Transvaal Probintzia

Transvaal probintzia (afrikaansez: Transvaal Provinsie) 1910etik 1994a arte iraun zuen egitura politikoa izan zen, lehenik Hegoafrikar Batasunean eta gero Hegoafrikako Errepublikan; gero, konstituzio berriarekin batera, probintzien berrantolaketan desagertu zen.

Transvaal probintzia
1910eko maiatzaren 31 – 1994ko apirilaren 27a

Transvaal probintzia armarria

Transvaal Probintzia
Geografia
HiriburuaPretoria
Biztanleria1.268.716 (1904)
9.491.265 (1991)
Azalera288,000 km²
Historia

Koloniatik probintziara

1910ean, Erresuma Batuko lau koloniek bat egin zuten Hegoafrikar Batasuna osatzeko: Transvaalgo Kolonia, lehenago Hegoafrikar Errepublika izandakoa alegia, Transvaal probintzia bihurtu zen. 1961ean, Hegoafrikar Batasuna Commonwealth elkartearen parte izateari utzi zion, Hegoafrikako Errepublika bihurtzeko. Urte horietan, Transvaal (PretoriaJohannesburg hirien ingurua, zehazki) errepublikaren motor ekonomiko nagusi bilakatu zen.

Apartheid

Transvaal Probintzia 
Londres, 1989. Apartheidaren kontrako propaganda duen autobusa.

Hegoafrikar Batasunaren sorreran, bistan da, zuriek bakarrik hartu zuten parte, boerren ondorengoak –afrikanerrak- zein britainiarrenak; beltzak bigarren mailako biztanleak ziren, eta egoera hau 1948tik aurrera legeztatu zen, apartheid izeneko erregimena indarrean sartzean: honek beltzei herrialdearen ekonomian parte hartzea eragozten zien, eskulan merke gisa ez bazen. 80. hamarkadatik aurrera, baina, hainbat faktorek apartheidak jarraitzea ezinezkoa bihurtu zuten; nazioartean eta Hegoafrikako Errepublika barruan presioa gero eta handiagoa zen, eta diskriminazioa mantentzen zuten legeen deuseztatze prozesua hasi zen. 1994ko hauteskundeetan (beltzak lehenengoz hautagaitzat aurkezteko eta botoa emateko eskubidea izan zuten) Afrikako Kongresu Nazionalak irabazi zuen, eta apartheid erregimenaren azken arrastoak desagertu ziren.

Probintziaren zatiketa

1994ean, apartheidaren amaierarekin batera, herrialdea berregituratu zen eta Transvaal hainbat probintziatan zatitu zen. Haren hego-erdialdea Gauteng bihurtu zen; iparraldea Limpopo; hego-ekialdea Mpumalanga; hego-mendebaldea Ipar-Mendebaldea probintzia; eta zati txiki bat Kwazulu-Natal.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Transvaal Probintzia Koloniatik probintziaraTransvaal Probintzia ApartheidTransvaal Probintzia Probintziaren zatiketaTransvaal Probintzia ErreferentziakTransvaal Probintzia Kanpo estekakTransvaal Probintzia19101994AfrikaansHegoafrikako ErrepublikaHegoafrikar Batasuna

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Berezko hazkundeRingo StarrHizkuntzaIlargiaLotura kobalenteIruñeaErriberriko Errege JauregiaTartaEuskara batuaAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaBaiduEmozioLur ErrekondoNicola MarschallZarautzEuskal Herriko futbol selekzioaDurangoDolores IbarruriSchool TiesAutismoTaiwanGiza probaGaltzagorriClement ArrindellSouth Windsor (Connecticut)GizakiEguzkiaBiztanleriaZuberoaLuzeraMartxoaren 8BiodibertsitateIzaskun BilbaoAborichthys garoensisAntzinaroaGazte TopaguneaKlima aldaketaIzaro Andres ZelaietaPaul TanuiKristautasunIndustriaWikipediaFrankfurteko EskolaDaniel Rodríguez PérezLehoiZilarEskoziaGernikako bonbardaketa2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakMaitasunSinapsiEnergia ez berriztagarriIker CasanovaMoneroGero (Axular)Inaxio PerurenaSumendiBernardo RossellinoBizkaiaJokin EizmendiMiñanSirolimusKoalaErresuma BatuaShorty RogersEgonkortasun PlanaEJoanes LeizarragaMarie EquiRotten XIII🡆 More