Nataraja edo Nataraja Shiva, Dantzaren jauna (sanskritoz: नटराज, Transliterazio Sanskritozko Nazioarteko Alfabetoa: Naṭarāja) Hinduismoaren alderdi garrantzitsuenen sintesi sinbolikoa eta konplexua da.
Berez, Shiva jainkoaren irudia da. Bere errepresentazioa metalezko, harrizko edo mural gisa izan daiteke. Dena dela, irudi ezagunena brontzezkoa da: Shiva suzko zirkulu batean dantzatzen eta irudi hori, ziur aski, hinduismoaren ezagunena da mundu osoan. 1918an Ananda Coomaraswamyk Shivaren dantza testua argitaratu zuenetik mendebaldeko kulturaren sinbologian ere egokitu zen.
Nataraja | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Hindua |
Hitzak sanskritoaren bi elementu biltzen ditu:
Beraz, euskaraz, Dantzaren erregea izango litzateke. India iparraldean, bestetik, Narteśvara edo Nṛityeśvara erabiltzen dira, euskaraz Dantzaren jauna. Egile batzuek ere Anandatandavamurti diote, hots, 'zorion amorratuaren dantza egiten duena' euskaraz.
Shiva dantzatzen ezagutzen diren irudikapen guztiek V. mendetik Natarajari erreferentzia egiten diote. Eskultura horietako askok ezaugarri desberdineko jainkotasuna erakusten dute, esaterako 16 beso, danborrik gabe, nanoaren ordez plataforma baten gainean, sugarren zirkulurik gabe edo hanka bat bestearen gainean gurutzatu gabe, besteak beste.
Ebidentzien arabera, Shiva eskulturetan Dantzaren Jauna bezala irudikatzea X. mendean agertzen da. Hala ere, Txola dinastian, IX. mendean, munduko formarik ezagunenera eboluzionatu zuen. Txola dinastiak Natarajari bere familiako jainkotasuna irizten zioten. Shiva, Dantzaren Jauna bezala, Txola aroko prozesio eta jaialdi erlijiosoen parte bihurtu zen, eta praktika horrek aurrera egin zuen. Garai horretan, Natarajako irudiak ugaritu egin ziren: harrizkoak dinastiako errege tenplu gehienen hegoaldeko hormetan, eta metalezkoak barruko pasabide luzeetan.
Natarajaren irudiak elementu sinboliko asko biltzen ditu:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Nataraja, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.