Pubertaroa, hasierako pubertaroa edo pubertaro goiztiarra nerabezaroaren lehen aldia da.
Emakumeen kasuan pubertaroa 8 eta 10 urteen artean hasten da. Gizonezkoen kasuan, berriz, 12-14 urteen artean. Gainera, 13-14 urteen artean amaitzen da emakumeen kasuan, eta gizonezkoen kasuan, aldiz, 15-16 urteen artean. Pubertaroan zehar aldaketa fisikoak gertatzen dira. Prozesu horretan, haurraren gorputzak ugalketa sexualaren gaitasuna bereganatzen du, nerabe bihurtuz.
Pubertaro | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Giza gorputzaren garapena |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D011627 |
Pubertaro berantiarra gertatzen dela esan dezakegu nesken kasuan 13 urte betetzerako bularrak hazi ez badira, edo 16 urte betetzerako hilekorik izan ez badute. Mutilen kasuan, aldiz, 14 urteren inguruan barrabilen hazkunderi egon ez bada, edo ile pubikorik agertu ez bada 15 urte betetzerakoan esan dezakegu pubertaroa atzeratu dela.
Haurren hazkuntza fisiko esanguratsua gertatzen da pubertaroaren hasieran, eta garapen maximoa izaten du amaieran. Izan ere, pubertaroaren aurretik haur emeen eta arren arteko desberdintasun nabariena genitaleetan aurki dezakegu. Horrela, bada, pubertaroan zehar bereizketa nabariagoa egiten da arren eta emeen artean, tamainari, formari, konposizioari eta zenbait sistemen funtzioen garapenari dagokienez. Zentzu hertsian, pubertaro terminoak sexu-heltzean gertatzen diren gorputz-aldaketei egiten die erreferentzia, eta ez horrek dakartzan aldaketa psikosozial eta kulturalei.
Bestalde, nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizio psikologiko eta soziala da. Nerabezaroak pubertaroaren zati handi bat hartzen du bere baitan, baina haren mugak ez daude pubertaroarenak bezainbeste zehaztuta eta lehen aipatutako ezaugarri psikosozialak eta kulturalak jorratzen ditu.
Emeen pubertaroan, estradiola da hormona nagusia, estrogeno mota bat. Estradiolak bularren eta umetokiaren hazkundea sustatzea ez ezik, tamainuaren emendapena ere bultzatzen du. Hauek dira emeen kasuan pubertaroan zehar gertatzen diren aldaketa batzuk:
Pubiseko ilea, normalean, pubertaroko laugarren agerpena izaten da. Hasiera batean ileak aluaren ezpain handien inguruan agertzen dira, eta emeen % 15 inguruk bularrak garatu orduko agertzen zaie ile pubikoa.
Aluan geruza mukitsua loditu egiten da, eta kolore errosazeoa hartzen du. Guzti hori estrogeno mailaren igoeraren ondorioz gertatzen da.
Obulazioa beharrezkoa da ugalkortasunerako, eta lehen zikloetan ager daiteke edo ez. Hilekoaren lehen odol jarioa, menarkiaz ere ezagutua, 10-15 urte bitartean agertzen da. Alabaina, hilekoaren hasierako aldiak ia inoiz ez dira erregularrak eta hilerokoak izaten lehenengo urteetan.
Pubertaroaren hasieran, hauek dira arren kasuan gertatzen diren aldaketa fisiko eta fisiologiko batzuk:
Pubertaro goiztiarra ezohiko pubertaroa da. Nahasmendu hori sexu-hormonen sistema behar baino lehen aktibatzeak eragiten du, zehazki, gonadotropinena. Nahasmendu horren arrazoiak, gehienetan, ezezagunak dira, batez ere nesken kasuan; mutilen kasuan, berriz, prozesu organikoekin lotu ohi dira.
Emeetan hilekoa agertzen da oraindik hari buruzko informazirik jaso ez dutenean, inork ez baitu espero 8 urterekin lehen hilekoa izatea. Beste batzuetan, ile pubikoaren agerpen goiztiarra gertatzen da, eta bularrak ohikoa baino goizago hazten dira. Hau gutxi balitz, aknea agertzen da, eta horrek banakoaren osasun mentalean eragin negatiboa izan dezake. Adituek diotenez, gainera, pubertaro goiztiar horrek ondorio nabarmenak izan ditzake gerora, eta, adibidez, gantzak pilatzeko edo insulinaren eraginarekiko erresistentzia nabarmena izateko aukera, gehiegizko pisua edo, kasu batzuetan, ile gehiegi izatea aipatzen dute.
14 urterekin bularra garatzen hasi ez zaien emeek pubertaro atzeratua dutela kontsideratzen da (bularreko botoia). Arren kasuan, berriz, 17 urterekin testikuluek okupatzen duten bolumena handitzen hasi ez denean eta 4 ml-tik beherakoa denean (Praderren orkidometroarekin neurtuta). Pubertaro berrantiarraz arituko gara, halaber, oso aurrerapen motela duen eta ohikoa den denboran azken fasera iristen ez den pubertaro bat gertatzen denean, edo dagoeneko hasita dagoen pubertaroa eteten denean.
Kausa ohikoena hazkundearen atzerapen konstituzionala da, hazkunde normalaren aldaeratzat hartzen baita. Hala ere, sarritan haurrei atzerapen konstituzionala modu okerrean diagnostikatzen zaie, horren atzean kausa organiko bat dagoelako, besteak beste. Izan ere, analisi biokimikoak (odol-analisiak, adibidez) ez dira nahikoak asaldura jakin batzuk baztertzeko, gaixotasun zeliakoaren kasuan gertatzen den bezala. Altuera txikia, hazkunde-abiaduraren atzerapena (bai altueran, bai pisuan) edota pubertaro berantiarra izan daitezke gaixotasun zeliako aktiboaren agerpen kliniko bakarrak, bestelako sintomarik ez bada.
Halaber, zenbait gaixotasun kronikoek pubertaroaren atzerapena eragin dezakete, batez ere gaixotasun gastrointestinalek eta sistemikoek. Esaterako: diagnostikatu eta tratatu gabeko gaixotasun zeliakoa (askotan digestio-sintomarik gabe agertzen dena), hesteetako hantura-gaixotasuna, zirrosi hepatikoa, fibrosi kistikoa, giltzurrunetako gutxiegitasun kronikoa, diabetes mellitus-a, hipo eta hipertiroidismoa, gazteen artritis erreumatoidea, lupus eritematoso sistemikoa, Fanconiren anemia, talasemia handia, hiperprolaktinemia, anorexia nerbiosoa, bulimia eta hipogonadismoa…
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Pubertaro, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.