Virginia Imaz: Pailazoa eta aktorea

Virginia Imaz Quijera (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko apirilaren 27a) pailazo profesionala da; Jose Carmelo Muñozekin batera, Oihulari Klown taldearen sortzailea.

Antzerki zuzendari eta ipuin kontalari lanetan ere aritzen da.

Virginia Imaz
Virginia Imaz: Bizitza, Lanak, Sariak eta errekonozimenduak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVirginia Imaz Quijera
JaiotzaDonostia1962ko apirilaren 27a (61 urte)
HerrialdeaVirginia Imaz: Bizitza, Lanak, Sariak eta errekonozimenduak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, pailazoa, ipuin-kontalaria, aktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm5390955 Facebook: virginia.imazquijera Twitter: virginiaimaz Edit the value on Wikidata

Bizitza

Virginia Imaz Donostiako Egia auzoan jaio zen. Magisteritza eta hispaniar filologia ikasketak egin zituen. Herrietan haurren zein helduen irakasle aritu ondoren, ezaguna egin da egun antzerkigintzan garatu duen lanagatik.

Ibilbide artistikoa

Oihulari Klown antzerki taldea sortu zuen 1979an eta pailazo profesional bezala ari da 1988tik. Maskaren antzerkian lan egin du hark maisutzat hartzen dituen artista ezagunekin, besteak beste, Bataclowneko JB. Bonange, Anne-Marie Bernard eta Bertil Sylvanderekin. Norbere komikotasuna garatzeko hainbat eta hainbat ikastaro asko eman ditu. Zuzendari eta aholkulari lanetan aritu da ere 38 maskara ikuskizun baino gehiagotan eta 15 antzerki konpainia desberdinekin.

1998ko ekainetik 2000ko abendura Cirque du Soleil kanadiar taldearen La Nouba ikuskizunean aritu zen pertsona komiko gisa Kanadan eta Estatu Batuetan barrena.

Gaur egun irakasle ari da clown lanaren, antzerkiaren eta ipuin kontagintzaren arloetan. Ezaguna da clownclusiones delako performanceagatik, berezkotzat erregistratua duena, eta kongresu, enpresa bilkuretan eta abarretan erabiltzen duena bilkurak amaitzerakoan umorearen bidezko berreziketa emozionala bultzatzeko.

2017an Emakunde Saria jaso zuen "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik". Epaimahaiaren aburuz, berdintasuna "ideien mundutik emozioen mundura" eramateko gai izatea da bere ekarpenik handienetariko bat.

Lanak

Antzerkia (egile eta lankide)

    Haurrentzat
  • Bigarren Printzesa
  • Zu jaio zinen egunean
  • Monstruoak bizi diren lekuan
  • Alfonbra Majikoa
    Gazteentzat
  • Las mil y una noches
  • El hilo de Ariadna
  • Mari
  • El portador de besos
    Helduentzat
  • Mujeres de ojos grandes
  • Como una gota de aceite en el agua
  • La recordadora, La memoria del fuego
  • La mujer salvaje
  • Por los pelos
  • Déjame que te cuente...,
  • Encantadas
  • JaqueXake
  • La espera
  • Sex o no sex
  • Zai, beti zai
  • Trostan
  • E-Zinema
  • Divinas
  • Consumiéndonos
  • Comunicando

Liburuak

  • Las abuelas y otros cuentos (2007).

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Virginia Imaz BizitzaVirginia Imaz LanakVirginia Imaz Sariak eta errekonozimenduakVirginia Imaz ErreferentziakVirginia Imaz Kanpo estekakVirginia Imaz1962Apirilaren 27DonostiaGipuzkoaOihulari KlownPailazo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Urkiolako natura parkeaAmeriketako Estatu BatuakBiozenosiAntton KazabonPanda handiC++Zirkulazio-aparatuLamiakoLehen hizkuntzaLehoiGarazi ArrulaJose Gonzalo ZulaikaEusko Jaurlaritzako lehendakariaOiartzunTxikipedia2020Ramon SaizarbitoriaAhateZuberoawywk2Digestio-aparatuGernu-aparatuJulen AlberdiCookieMika (hegaztia)Prudentzio (santua)Gaztelaniazko WikipediaXabier LeteHaurren Eskubideen AldarrikapenaBizkaiko Foru AldundiaArt Nouveau Euskal HerrianDeba (ibaia)LegazpiEuskal pilotaEuskalkiFutbolTigreAntso III.a GartzeitzErrege BardeaMizelioElizabeth WurtzelGonzalo BoyeBerotegi-efektuaHerri kirol1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaOkilLapurdiBeñat GerenabarrenaP2PEnergia iturriEusebio MugerzaGerra HotzaOzeanoLurraren atmosferaEstirpe ImperialInperioNiloKlima aldaketaZornotzaMalda (geometria)Eusko JaurlaritzaHipikaEritasunJutta PoikolainenArnaitz FernandezEkosistemaEskusoinu txikiJ MartinaApirilaren 24🡆 More