Indonesia Ternate

Ternate ekialdeko Indonesiako uhartea da, Molukak uhartedikoa.

Administratiboki, Ipar Molukak probintziaren barnean dago. 111,39 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 185.705 biztanle zituen. Hiri handiena Ternate da.

Ternate
Indonesia Ternate
Ternate uhartea
Geografia
KokapenaHego-ekialdeko Asia
Azalera111,39 km²
Punturik garaienaGamalama
Politika
HerrialdeaIndonesia Ternate Indonesia
ProbintziaIpar Molukak
Hiri populatuenaTernate hiria
Gizartea
Biztanleria185.705 (2010)
Dentsitatea1.667

Geografia

Ternate Molukak uhartediaren iparraldean dago, Halmaheraren mendebaldeko itsasertzetik gertu. Itsasotik azaleratutako sumendi bat da: Gamalama (1.715 m). 1775eko erupzioak 1300 lagun hil zituen. Azken erupzioak 2011 eta 2012an gertatu ziren. .

Historia

Ternateko Sultanerria, 1257an sortua, Indonesiako erresuma musulman zaharrena izan zen. XIII. eta XVII. mendeen artean, erresuma ahaltsua izan zen, bizigarrien merkataritza eta indar militarrari esker. Goren aldian, haren eragina Molukak, Sulawesi, hegoaldeko Filipinak eta Marshall Uharteetaraino iristen zen.

1512an iritsi ziren Ternatera lehen europarrak. Francisco Serrao buru zuen portugaldar espedizioaren kide batzuk izan ziren, Serametik gertu hondoratuak eta bertako bizilagunek salbatuak. Sultanak, portugaldarren nagusitasun militarra probes zezakeelakoan, espedizioa bere uhartera eraman zuen, eta baimena eman zien gotorleku bat eraikitzeko. 1526an, Garcia Jofre de Loaisa buru zuen espainiar espedizioak Tidoren gotorleku bat eraiki zuenean, portugaldarrek eraso egin zieten Ternatetik. 1575ean, sultanak portugaldarrak kanporatu zituen gotorlekutik. 1606an, indar espainiarrek hartu zuten gotorlekua, sultana Manilara erbesteratuz. 1607an, herbeheretarrek beste gotorleku bat eraiki zuten uhartean, Malayo izenekoa. 1663an, espainiarrak erretiratu ziren.

1999 eta 2000n, musulman eta kristauen arteko bortizkeria erlijiosoa jasan zuen.

Ekonomia

Zur baliotsuak (teka, ebano), arroza, sagua, kafea, kopra, espeziak eta arrantza dira baliabide garrantzitsuenak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Indonesia Ternate GeografiaIndonesia Ternate HistoriaIndonesia Ternate EkonomiaIndonesia Ternate ErreferentziakIndonesia Ternate Kanpo estekakIndonesia Ternate2010IndonesiaIpar MolukakMolukak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

DonostiaZuberoako maskaradakMartxoaren 8DurangoAntzinako EgiptoIhes beteaZarautzEne begiek (abestia)Los XeyLoreLuzera (geometria)Henry David ThoreauSoy boyTurismoShorty RogersGiltzurrunItaliaBelestarLorea IntxaustiEuskal dantzakEmilia LandaluceGo!azen (telesaila)Maiatzaren 12Sainte-JalleMikelatsErrusiaMaria ArrillagaTokusatsuGerra HotzaHaurdunaldiKukuEspainiako garapen-planakBizenta MogelRArrainIruñeaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaZuhaitzOlinpiar JokoakTxadGarizumaUntxiZuntz optikoDentsitate (fisika)KoloreInka InperioaGMiokardio infartu akutuUrUreter.tvJoanes LeizarragaGutun formalMax HorkheimerArtizarraAralarBilintxLeire BilbaoGipuzkoaDesobedientzia zibilEuskal antzerkigintzaHerri kirolMendukiloDigestio-aparatuAmets ArzallusUraren zikloaMalikiLarraunZuberoaNatxo de Felipe🡆 More