Multiplataforma

Multiplataforma edo Plataforma-anitzetarako terminoa erabiltzen da informatikan aplikazio bat plataforma edo sistema eragile edo hardware desberdinetan ibil daitekeela adierazteko.

Ingelesez cross-platform software, multi-platform software edo platform-independent software terminoak erabiltzen dira. Adibidez, Windows eta Linuxen dabilen software bat plataforma-anitza da. Honi esker, erabiltzaileak ez du sistema eragile aldaketarik egin beharko software hori erabili ahal izateko, abantaila da beraz ezaugarri hau izatea. Dena dela, software bat plataforma-anitz izateak ez du plataforma guztietan funtzionatuko duenik esan nahi.

Zenbait programazio-lengoaiak aplikazio plataforma-anitzak sortzeko aukera eskaintzen dute, hala nola Java eta C++, baina gehienetan plataforma bakoitzarentzako konpilatu behar izaten da. Interpretatuak direnak, Python esaterako, multiplataforma izateko egokiagoak dira, plataforma bakoitzerako interpretatzailea izatea nahikoa da-eta. Java konpilatua da baina tarteko kode bat sortzen duenez multiplataforma aplikazioetarako egokia da.

Plataforma termino generiko gisa erabiltzen da eta prozesadore batekin lotuta erabil daiteke, sistema eragile batekin edo bien konbinazioarekin. Prozesadoreen aldetik maiz aipatzen diren plataforma ezagunenak x86 arkitektura PCtan eta ARM telefonotan eta tabletatan. Maiz aipatzen diren sistema eragileak Windows, Mac OS eta Linux zein Unix modukoak PCtan eta Android eta iOS telefono eta tabletatan.

Multiplataforma aplikazioak garatzen laguntzeko tresna asko daude eskuragarri. Ezagunen artean dugu Eclipse ordenagailuetarako eta Delphi edo Titanium. telefonotarako.

Multiplataforma ezaugarria lortzeko azken urteetan asko erabiltzen ari den eredu bat web aplikazioena da, non, bezero-zerbitzari arkitekturari esker eta zerbitzaria plataforma zehatz batean egon arren, bezeroa berez multiplataforma den web nabigatzailea izaten den.

Adibideak

Besteak beste, programa hauek multiplataforma direla esaten da:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Multiplataforma AdibideakMultiplataforma ErreferentziakMultiplataforma Ikus, gaineraMultiplataforma Kanpo estekakMultiplataforma

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Harkaitz CanoTtun-ttunErlijioIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaUraren zikloaMaien zibilizazioaAbuztuaren 22OnddoEnergia berriztagarri2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakIratzeAldous HuxleySan Petri basilikaE pur si muoveTaigaBigarren Mundu GerraVincent van GoghJoanes LeizarragaMartin LarraldeTiti-koitoaLubaki bandaEibarPi (zenbakia)Eusko GudarosteaZetakChaturbateNafarroako ErresumaLeonardo da VinciEuskal literaturaLiv StrömquistAzalpen testuLeonidas I.aCristiano RonaldoFrantziaHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaEgiptoGotzone SagarduiArrainNikita KhrustxovBerotegi-efektuaSebastian IradierLurraEspainiako trantsizioaEspainiako Gerra Zibila Euskal HerrianAlessandro CostacurtaLondresMusikaren historiaEskusoinu txikiBasoTartaloGukItziar Murua UriaEkhiñe AtorrasagastiMusika klasikoJorge OteizaIzaro Andres ZelaietaJazzEuskal Herriko kastroakVienako BatzarraLantegiHaizearen orraziaPanderoBero-ahalmenBarakaldoXabier LeteKevlarEstatu IslamikoaAporiaMikel Markez🡆 More