New Yorkeko Metroa

New Yorkeko metroa (ingelesez: New York City Subway) New York eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da; New York herriaren gobernuko jabegotza den arren, Metropoli Garraiobide Autoritateak (Metropolitan Transportation Authority, MTA) kudeatzen du.

1904ko urriaren 27an inauguratu zen, eta gaur egun, munduko garraiobide-sistema zaharrenetarikoa eta luzeenetarikoa da, guztira 380 kilometro dituelarik. Metroa hogeitazazpi lineak eta 472 geltokik osatzen dute Manhattan, Brooklyn, Queens, eta Bronxeko barrutietan kokatuak.

New Yorkeko metroa
New Yorkeko Metroa
Datuak
Izen ofiziala
New York City Subway
MotaMetroa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen partepublic transport networks in New York (en) Itzuli
KudeatzaileaNew York City Transit Authority (en) Itzuli
Osatuta
1 (en) Itzuli
2 (en) Itzuli
3 (en) Itzuli
4 (en) Itzuli
42nd Street Shuttle (en) Itzuli
5 (en) Itzuli
6 (en) Itzuli
7 (en) Itzuli
[[<6>|<6>]] (en) Itzuli
[[<7>|<7>]] (en) Itzuli
[[|]] (en) Itzuli
A (en) Itzuli
A (en) Itzuli
B (en) Itzuli
BMT Broadway Line (en) Itzuli
BMT Canarsie Line (en) Itzuli
BMT Nassau Street Line (en) Itzuli
C (en) Itzuli
D (en) Itzuli
E (en) Itzuli
F (en) Itzuli
Franklin Avenue Shuttle (en) Itzuli
G (en) Itzuli
IND Crosstown Line (en) Itzuli
IND Eighth Avenue Line (en) Itzuli
IND Sixth Avenue Line (en) Itzuli
IRT Broadway – Seventh Avenue Line (en) Itzuli
IRT Flushing Line (en) Itzuli
IRT Lexington Avenue Line (en) Itzuli
J/Z (en) Itzuli
L (en) Itzuli
M (en) Itzuli
N (en) Itzuli
Q (en) Itzuli
R (en) Itzuli
Rockaway Park Shuttle (en) Itzuli
W (en) Itzuli
Z (en) Itzuli
Historia
Sorrera1904
webgune ofiziala
Twitter: NYCTSubway Edit the value on Wikidata

Historia

Prekurtsoreak

Metro sistema eratu aurretik, 1844an, Hiribide Atlantikoko Tunela izeneko lurrazpiko trenbidea eratu zen. Sistema honek ez zuen lurrazpiko geltokirik, Brooklyn eta Jamaica (Queens) trenbideak elkartzen zituen (egungo metro trenbidearen parte izaten jarraitzen dutenak); hala, Atlantiko hiribideraino heltzen zen, non Manhattanera joateko ferriak hartu zitezkeen.

Tunela 1861ean itxi zen, eta 1867an, lurrunezko trenen linea goratuak sortzen hasi ziren. Linea hauek enpresa desberdinen eskutik eraiki ziren New Yorkeko, Kingseko eta Queens-eko konderrien hiribide nagusietan (West Sideko bederatzigarren hiribidea, Lexington eta Broadway, besteak beste). Gaur egun, egitura hauek ez dira mantendu, baina historiako momentu bateean Barruti arteko Trantsito Azkarreko Konpainiaren (Interborough Rapid Transit Company, IRT) sistemarekin trenbideak konpartitu zituzten.

Lehen bi lineak

New Yorkeko Metroa 
Beach Garraio Pneumatikoa.

1869an benetako metro sistemaren lehen demonstrazioa eman zen, Alfred Ely Beachen Beach Garraio Pneumatikoaren eskutik. Trenbidea 58 egunetan eraiki zen; Broadway hiribidearen azpian, Warren kaletik Murray kalera 95 metroz luzatzen zen tunel bakarra bezala. Trenbidea 1870eko otsailean ireki zen.Arrazoi ekonomiko eta politikoengatik linea ez zen zabaldu, ezta berritu, eta gaur egun, ez da bere parterik mantentzen.

1888ko elur-bisuts handia eman zenean, lur-azpiko garraiobidea edukitzearen ondorio onuragarriak frogatu ziren. Ondorioz, 1894an metroaren eraikitze-lanak onartu ziren, eta 1900ean Borough arteko Trantsito Konpainiak (BTK, ingelesez Interborough Rapid Transit Company, IRT) zuzenduriko eraikuntza hasi zen. Lehen lurrazpiko metroaren linea 1904ko urriaren 27an ireki zen, Manhattaneko Linea Nagusia (Manhattan Main Line) bezala ezagutu zena. 14,6 km-ko linea honek City Hall-eko geltokia 42. hiribidearekin lotzen zuen, Lafayette kaletik (garaian Elm kalea) eta Park Avenue (garaian Laugarren Hiribidea) igarota.

New Yorkeko Metroa 
1901

Metroaren trenbide gehienak hiriak eraiki zituen, baina metroaren lehen hamarkadan zehar bi enpresa pribaturen jabetzapean jarri ziren errenta bidez: BTK eta Brooklyneko Trantsito Azkarreko Konpainia (Brooklyn Rapid Transit Company, BRT); azken hau, gerora Brooklyn–Manhattan Trantsito Korporazioa (Brooklyn–Manhattan Transit Corporation, BMT) bilakatu zena.

