Vesuvio

Vesuvio (italieraz: Monte Vesuvio; latinez: Mons Vesuvius) Napoliko golkoaren ekialdean, Napoli hiritik 9 kilometro ingurura dagoen sumendia da.

Italiako Napoliko probintzian dago, Campania eskualdean, eta 1.281 mko garaiera du. Berezia egiten duena da azken 100 urteotan aktiboa egon den Europako bakarra dela, beti ere kontinenteko lurralde nagusia kontuan hartuta eta ez uharteak. Azken erupzioa 1944an izan zen. Eta egun sumendi arriskutsuenen artekotzat hartzen da, Napoliko badiaren inguruan hiru milioi pertsona bizi direlako. Bolkanologoek sumendiaren inguruko deformazioak hobeto ezagutu eta hurrengo magma-jaurtialdiak iragarri ahal izateko Vesuvioko Tomografia lanetan dihardute TNT-ko eztanda txikiek eragindako lurrikara txikien bilakaera aztertuz sumendiaren maldetan.

Vesuvio
Vesuvio
Datu orokorrak
Garaiera1.281 m
Prominentzia1.232 m
Motaactive volcano (en) Itzuli, Geruza-sumendi, turismo-atrakzioa eta mendi
Geografia
Koordenatuak40°49′17″N 14°25′32″E / 40.8214°N 14.4256°E / 40.8214; 14.4256
MendikateaQ3618573 Itzuli
Estatu burujabeVesuvio Italia
EskualdeaVesuvio Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
Babestutako-eremuaVesuvius National Park (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera1861, 1944, +0079-08-24T00:00:00Z $2, 1872 eta 1906
Geologia
Material nagusiatefrita

79. urteko erupzioa

Ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia eta Herkulano hiri erromatarrak suntsitu zituen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.

Bestelako erupzioak

Vesuvion plaka tektoniko afrikarrak eta euroasiarrak bat egiten dute. Duela 400.000 bat urte hasi zen bere jarduera bolkanikoa, eta sumendia duela 25.000 urte eratu zen. Badakigu duela 18.000, 16.000 eta 11.000 urte pliniar erupzioak izan zirela. Eta duela 3.800 urte Europak ezagutu duen erupzio bortitzenetakoa izan zen. Brontze Aroko hainbat herrixka suntsitu zituen. 2006an arkeologoek handik alde egindako gizaki eta animalien aztarna ugari aurkitu zituzten baina hiru gorpuren arrastoak baino ez, beraz, orduko hartan biztanle gehienek ihes egitea lortu zuten.

472. eta 512. urteetan ere eztanda egin zuen. Eta 1631koak Ponpeia suntsitu zuen erupzioaren parekoa izan zen: fluxu piroklastikoa kraterretik hamabost kilometrora iritsi zen eta errauts hodei erraldoiak, besteak beste, Konstantinoplako zerua estali zuen. XIX. mendea bereziki aktiboa izan zen, sumendia zortzi aldiz lehertu baitzen. 1944an, berriro ere sumendia jardunean hasi eta San Sebastiano herriaren zati bat suntsitu zuen. Eta horixe izan da Vesuvioren azken erupzioa, oraingoz.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Vesuvio 79. urteko erupzioaVesuvio Bestelako erupzioakVesuvio Ikus, gaineraVesuvio ErreferentziakVesuvio Kanpo estekakVesuvio1944BolkanologiaCampaniaEuropaItaliaItalieraLatinMagmaNapoliko golkoaNapoliko probintziaSumendi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Angelu (geometria)Edvard MunchAzpeitiaSchool TiesArabako lautadaAitor AranaItziar Murua UriaAnne FrankEuskaraGalapagoetako dortokaTxoria txoriGabarraEuskara batuaEnergia nuklearAzaleraSarpenAuto elektrikoMikel LaboaHondarribiaLionel MessiXalbadorEzteiJose Gonzalo ZulaikaJoselu AnayakPetrolioFaktore abiotikoBárbara PalaciosHugo Egmont HørringAntiintelektualismoSlow FoodVienako BatzarraLurraren egituraNerbio-sistemaEkosistemaNafarroako konkistaBalaztaElkarbizitza unitateAxolotEguzki-loreKazetaritzaEuskal Herriko kastroakLurraIñaki Sanz AzkueSorginJose Maria BeobideEuskal Herria BaiTeokraziaHezkidetzaAbiaduraArgia (aldizkaria)Hammurabiren KodeaAntzinaroaEduardo TxillidaAna EstradaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaIruñeko ErresumaGernikako ArbolaEguzki-sistemaTtun-ttunErdibitzaile (geometria)Paulo AzpiazuItoizPobesErrementari (filma)Nikita KhrustxovUkrainaZatiki (matematika)Espainiako Bigarren Errepublika🡆 More