Zazpiribai: Kantu-ikuskizuna (1971-72)

Zazpiribai edo Zazpiri bai 1971n eta 1972an Euskal Herrian eginiko euskarazko kantu-ikuskizun abertzale bat izan zen.

Izenak «zazpi herrialdeei bai, Eskual Herriari bai» esan nahi du.

Zazpiribai: Kantu-ikuskizuna (1971-72)
Zazpiribai kantu-ikuskizunerako afixa (1972)
Zazpiribai: Kantu-ikuskizuna (1971-72)
Ipar-Hego Euskal Herrietako hainbat abeslari Zazpiribai kantu-ikuskizunerako bildu ziren 1972an, Ez Dok Amairu desegitean. Parte hartzaileak: Manex Pagola, Ugutz Robles-Arangiz, Patxika Erramuzpe, Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Iñaki Urtizberea (txistularia eta txirularia), Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Benito Lertxundi.

Ez Dok Amairu taldeak Baga Biga Higa ikuskizunarekin izandako arrakasta ikusita, Ipar Euskal Herrian antzeko zerbait sortzea otu zitzaion Manex Pagolari 1970eko hamarkadaren hastapenetan. «Guk ere ez ote dugu horrelako zerbait abiatzen ahal, sortzen ahal? Ikusteko gure entzuleak hobeki zerbitzatzen ditugula, eta gu kantariok poxi bat gehiago trebatzen, kantu edertiak aitzinatzen. Batzuk besten ondotik kantuz aritzea ez da segur bazter utzi behar...», idatzi zuen Pagolak beste hainbat kantariri bidalitako gutun batean, 1971n.

Pantxoa Carrerek dioenez, 1950eko hamarkadan «Benito, Laboa, Lete, beste aldeko kantariak hona etortzen hasi zirenean, hemengo jendeak "zein ondo kantatzen duen kantari espainol horrek" esaten zuen. Ideia hori hautsi nahian, euskaldunak ginela erakutsi nahian, bi aldeetako kantariak bildu nahi izan genituen eta Zazpiribai —zazpi herrialdeei bai, Eskual Herriari bai— antolatu genuen. Ikuskizunak izugarrizko arrakasta izan zuen».

Horrela abiatu zen Zazpiribai kantu-ikuskizuna sortzeko bidea. Pagolarekin batera, Pantxoa Carrere eta Peio Ospital, Ugutz Robles-Arangiz, Iñaki Urtizberea, Patxika Erramuzpe, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Lourdes Iriondo bildu ziren egitasmo hartan. Bederatzi aldiz eman zuten, Donibane Garazin, Baionan, Hazparnen, Maulen, Hendaian eta Donibane Lohizunen. Arrakasta handia lortu zuten, eta zenbait lekutan birritan eman behar izan zuten ikuskizuna. «Guk bagenekien euskal kulturaren altxorra ederra dela. Euskal edertasun hori kantagintzarekin zerbitzatu nahi genion herriari. Lehengoa eta gaurkoa ez genituen aurka ematen», esana du Pagolak.

Zazpiribairekin hasitako bideak jarraipena izan zuen Ortziken ikusgarriarekin.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

19711972AbertzaletasunEuskal HerriaEuskara

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Zirkulazio-aparatuTxistu (musika tresna)XVIII. mendeaVendetta (musika taldea)TaxonAmeriketako Estatu BatuakPott BandaHeste meharSherlock Holmesen AbenturakEuskal Herriko historiaOstadarSaint-Amand-Montrond kantonamenduaJose Migel BarandiaranArgentinaAutonomia erkidegoLe Coucou des BoisQionglaiJuduMikel SantosFrantziako IraultzaFallout 4FaraoiAbarkaEzki hostozabalAmuarrainKanadaKatuConnemara gure bihotzetanJuan Sebastian ElkanoEguzki-energiaEkinodermatuNeolitoaEdurne AzkarateBekainKleroSara GandaraToles eta zamalkadura gerrikoJesus ElosegiEuropaEuskal Pentatloi SariaMartxoaren 28MexikoEnergia iturriZapelatz arruntBoxeoMartxoaren 31LisboaDanimarkaGuido MünchParmako kartusiaEuskadi Ta AskatasunaXabier LizardiWeb crawlerFigaroren ezkontzakKulturaItaliaPierre CurieKutsaduraAngkor WatAstoJaponiaAntzinaroaSpin MasterKantauriEuskal dantzakCharles CoburnCarmen HermosínArotzaren eskuakAzaroaren 11Contact (1997ko filma)PessanPangramaEmakumearen ugaltze-aparatuEn Tol SarmientoIlaski Serrano🡆 More