Elefanta Leizeak

Elefantearen Leizeak Indiako leize eta tenplu multzo bat da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua.

Shiva jainkoari daude eskainiak, batez ere. Mumbaiko portuan daude, Mahārāshtra estatuan, hiritik 10 kilometrora, Elefanta Uhartean. Uhartea Jawaharlalal Nehru portutik bi kilometrora dago, eta bost leize hinduista eta K.a. II. mendeko hainbat estupa budista ditu, eta budisten bi leize, ur tangaz hornituta.

Elefanta Leizeak
Elefanta Leizeak UNESCOren gizateriaren ondarea
Elefanta Leizeak
Elefanta Leizeak
Kokapena
HerrialdeaElefanta Leizeak India
Indiako estatuaMaharashtra
Division in IndiaKonkan division
Indiako barrutiRaigad barrutia
Kokapen fisikoaElefanta
Koordenatuak18°57′48″N 72°55′53″E / 18.9633°N 72.9314°E / 18.9633; 72.9314
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (iii)
Erreferentzia244rev
EskualdeaAsia eta Ozeania
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)

Elefanta Leizeetan haitzean egindako eskulturak daude, hinduismoaren eta budismoaren ideia eta ikonografien sinkretismoa erakusten dutenak. Materiala basalto solidoa da. Gutxi batzuk izan ezik, artelan gehiena kaltetuta dago, eta aurpegi gehienak ezabatuta daude. Tenpluaren orientazioa eta inguruan dauden beste tenplu batzuekiko duen kokapena mandala baten forman daude. Eskulturek hinduismoaren mitologia aipatzen dute, 6,1 metroko Trimurti Sadashivaren, Natarajaren eta Yogishvararen monolitoekin. Monolito hauek V. eta IX. mende artean eraiki ziren, eta Hinduen dinastia batek baino gehiagok hartu zuen parte bere eraikuntzan. Ikerlari gehienek uste dute 550 urtean jada amaituta zegoela.

Portugaldar kolonoek Elefante izena eman zioten eta, hortik laster aldatu zen Elefanta izenera. Uhartean base bat ezarri zuten, eta euren soldaduek eskulturak eta kobazuloak kaltetu zituzten. Kobazulo nagusia hinduen gurtza gunea izan zen portugaldarrak iritsi zen arten, baina ondoren funtzio hori galdu zuen. 1909an Britainiar Rajeko agintariek kaltea murrizteko lehen neurriak hartu zituzten. 1970ko hamarkadan monumentuak berrosatu ziren. 1987an Gizateriaren ondare izendatu zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

BudistaEstupaGizateriaren OndareHinduistaIndiaK.a. II. mendeLeizeMumbaiShivaTenpluUNESCO

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

JaponiaAdimen emozionalZakilFrantziaJacint VerdaguerGaliziaIlaski SerranoMarie CurieNafarroa GaraiaPoloniaZelulaGozategiKareharriJuduAzaroaren 27Galiziako Egun NazionalaTeokraziaMaiatzEgunKonpantziaBulgariaÇatal HöyükAro ModernoaElektrizitateRoyan kantonamenduaEskoziaUnibertsoaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaEmakumearen ugaltze-aparatuDiktaduraPatata-zomorroAkuaponiaHilerriKantauriHoremhebArrazismoAntzinako EgiptoFestina auziaGipuzkoaFotosintesiHiba AboukSoziolinguistikaD ereduaGalileo GalileiBermeoKristauAmuarrainErramu IgandeaTxalaparta1961EukariotoSunprinu2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakEuskaltzaindiaIrunGurutzadakKulturaPierre CurieMonarkiaLinguae vasconum primitiaeMartxoaren 8Judaismo1978ko Tolosako tren istripuaMarmoka (argipena)ThailandiaXX. mendeaChampvans-les-MoulinsOlinpiar JokoakJasone Osoro🡆 More