Pama-Nyungan

Pama–Nyungan hizkuntzak Australiako hizkuntza aborigen zabalduenak dira, Australiako 400 hizkuntza aborigenetatik 306 bilduz.

"Pama–Nyungan" izena merismo bat da, Australiako bi puntu aldenduenetatik garatua: Australiako ipar-ekialdeko Pama hizkutzak ("gizona", pama) eta hego-mendebaldeko Australiako Nyungan hizkuntzak ("gizona", nyunga).

Pama-Nyungan
Datu orokorrak
Hiztunak25.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Australian Aboriginal languages (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak

Hedapena

Australiako hizkuntza mapek erakusten dute Iparraldeko eskualde batzuetan hizkuntza talde desberdinen aniztasuna dagoelarik, uharte/kontinentearen gehiena Pama-Nyungan hizkuntzek osatzen dutela. Australiaren lurraldearen %90 Pama-Nyungan taldean egonik, beste 27 hizkuntza-familia pilatzen dira beste %10ean.

Geografiak iradokitzen du puntu jakin batetik hizkuntza multzo honek hedapen zabal bat izan zuela, eta zenbait ikerketak erakusten dute hedapen hori duela 5.000 edo 7.000 urte hasi zitekeela, eta Carpentariako golkoa izan zitekeela aboapuntua.

Sailkapena

Pama Nyungan hizkuntzak azpitaldeetan sailkatzeko proposamen desberdinak egin dira, baina 21. mendean nabarmendu da proposamen bat (Bowern & Atkinson, 2012), hizkuntzalaritza konputazionala eginez ondorio honetara iritsi dena:

  • Hego ekialdeko multzoa
    • Victoriako multzoa
      • Lower Murray hizkuntzak
      • Victoriar hizkuntzak
        • Ekialdeko Victoria
          • Yorta-Yorta hizkuntza
          • Gunai
          • Pallanganmiddang
        • Macro-Kulin hizkuntza multzoa
          • Kulin hizkuntzak
          • Bungandidj
    • New South Wales estatukoak
      • Yuin–Kuri hizkuntzak.
      • Wiradhuric hizkuntzak, New South Wales erdialdekoak.
    • Iparraldeko Kostaldekoak
      • Durubal hizkuntzak
      • Yugambeh-Bundjalung hizkuyntzakl
      • Gumbaynggir hizkuntzak
      • Waka–Kabic hizkuntzak.
  • Iparraldekoak
    • Golkokoak
      • Kalkatungar hizkuntzak.
      • Mayi hizkuntzak
    • Pama-Maric (weak support)
      • Pamar hizkuntzak
      • Kalaw Lagaw Ya
      • Maran-Maric hizkuntzak.
        • (?) Dyirbal multzoko hizkuntza
  • Erfdialdekoak
    • Aranda–Thura-Yura
      • Aranda hizkuntzak
      • Thura-Yura hizkuntzak.
    • Hego mendebaldeko Queensland
      • Karna hizkuntzak
      • Ipar mendebaldeko NSW
        • Yarli
        • Paakantyi edo Darling hizkuntza
  • Mendebaldekoak
    • Yolŋu-Ngarna (taldekatze eztabaidatua)
      • Yolŋu
      • Ngarna hizkuntzak.
    • Nyunga taldea
      • Basamortuko Nyunga
        • Marrngu hizkuntzak.
        • Ngumpin–Yapa hizkuntzak.
          • Warumungu hizkuntzak.
        • Wati hizkuntzak.
      • Hego-mendebaldeko Nyunga
        • Pilbara hizkuntzak
          • Ngayarda hizkyntzak.
          • Kanyara–Mantharta hizkuntzak.
        • Kartu–Nhanda hizkuntzak.
        • Mirning hizkuntzak.
        • Nyunga hizkuntzak.
        • Yinggarda

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Pama-Nyungan HedapenaPama-Nyungan ErreferentziakPama-Nyungan Kanpo estekakPama-NyunganAborigenAustraliaHizkuntza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

RamadanThe SimpsonsBaionaWikiFangataufaJoxepa Antoni AranberriGaltzagorriTBergaraGenetikaWeb nabigatzailePastoralWikidataMartxoaren 24Itzulpen automatiko neuronalHenry David ThoreauToles eta zamalkadura gerrikoUraren zikloaGetxoXalbadorren heriotzeanTornadoMonarkia autoritarioPierre TopetEukaliptoBakhmutEl MasroigTaiwanGalaxia eliptikoFilosofia politikoMaria ArrillagaApustuErrege BardeaKoliseoaCelsius graduZarautzLotura metalikoIkusmenKoloreLourdes IriondoErleUrtarrilaren 18Ilargiaren aldiHegaztiZirkulazio-aparatuElikadura-piramideZuhaitzAltsasu auziaEuskadiko OrkestraHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)BarbudaFlawilAmets ArzallusTartaJoanes LeizarragaKote CabezudoWeb crawlerEuskal Herriko bertako etxe abereen arrazakTxikipediaDaniel KaluuyaSons of AguirreBulgariaKuleto faltsuHiriZetakErrepublikaTrans harrotasunaren banderaMonarkiaSardaMaiatzaren 12TxalapartaJoxe AzurmendiJaponiaIñigo LezertuaBrigade Loco2010eko Erresuma Batuko hauteskundeak🡆 More