Daniel Landart: Euskal idazlea

Daniel Landart (Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 - ), Daniel Arberu, Laguna eta Mutiko gazte bat ezizenez ere ezaguna, Nafarroa Behereko euskal idazle, antzerkigile eta, oro har, kulturgilea da.

Bere testuek musikaren bidez egin ziren ezagun batzuetan.

Daniel Landart
Bizitza
JaiotzaDonoztiri1946ko abenduaren 11 (77 urte)
HerrialdeaDaniel Landart: Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an, Lanak, Erreferentziak Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Inguma: daniel-landart Literaturaren Zubitegia: 94

Piarres Xarritonek, haren irakasleak, Baionako inprimeria batean eta kazetetan lan egitera bideratu zuen. Tipografoa bizibidez, 17 urte zituela, Gazte, Pan-pin, Herria, Enbata eta Egan aldizkarietan hasi zen argitaratzen, eta hor eman zituen argitara idazlan garrantzitsuenak. Enbata mugimendu politikoko kidea da. Antzerkigintzan, Piarres Larzabalen ikasle izana da. Antzerkiez gain, olerkigintzan ere aritu da. Hainbat kantarik eta musika taldek musika jarri diete. Euskal Kultur Erakundearen zuzendariorde egon da 2010 arte.

Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an

Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zuten: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen orduan, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zuten argitaletxea.

Sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan ziren, 9 emakumezkoak eta 11 gizonezkoak, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 franko jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak, 1972an, hauek izan ziren:

Lanak

Daniel Landart elkarrizketa (2011)

Eleberriak

  • Aihen ahula, haurtzaroko oroitzapen-liburua, (1978, Elkar)
  • Batita Haundia (1994, Kutxa)
  • Anaiaren azken hitzak (1999, Elkar)
  • Ahularen indarra (2011, Elkar)
  • Enbataren zirimolan (2013, Elkar)

Poesia

  • Hogoi urte (1968, Goiztiri)

Antzerkia

  • Mendiko bakea (1962),
  • Hilak hil (1963),
  • Herro eta nigar (1964),
  • Gure haurra (1966),
  • Noiz (1970, Egilea editore),
  • Bai ala ez (1972),
  • Hil biziak (1973, Egilea editore)
  • Xori gorriak eta... Antzerkia hiru zati eta bost agerraldi (1973, Antzerkilarien Biltzarra)
  • Erranak erran (aurretik egindako antzerki-idazlanen bilduma, 1981, Elkar)
  • Nola jin, hala joan (1985, Antzerti)
  • Ama (1997, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea)

Saiakerak

  • Komediaz komedia – Lapurdin eta Baxenabarren (1945-1970) (2019, Elkar)

Bestelakoak

Erreferentziak

Kanpo loturak


Daniel Landart: Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an, Lanak, Erreferentziak 
Daniel Landart: Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an, Lanak, Erreferentziak 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Daniel Landart Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972anDaniel Landart LanakDaniel Landart ErreferentziakDaniel Landart Kanpo loturakDaniel Landart

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MarteNelson MandelaVendetta (musika taldea)Martxoaren 28JuduHondarribiaBihotzDiego MaradonaHareharriFrank SinatraFKonpantziaHoremheb2009Ingeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaJuan de PadillaLandareCarmen HermosínGalileo GalileiArrasateNeomakKorneaHipatia AlexandriakoaJesus ElosegiJKievAntzinako Greziako erlijioaLur ErrekondoOlaia InziarteIOSArrokaMailegu (finantza)Albania24 orduak euskarazBulego (musika taldea)Ostegun SantuaTiraniaEider RodriguezUrriaren 12PakistanErramun MartikorenaTenerifeBilboko Athletic Club 2016-2017InstagramTximeletaAste SantuaErromaEnergia termikoAkuaponiaSugegorriCiara BravoEuskarazko Wikipedia (webgunea)Aurora (Colorado)Berotegi-efektuaDiruAdimen artifizialEntziklopediaVincent van GoghJazzAtarrabiaMarie CurieAimar IrigoienEskoziaGonzalo BoyeEuskaltzaindiaIndonesiaAsmatzaileDeiaAstoEuskaraXenpelarMonarkia🡆 More