Sanssouci Jauregia

Sanssouci jauregia (alemanez Schloss Sanssouci) Alemaniako Potsdam hiriko jauregi rokoko ezaguna da.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1990an Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak multzoaren barnean. Sanssouci parkeak inguratzen du eta mendebaldeko muturrean Jauregi Berria (Neues Palais) dago.

Sanssouci jauregia
Sanssouci
Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak
Sanssouci Jauregia
Kokapena
Estatu burujabeSanssouci Jauregia Alemania
Alemaniako estatuaSanssouci Jauregia Brandenburgo
Unibertsitate-hiriPotsdam
Koordenatuak52°24′12″N 13°02′19″E / 52.40326°N 13.03863°E / 52.40326; 13.03863
Altitudea40 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1745
Inaugurazioa1747
KomisarioaFrederiko II.a Handia
Arkitektura
ArkitektoaGeorg Wenzeslaus von Knobelsdorff (en) Itzuli
EstiloaFrederician Rococo (en) Itzuli
Azalera290 ha
Ondarea
Kontaktua
HelbideaMaulbeerallee, 14469 Potsdam
Webgune ofiziala

Etimologia

Frantziar jatorria du Sanssouci izenak, izan ere Sans souci esaldiak "kezkarik gabe" esan nahi baitu.

Historia

Frederiko II.a Handiak eraiki arazi zuen bere udako egoitza izan zedin. Georg Wenzeslaus von Knobelsdorff arkitektuak diseinatu eta 1745 eta 1747 artean eraiki zen, Versaillesko jauregiari itzala egiteko asmotan eraiki ere. 20 urte beranduago Jauregi Berria (Neues Palais) eraiki zen parkearen mendebaldean, kanpotik zetozen agintariak inpresionatzeko, baina Frederiko berak beti nahiago izan zuen Sanssouci jauregian bizi.

1786an Frederiko hil zenean jauregia hutsik eta erabili gabe gelditu zen, 1840an bere ilobaren semea zen Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa bertan bizitzera etorri zen arte. Filosofia eta arteetan interes handia zuenez eraikina era praktiko eta erabilgarriagoan berriztu zuen.

Sanssouci Jauregia 
Sanssouci jauregiaren erdiko kupula
Sanssouci Jauregia 
Txinatar pabiloia
Sanssouci Jauregia 
Jauregi Berria

Sanssouci jauregia

Pisu bakarreko eraikina da, mahastien goikaldean jaso zena. Erdialdean kupula berde bat du. Parkera ematen duen fatxada estatuaz biziki hornitua dago, iparralderanzko aldea aldiz serioagoa da eta 88 zutabedun kolumnata bat ageri du.

Barrualdeari dagokionez hainbat gela dira aipagarriak:

  • Harrera gela: Urrezko kapitela duten hamar zutabe pare daude gelan, kanpoko kolumnaten jarraipena direlarik. Elegantzia klasikoa sabaiko freskoak apurtzen du, non Flora jainkosa zerutik loreak jaurtitzen ikusten den.
  • Marmolezko gela: Zuria eta urrez apaindua, kupula batek estaltzen du.
  • Kontzertuen gela
  • Erregearen gela eta bulegoa
  • Liburutegi zirkularra
  • Gonbidatuen gelak: Aipagarriak Rothenburg kondearena eta Voltairerena, azken hau bertan bizi izan baitzen 1750 eta 1753 artean.

Sanssouci parkea

Jauregiaren aurrean terrazatan dauden mahastiak antolatzen bukatu zutenean parkea diseinatzeari ekin zioten. 2'5 kilometro luze den etorbide batek zeharkatzen du ekialdean dagoen obeliskotik hasi eta Palazi Berriraino. 3.000 fruita arbolatik gora landatu ziren eta estatua eta obelisko gehiago ere banatu ziren parkearen toki ugarietan.

Hainbat eraikin daude parkean sakabanaturik:

  • Charlottenhof jauregia (Schloss Charlottenhof): 1826an eraiki zen Frederiko Gilen IV.a printze zen garaian bere udako egoitza izan zedin. Jauregi neoklasikoa da.
  • Txinatar pabiloia (Chinesisches Haus): Johann Gottfried Büring arkitektuak diseinatu zuen eta 1755 eta 1764 artean eraiki zen garai hartan modan jarri zen chinoiserie estiloan. Ekintza sozial ugari antolatu zituen bertan Frederikok.
  • Adiskidetasunaren tenplua (Freundschaftstempel): 1768 eta 1770 artean eraikitako tenplo zirkular txikia da. Zortzi zutabe doriarrek inguratzen dute eta kupularen puntan Apolo jainkoaren estatua bat dauka.
  • Dragoiaren etxea: Hau ere chinoiserie estiloan eraikia 1770 eta 1772 artean.

Jauregi Berria

Frederiko II.ak 1763 eta 1769 artean eraikitako jauregi barrokoa da, Zazpi Urteko Gerran Prusiak izandako garaipena ospatzeko. Bere hiru solairuekin Potsdamen dagoen jauregirik handiena da. Ekialdeko eta Mendebaldeko fatxadak 220 metro luze dira eta 400 estatuatik gora daude jauregiaren inguruan. Johann Gottfried Büring, Heinrich Ludwig Mangerren laguntzarekin, izan zen jauregia diseinatu zuen arkitektua. Bereziki aipagarria da jauregiaren barnean dagoen antzoki pribatua.

Kanpoaldean zerbitzarientzako bi eraikin simetriko daude.

Kanpo estekak

Tags:

Sanssouci Jauregia EtimologiaSanssouci Jauregia HistoriaSanssouci Jauregia Sanssouci jauregiaSanssouci Jauregia Sanssouci parkeaSanssouci Jauregia Jauregi BerriaSanssouci Jauregia Kanpo estekakSanssouci JauregiaAlemanAlemaniaGizateriaren ondarePotsdamPotsdam eta Berlingo jauregi eta parkeakRokokoUNESCO

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Amancay GaztañagaHolokaustoaLokotx biltzeIndustriaBasajaunEuskal Herriko kulturaTxJoanes LeizarragaZumaiaZilarZirkuitu elektrikoGero (Axular)Euskal dantzakHaragijaleClarendon1911Urtarrilaren 8School TiesDwight David EisenhowerNekazaritzaGiza aluMiñanGatz (kimika)GalapagoakBirikaEuskal antzerkigintzaGiza Garapenaren IndizeaArnasketa zelularProtestantismoAbulkasisMiokardio infartu akutuKlarineteIzaskun BilbaoErreakzio kimikoNeoconger mucronatusNicola MarschallZientziaPagoetako natura parkeaDentsitate (fisika)IndiaEmozioOhmen legeaBasamortuMunicheko KonferentziaNazio Batuen ErakundeaAsiaEuskadi Ta AskatasunaZuberoaArotzaren eskuakGari-alearen parabolaVietnamgo GerraParagrafoGripeBizkaiaOtsoErromatar InperioaLizarraAtomoJose Abad AzpilikuetaLaversinesHistoriaurreaVeneziaUrtarrilaren 1Pirritx, Porrotx eta MariMototsDonibane GaraziJose Maria IparragirreIñaki PerurenaAhotsJesus NazaretekoaSoinu kutsadura🡆 More