Nekazaritza Zientzia

Nekazaritza-zientziak nekazaritza, basoak eta animaliak aztertzen dituen zientzia da.

Biologiaren diziplina anitzeko eremu zabala osatzen du, nekazaritzaren praktikan eta ulermenean erabiltzen diren zientzia zehatz, natural, ekonomiko eta sozialen zatiak biltzen dituena. Nekazaritzako zientziako profesionalari nekazaritza-zientzialari edo nekazari deritzo. Arlo horietako lursailetan produktibitatea handitzeko lan egiten duen pertsona nekazaritza zientzietako ingeniaria da, eta aurretik aipatutako arloak profesionalki aztertzen ditu.

Nekazaritza Zientzia
Nekazaritza Eskola
Nekazaritza Zientzia
Nekazaritza
Nekazaritza Zientzia
Lasto-fardelen pilaketa Hokkaidoko zelaietan.

Hauek dira lotutako alor edo diziplinak: nekazaritza-bioteknologia, agrokimika, nekazaritza-dibertsifikazioa, nekazaritzaren irakaskuntza, nekazaritza-ekonomia, nekazaritza-ingeniaritza, nekazaritza-geografia, nekazaritza-filosofia, nekazaritza-marketina, nekazaritza-lurzoruaren zientzia, agroekologia, nekazaritza-ekologia, animalien zientzia (animalien hazkuntza, abeltzaintza, animalien elikadura), baserriaren kudeaketa, agronomia (botanika, ekoizpenaren ekologia teorikoa, zehaztasuneko nekazaritza, baratzezaintza, landare-hobekuntza, ongarria), akuikultura, ingeniaritza biologikoa, ingeniaritza genetikoa, nematologia, mikrobiologia, landare-patologia, larreen kudeaketa, ingurumen-zientziak, entomologia, elikagaien zientzia, giza elikadura, ureztaketa eta uraren kudeaketa, edafologia, agrologia, hondakinen kudeaketa, belar txarren kudeaketa.

Nekazaritza, nekazaritza-zientziak eta agronomia

Nekazaritza-zientziak aukera ematen digu espezie ezberdinak eta baldintza desberdinetan ekoizteko dituzten gaitasunak sakon ezagutzeko. Normalean agronomiaren eta nekazaritzaren esanahi berdina duela pentsatzen da, baina hori ez da horrela:

  • Nekazaritza gizakiak bere onura propiorako elikadura eskuratzeko jarduerak dira. Onura horiek lurra lantzen eta animaliak zaintzen lortzen dira.
  • Agronomia lurraren laborantzarekin lotutako ezagutzen multzoa da.

Nekazaritza-zientziak aurrera eramateko ikerketak egiten dira. Horien helburua, ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortuz, nekazaritza-errendimendu handiena lortzea da. Era berean, nekazaritza-ikerketen alderdi garrantzitsu bat lurzoruak optimizatzeko erabiltzen diren erremintak eta makinak dira. Tresna horiei esker gizakiak ingurumenean egin beharreko esfortzuak izugarri murrizten dira.

Gainera, nekazaritza-ikerketen azterketa eskualde bakoitzak dituen beharren arabera oinarritzen da. Horregatik, azterketa era egokian burutzeko hainbat zientziek esku hartzen dute, hala nola, genetika, baratzezaintza, landare-patologia, lurzoruaren zientzia eta entomologia.

Garapena eta aurrerapenak

Nekazaritza-sektoreari aplikatutako zientziei esker, jarduera horrek aurrerapen handiak lortu ditu azken hamarkadetan:

  • Gaur eguneko ureztatze-sistemak eraginkorragoak edo kontsumo txikikoak dira.
  • Teknologia mota anitzak ureztatze-denborak, elikagaien osasuna eta izurriteak kontrolatzeko.

Teknologiaz gain, genetika eta propietateekin loturiko beste aurrerapen batzuk ere badaude:

  • Haziak genetikoki manipulatzen dira azkarrago hazteko eta fruitu gehiago sortzeko.
  • Intsektuen azterketari esker, izurrien kontrolak egin daitezke. Hauek kontrolatzeko jatorri organiko edo naturaleko produktuak ere erabili daitezke.
  • Lurraren propietateen aberasketa eta babesa jatorri naturaleko ongarriak erabiliz eta laboreak txandakatuz.

Inpaktua eta onurak

Zientzia honek aurrerapen handiak lortu ditu nekazaritzan. Horri esker teknologia asko garatu da eta gizadiak eboluzionatzen duen heinean, garapen horiek gero eta hobeagoak dira. Gaur egun, batez ere nekazaritzako tresna berriei esker, baserriek beste modu batean funtzionatzen dute. Teknologia berri horiek hainbat erosotasun eta abantaila eskaintzen dituzte, haien artean; hazkuntza-baldintza eta elikagai seguruagoak, ingurumenaren eta ekologiaren inguruko eragina murriztea, langileen segurtasun handiagoa, eta natura-baliabideen kontrol handiagoa.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Nekazaritza Zientzia Nekazaritza, nekazaritza-zientziak eta agronomiaNekazaritza Zientzia Garapena eta aurrerapenakNekazaritza Zientzia Inpaktua eta onurakNekazaritza Zientzia ErreferentziakNekazaritza Zientzia Ikus, gaineraNekazaritza Zientzia Kanpo estekakNekazaritza ZientziaZientzia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

PatataHarri-orri-arAbenduaren 11San Sebastian Hegoa trikuharriaOñatiGure AitaGabriela LoranFaxismoUgal-aparatuEuskal mitologiaBiolinGasteizko gaztetxeaTsunamiZabor-postaCristóbal MerlosOrioArnaldo OtegiKartiniPentsaera konputazionalAndoni AizpuruAMIA analisiPalankaPernando AmezketarraBerri TxarrakLandareEuropako Nazioen Errugbi KopaMaritza SayaleroCristian GaneaEnergia eolikoUnai ElorriagaIkatz (argipena)Galapagoetako dortokaApirilaren 24Adolf HitlerGabriel María InclánJohannes GutenbergHernán CortésIñigo UrkulluKlarineteNazio Batuen ErakundeaIntsektuHans Christian AndersenMetal AroaAditz trinkoEskusoinu txikiMirari Martiarena IraolaNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaMendi-txirtaOlagarroGoienaJose Antonio ArdanzaBarne produktu gordinGolkoEuskal Herriko musika garaikideaKutsaduraArt NouveauSoinuClara CampoamorEusko LegebiltzarraNafarroaJurgi KapadoziakoaSovkhozUztarriaBakuoloDigestioEsku-huskako pilotaOzeano BareaBoiseJuan Ajuriagerra OtxandianoTxillardegi🡆 More