkezten zitzaion.

Atributuak

Askotan, ziklopeek oparitutako zakur-larruzko kaskoa erabiltzen du, ikusezin bihurtzen duena eta inoiz kentzen ez dena. Bidente edo zetro batekin ere irudikatzen zuten.

Haren aurrean agertu ohi den atributua altzifrea da, eta haren hostotza ilunak malenkonia eta mina adierazten ditu. Bere apaizak koroak egiten ziren eta beren arropak sakrifizioetan ereiten zituzten.

Animalia adierazgarriak

Hiru buruko zakurra (Cerbero) eta lau zaldi beltz.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Mitologia Pluton EzaugarriakMitologia Pluton IrudikapenaMitologia Pluton MitoaMitologia Pluton KultuaMitologia Pluton IruditegiaMitologia Pluton ErreferentziakMitologia Pluton Kanpo estekakMitologia Pluton

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GAbiaduraEuskarazko Wikipedia (webgunea)PenafielHaizearen orraziaElorrioGatz (kimika)ProkariotoDagbaniWikidataGo!azen (telesaila)MesopotamiaIlargiaBerde1911Euskara batuaSu Ta GarThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainErrobi (taldea)UpLasseubetatJon Agirre EgañaEnergia nuklear24 orduak euskarazAitana EtxeberriaArthur BarclaySarpenAntzinako GreziaEnergia eolikoAralarAmaia AldaiAbulkasisMason MountMikelatsKoloreElektrizitateIlargiaren aldiPaul TanuiBerri TxarrakMartxoaren 26Danio erythromicronJose ItuarteIratiJokin EizmendiDiana UrreaXabier LizardiLoreIP helbideKontsumismoXabier LeteMikel LaboaWiki CommonsMunduko biztanleriaNancy PelosiHiriLotura metalikoGatzaren martxaHausterre-egunULMA Taldea2017Euskal Herriko historiaKlima aldaketaGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batUrtarrilaren 8FangataufaCarles PuigdemontSeo (argipena)BasamortuR🡆 More