Rigoberta Menchú

Rigoberta Menchú Tum (Uspantan, Quiché, 1959ko urtarrilaren 9) Guatemalako kitxea da, indiarren eta giza eskubideen aldeko borrokalaria.

1992an Bakearen Nobel saria eman zioten. Mundu osoan ibilia da herri indiarren eta giza eskubideen alde lanean.

Rigoberta Menchú
Rigoberta Menchú
UNESCO Goodwill Ambassador (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRigoberta Menchú Tum
JaiotzaLaj Chimel (en) Itzuli1959ko urtarrilaren 9a (65 urte)
HerrialdeaRigoberta Menchú Guatemala
Talde etnikoaKitxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, autobiografialaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaErromako Kluba
Nobel Women's Initiative (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRigoberta Menchú WINAQ (alderdi politikoa)

Twitter: RigobertMenchu Edit the value on Wikidata

Bizitza

Indigena kitxe-maia da, Vicente Menchú Pérez eta Juana Tum Kótojaren alaba. 1979an CUC (Comité de Unidad Campesina) taldearen sortzaileetako bat izan zen. 1980an Guatemalako poliziak Vicente Menchú, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, erail zuen. Militarrek Rigobertaren senideak torturatu zituzten, ama barne, eta beste batzuk hil, justizia soziala aldarrikatzeagatik. Rigoberta hurrengo urtean erbesteratu zen. Bere bizitzan zehar, bai Guatemalan, baita nazioartean ere, gizarte-borroketan parte hartu du aktiboki.

Gerrilaren bidea hartu ordez, Rigobertak kanpaina baketsu bat abiatu zuen, nekazariek etengabe pairatzen zituzten giza eskubideen urraketak salatzeko eta emakume indigenen egoera salatzeko. Askapenaren teologia gidari zuela, herriaren sufrimenduaren adibide erreal eta apala bihurtu zen.

1982an Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia liburu autobiografiko ospetsua argitaratu zuen.

Rigoberta Menchú 
Rigoberta Menchú. Irudiaren egilea:Maitane Azurmendi

1983an Mexikora erbesteratu zen, eta han-hemen ibili zen bere mezua zabaltzen. Geroago, lortutako prestigioaren babesarekin, Guatemalara itzuli eta ondorengo urteetan bitartekari aritu zen Gobernuaren eta gerrilaren arteko bake-prozesuan.

1992an Bakearen Nobel Saria eman zioten. Alabaina, Rigobertak kritikatu egin zuen ospakizun ofiziala, amerikar indioentzat kolonizazioak ekarritako ondorio tragikoak aintzat hartzen ez zituelakoan.

2007an Guatemalako Lehendakaritzarako hauteskundetan parte hartu zuen WINAQ eta Encuentro por Guatemala ezkerreko zerrendan baina oso atzean gelditu zen, botoen %3,09-rekin. Nahiz eta porrot hori jaso, 2011an WINAQ alderdiak beste indar batzuekin batera, lehen hautagai gisa aurkeztu zuen Frente Amplio de Guatemala koalizioan, baina berriro ere botoen kopurua %3an geratu zen.

« Bakea ez da gerrarik ez izate hutsa. Pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterketa dauden bitartean, nekez lortuko dugu mundua bakean egotea »

Rigoberta Menchú


Idazlanak

  • Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia. Elizabeth Burgosekin batera. Mexiko: Siglo XXI, 2007. ISBN 9789682313158.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Rigoberta Menchú BizitzaRigoberta Menchú IdazlanakRigoberta Menchú ErreferentziakRigoberta Menchú Kanpo estekakRigoberta Menchú19591992Bakearen Nobel SariaGuatemalaKitxeQuiché (departamendua)Urtarrilaren 9

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nikolas II.a ErrusiakoaProkariotoXVideosMesopotamiaTronpen loturaHegaztiJosé ZorrillaJazzPoligono erregularGaliziako Egun NazionalaDanimarkaGiza aluIndustria IraultzaAzalaZea Mays (musika taldea)TaxonLemoaConnemara gure bihotzetanEskoziaPirritx, Porrotx eta MariMototsOmanOstiral SantuaMoluskuKulturaAleloKlima aldaketaLehen Mundu GerraGabrielle RoyKolonbiaMAPFREInna AfinogenovaZumaiaEsch-sur-AlzetteKAntzinako ErromaKonoNASATartaloArgi-oilarEguzki-energiaWikipediaEgiptoArrainTximeletaMusikaArrokaBermeoUrtarrilaren 13Txinako Herri ErrepublikaUgaztunHemendik At!Vietnamgo GerraEuskaltzaindiaArmentiaHizkuntza-komunitateSons of AguirreEz Dok AmairuGernika-LumoInauteriMondegreenMarc ChagallEdurne AzkarateEkologiaErretina1963Sadko (Ilia Repin)Axular19491981MegalitoKatherine JohnsonIrati (filma)Andy WarholJacint Verdaguer🡆 More