Aldi berean, Thomas Edison eta George Westinghousen arteko Korronteen gerra eman zen, non elektrizitatearen merkatuan Korronte Alternoa (KA) edo Korronte Zuzena (KZ) nagusiki erabiltzearen inguruan lehia garatu zen. Azkenean, korronte alternoa bilakatu zen distantzia luzeetarako elektrifikazio-merkatuaren erantzuna, korronte zuzena hiri-barneko garraiobideak higiarazteko erabili zen bitartean. Gaur egun, korronte mota berak mantentzen dira eta New Yorkeko Trantsito Autoritateak hiriko AK, 600 V-ko KZra bihurtzen du trenak bultzatzeko.

Linea publiko independientea

New Yorkeko Metroa 
1939

1932an hiriaren jabetzapeko lehen linea ireki zen, Metro Sistema Independentea (MSI, ingelesez Independent Subway System, IND edo ISS) bilakatu zena. Aurreko hamarkadan John Hylan alkateak proposatu zuen metro-garraiobide publikoa eraikitzea, monopolioa zuten enpresa pribatuekin lehiatzeko eta New Yorkeko biztanleriak eraturiko (garaian 5,5 milioi pertsona) metro sistemaren aglomerazioa murrizteko. Proiektua aurrera eraman zen, eta linea berria eraiki zen, aurretiaz existitzen zen trenbidearen hedapena garatuz; haaber, eraikuntza kostuengatik sarreraren prezioa 5 zentabotatik (¢) 10 zentabotara igo zen.

Unifikazioa

1940ko ekainean, hiriak BTK eta BMT trenbide pribatuak erosi zituen eta INDan barneratu ziren. Ondorioz linea batzuk berehala itxi ziren, beste batzuk geroago gelditu ziren bitartean. Integrazio prozesua motela izan zen, trenbide sistema ezberdinen artean loturak eratuz. Gainera, BTK trenbideen dimentsio ezberdinengatik (tunel estuagoak, kurba zorrotzagoko lineak, geltoki txikiagoak), trenbide sistema publiko bateratua bi dibisiotan banatu zen: B dibisioa (aurretiazko IND eta BMTa barneratzen zituena, tren eta kotxe mota berdinak erabiliz) eta A dibisioa (BTK trenekin). 40ko hamarkadan bidaiaritza zenbakien errekorra eskuratu zen, zehazki 1946ko abenduaren 23an 8.872.249 bidai saldu zirelarik.

Lineak

New Yorkeko Metroa 
Metroaren linea ezberdinen mapa.
Izena Kolorea Kotxe Zerbitzuak Irekitze urtea Geltokiak
IND Eighth Avenue Line Urdina New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa  1932 31
IND Sixth Avenue Line Laranja New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa  1936 14
IND Crosstown Line Lima New Yorkeko Metroa  1933 13
BMT Canarsie Line Gris argia New Yorkeko Metroa  1906 27
BMT Nassau Street Line Marroia New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa  1908 6
BMT Broadway Line Horia New Yorkeko Metroa ​​​New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa  1917 16
IRT Broadway–Seventh Avenue Line Gorria New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa  1904 44
IRT Lexington Avenue Line Berdea New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa  1904 23
IRT Flushing Line Morea New Yorkeko Metroa New Yorkeko Metroa  1915 22
IND Second Avenue Line Turkesa New Yorkeko Metroa  2017 3
Transbordadoreak Gris iluna New Yorkeko Metroa 

Geltokiak

New Yorkeko Metroa 

472 geltokietatik, 470 24 orduz irekita daude. Metroko lur-zpiko geltokiak kaleraino heltzen diren eskaileraz konektatzen dira, eskailera guztiak bereizgarria den kolore berdez margotuak.

Irisgarritasuna

New Yorkeko Metroa 

Metro sistema gehiena 1990eko Amerikar Ezgaituen Legearen (Americans with Disabilities Act, ADA) aurretik sortu zenez, New Yorkeko geltokiak ez ziren biztanleri fisikoki-ezgaitua kontuan izanik diseinatu.

Geroztik, eraikitako geltoki berrietan igogailuak gehitu dira ADA legedia obeditzeko. Gainera, geltoki eskuragarri askok AutoGate sarbideak dituzte.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

New Yorkeko Metroa HistoriaNew Yorkeko Metroa LineakNew Yorkeko Metroa GeltokiakNew Yorkeko Metroa ErreferentziakNew Yorkeko Metroa Ikus, gaineraNew Yorkeko Metroa Kanpo estekakNew Yorkeko Metroa1904BronxBrooklynGarraioHerriIngelesKilometroManhattanMetro (garraiobidea)New YorkQueensUrriaren 27

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Teresa Jiménez VílchezEz Dok AmairuMunicheko KonferentziaMutazioApalis flavigularisMarc ChagallProtistoTxistu (musika tresna)Hipatia AlexandriakoaZeelanda BerriaBegiGametoEsklerotikaSexu ugalketa2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakUgatzZelulaJanari transgenikoBurg im LeimentalMaiatzaren 15MarteGarizumaEuskal Herriko historia1976InstagramEleaniztasunFestina auziaNelson MandelaTxolarreXerxes I.aAntzinako EgiptoSakanaAtarrabiaAMIA analisiLauaxetaFInka InperioaApirilaren 12EspeziePitagorasen teoremaBeroEuropar BatasunaIkastolaFaxismoArabiaIkerkuntza eta garapenaHeste meharIzen-sintagmaGauzakiErromaGonneville-en-AugeEgiptoKlima aldaketaLurraMondegreenNafarroa GaraiaHolokaustoaIslamAzalaIruñeaHizkuntza gutxituMatematikaInesa GaxenBulgariaKristauMendiKiev🡆 More