Triptiko

Tríptikoa (grezieratik τρίπτυχο, tri- «hiru» + ptychē «tolestu», hau da, «hirutan tolestuta», margolaritzan, hiru sailetan antolatutako arte-lana da.

Normalean hiru taula dute, gontzez helduta. Horren arabera, poliptiko bat dela esan dezakegu. Normalean, erdiko taula handiena da eta alboetakoak txikiagoak izaten dira. Alboetakoak isterakoan, laugarren margolan bat ager daiteke, adibidez Jeronimo Boschen Atseginen baratzea isterakoan Munduaren sorrera ikus daiteke, edo babestuta gelditu behintzat. Alboetako lanek balio gutxiago izaten dute, erdikoa nagusia izanik. Dena dela, badira tamainuz hiru taula berdinak dituzten triptikoak.

Triptiko
Madrilgo Pradoko museoan dagoen Atseginen baratzea triptikoa.
Triptiko
Atseginen baratzea triptikoa isten badugu, Munduaren sorrera agertzen da.

Historia

Nahiz eta etimologia greziarra izan, hitza beranduago sortu zen, Erdi Aroan alegia, antzinako erromatarren idazteko tableta batetik: ixten ziren hiru taula zituen. XV. eta XVI. mendeetan Flandiar margolaritzan formatu hau oso ohikoa izan zen. Dena dela, askotan ez dira hiru taulak gorde eta asko dira, aldiz, galdu direnak; hori da Pradoko museoan dagoen Roger van der Weydenen Gurutzetik eraistearen taularen kasua: jatorriz hiru ziren.

Margolanetatik kanpo triptikoaren diseinua beste motatako lanetan ere erabili izan da: bitxietan. zintzilikarietan, eskulturetan...

Gaur egun, margolaritza garaikidean, hiru margolan desberdinen triptikoak egiten dira baita ere, haien arteko lotura fisikorik gabe. Horrelakoak dira, adibidez, Aurelio Artetaren gerrari buruzkoa edo Gustavo de Maezturen Eusko lurra izenekoa. Elementu amankomuna gai orokorra da.

Euskal Herriko triptikoak

Triptiko ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Triptiko Triptiko 

Tags:

Triptiko HistoriaTriptiko Euskal Herriko triptikoakTriptiko ospetsuakTriptiko ErreferentziakTriptiko Ikus, gaineraTriptiko Kanpo estekakTriptikoAtseginen baratzeaGontzGrezieraJeronimo BoschPoliptiko

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Josu Zabala SalegiBEne begiek (abestia)Miren NogalesRotten XIIIDentsitate (fisika)EmozioProteinaSistema eragileZientziaLolita TorresXVIII. mendeaMarie CurieIrulegiko EskuaEnergia nuklearBerdeGatza eta argiaNogen (musika taldea)The SimpsonsNicola MarschallHormabularPeziza ammophilaSainte-JalleGarraioIzpilikuMonarkiaBelakiZaloa GómezPennsylvaniaXabier Mikel ErrekondoNeoconger mucronatusAntzinaroaHolokaustoaLatinLotura kobalenteJaiegunMarteElektrizitateEgutegi gregorianoInaxio PerurenaHaltzIndustriaErromatar InperioaTxanpon-makinaEuskal Herriko kulturaAzeri-buztanUreterAlex SarduiErrepublikaMoneroErriberriko Errege JauregiaDomeinu (biologia)LizarraTontxu RodríguezIzaro Andres ZelaietaBaionaTigreIlaski SerranoBordeleTornadoErrusiaIndoeuropar hizkuntzakSan Andres eliza (Eibar)Carles PuigdemontItsasoEz Dok AmairuUrtarrilaren 18HaurdunaldiHaranSoy boyLourdes Iriondo🡆 More