Murgilari Mottodun

Murgilari mottoduna (Aythya fuligula) anatidoen familiako ahate ez-domestikoa da.

Iparraldeko Eurasian du jatorria eta neguan hegoaldera migratzen da, batzuetan Ipar Amerikara ailegatuz.

Murgilari mottodun
Murgilari Mottodun
Iraute egoera
Murgilari Mottodun
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaAythya
Espeziea Aythya fuligula
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Murgilari Mottodun
Datu orokorrak
Masa56 g (pisua jaiotzean)
Zabalera0,71 m
Kumaldiaren tamaina9,4
Murgilari Mottodun
Arra eta emea.

Deskribapena

Tamaina ertaineko ahatea da, 40 eta 47 cm arteko luzera eta 65-72 cm arteko hego-zabalera ditu. Sexu dimorfismo nabarmena du. Arra ahate beltza da, sabelaldea zuria duena. Buru beltzean moko argia, beri horia eta luma gutxi batzuez osaturiko mototsa du. Mokoa urdinxka da, muturrean beltza ordea. Emeak kontraste gutxiako du, buru eta bizkarralde arre ilunak eta sabelalde marroia baititu. Emearen begia ere horia da.

Habitata

Murgilaria izanik sakonera duten ur eremutan bizi da. Ur geldiak ditu gustuko, aintzirak, urtegiak, ibai handiak, badiak eta baita hirietako parkeak ere. Talde handiak osatzen ditu, sarritan murgilari arruntarekin batera.

Ugalketa

Emeak habia landareen artean uraren gainean zurtoinak eta sustraiak pilatzen ditu eta lumatxaz eta belarrez estaltzen du. 20-25 cm-ko diametroa eta 7-10 cm-ko zuloa duen habia da. Maiatza aldera 8-11 arrautza jartzen ditu. Ikusi izan da hainbat emeren arrautzak hebi berean egotea, 22 arteraino. Arrautzak berde-grisaxkak dira eta 23-28 egunetan zehar txitatzen ditu. Txitak jaio bezain laister amari segika uretara joaten dira. Ama da beraiek zaintzen dituen guraso bakarra eta 45-50 egunetan gai dira beren kabuz ibiltzeko.

Elikadura

Orojalea da, haziak, zurtoinak eta landare akuatikoak jaten ditu baina baita molusku, krustazeo eta intsektuak ere. Elikagaia bilatzeko murgildu egiten da.

Taxonomia

Carl von Lineok 1758ko Systema Naturae liburuan deskribatu zuen aurrenezkoz eta Anas fuligula ("ahate eztarri-kedarreztatua") izena eman zion. 1822 urtean Friedrich Boie zoologo alemaniarrak Aythya generoan sartu zuen. Aythya izena grekerazko αἴθυια (aithuia) izenetik dator, Aristotelesek aipaturiko hegazti hezezagun bat da.

Iruditegia

Erreferentziak


Tags:

Murgilari Mottodun DeskribapenaMurgilari Mottodun HabitataMurgilari Mottodun UgalketaMurgilari Mottodun ElikaduraMurgilari Mottodun TaxonomiaMurgilari Mottodun IruditegiaMurgilari Mottodun ErreferentziakMurgilari MottodunAhateAnatidoEurasiaIpar Amerika

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gipuzkoako Bertsolari TxapelketaLorea IntxaustiSur (Oman)Gernikako ArbolaZornotzaErromako foroaLegazpiAntzinako ErromaEuskal Herriko mendiakAskatasunEneko AristaGamelanIKEAEroskiParisMilanOmango golkoaDanbolinSistema hirurogeitarTxalapartaGotzone SagarduiJokin GorostidiPablo PicassoEspezieKolonialismoErramun MartikorenaBizkaiaBurdinaKalejiraEritasunIlaski SerranoIzaro Andres ZelaietaGorrindolKaze (MC)GernuPortugalUnidad AlavesaSinbolismoSakanaEuskal Herria BilduBizkaiko Foru AldundiaJoselu AnayakTigreLaboral KutxaGizarteOrnitorrinkoOrnodunBiozenosiJoanes LeizarragaKlasizismoNekazaritzaBerriay7cauNerbio-sistemaArgi-energiasyo04PaleolitoaZatiki (matematika)UrretxuZentral hidroelektriko itzulgarriBilboEstirpe ImperialFrancoren diktaduraErromeriaAsiaRamona Zapatero Zapatel🡆 More