Ugutz Robles-Arangiz: Euskal aktorea

Ugutz Robles-Arangiz Bernaola (Bidarte, 1939ko urtarrilaren 10a - Beskoitze, 2022ko maiatzaren 12a) antzezle, umoregile, dantzari eta musikaria izan zen.

Kultura arlo anitzetan aritua, besteak beste Euskal Kantagintza Berriaren sorreraren parte ere izan zen, Soroak laukoteko kide zenean. Manu Robles-Arangiz eta Luisa Bernaolaren hamaika seme-alabetako bat zen.

Ugutz Robles-Arangiz
Ugutz Robles-Arangiz: Biografia, Erreferentziak, Ikus, gainera
Bizitza
JaiotzaBidarte1939ko urtarrilaren 10a
HerrialdeaUgutz Robles-Arangiz: Biografia, Erreferentziak, Ikus, gainera Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona2022ko maiatzaren 12a (83 urte)
Familia
AitaManu Robles-Arangiz
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Ugutz Robles-Arangiz: Biografia, Erreferentziak, Ikus, gainera
Ugutz ezkerrekoa da Soroak laukoaren argazki honetan.

Biografia

Bidarten jaio zen 1939ko urtarrilaren 10ean; haurtzaroa Beskoitzen pasatu zuen eta herri hori zuen bizitzako kokaleku nagusia.

1952an familia osoa Bilbora joan zen; hor bere artezaletasuna lantzen hasi zen, geroago egin zuen bezala, hainbat esparru jorratuz: marrazketa ikasi zuen Artes y Oficios eskolan; antzerkian aritu zen Txinpartak taldean egun Euskaltzaindiaren egoitza den lekuan Gabriel Aresti, Alfontso Irigoien, Xabier Peña eta beste batzuekin; dantza ere landu zuen Olaeta taldean; eta kantuan Soroak laukoarekin, non lehen tenor aritu zen.

1960an arrazoi politikoengatik bi anaia zaharrenak atxilotu zituzten eta Beskoitzera itzuli behar izan zuen Iker anaiarekin; biek Beskoiztarrak antzerki taldea sortu zuten herriko gazteekin eta lehen urtean Sorginak Etxaburun lana eman zuen. Bai artearen munduan, bai abertzaletasuna bultzatuz, lan handia egin zuen. 1968an Piarres Larzabalek idatzi eta Telesforo Monzonek zuzendutako Matalas antzezlanean esku hartu zuen, besteak beste Kristiane Etxaluz, Daniel Landart idazleekin eta Xanpun eta Txomin Ezponda bertsolariekin batera.

Lanak arrakasta handia izan zuen eta hori dela eta Daniel Landarten ekimenaz Euskal Antzerkilarien Biltzarra sortu zen; Ugutz Robles-Arangiz hasieratik partaidea izan zen. Geroago Zazpiribai ikuskizunean parte hartu zuen Patxika Erramuzpe, Lurdes Iriondo, Pantxoa Karrere, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Peio Ospital, Manex Pagola eta Iñaki Urtizberearekin.

1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetan hainbeste jai eta ekitalditan ibili da txiste kontalari, aurkezle, umorista eta abar, bere kultura ezaguera zabalen laguntzaz. ETBko Goraintzi saioan ere aritu zen.

Ostalaritzan ere aritu zen Beskoitzen, Ama-Lur jatetxean.

2022ko maiatzaren 12an hil zen, iktus bat izan ondoren.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Ugutz Robles-Arangiz BiografiaUgutz Robles-Arangiz ErreferentziakUgutz Robles-Arangiz Ikus, gaineraUgutz Robles-Arangiz Kanpo estekakUgutz Robles-Arangiz19392022AntzezleBeskoitzeBidarteDantzaEuskal Kantagintza BerriaMaiatzaren 12Manu Robles-ArangizMusikariSoroak laukoaUmoreUrtarrilaren 10

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Azeri arruntBowhill HouseDemokraziaLezkaAngiolo GabrielliPaleolitoaMiñanUntxiGiltzurrunLe CorbusierGatza eta argiaIP helbideSu Ta GarPablo PicassoErromatar InperioaMoneroXVIII. mendeaBurdinaWolfgang Amadeus MozartTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaEskoziaUgaztunBiomolekulaLegamiaLatinEbaluazio (hezkuntza)AsiaKontinenteTiranoLekeitioTokusatsuIgaraba arruntBonoboPulveroboletus hemichrysusAna NafarroakoaBernardo RossellinoJon MirandeYves MontandLotura metalikoXabier LizardiEuskal PizkundeaUrreZentral nuklearErrobi (taldea)Bigarren Mundu GerraEuskara batuaRingo StarrBingoBotere-banaketaJose ItuarteBelestarRaichur barrutiaErrusiaPennsylvaniaEskola segregazioUrtarrilaren 1Gero (Axular)Euskal literaturaBerdeAbuztuaren 27LasseubetatConnemara gure bihotzetanMichel Foucault606Charles DarwinBarakaldoAste SantuaBananaKuleto faltsuRadio EuskadiProzesioOrnogabeGanga (arkitektura)Soinu kutsaduraBilintxJaponia🡆 More