Monograma

Monograma irudi batean bi letra edo gehiagoren lotura edo konbinazioa da.

Sarritan pertsona baten izen-abizenen inizialak izan diatezke, eta ikus daitezke marka, zigilu, eta abarretan erabiliak, batzuetan diseinu korapilatsuetan.

Monograma
emblem (en) Itzuli
Monograma

Etimologia grekoak jatorriz letra bakarra esan nahi zuen.

Gehien erabiltzen den monograma mota izenaren eta abizenaren inizialen elkarren arteko eraketa da izen marka gisa.

Historia

Lehen adibideak V. mendekoak dira. Krismoia Chi/Rho letren bitartezko Kristoaren izenaren monograma da, kristau sinbolo zaharrenetakoa.

Karlomagnoz geroztik, ikur grafiko hauek Erdi Aroko eta garai modernoaren hasierako dokumentuetan erabili izan dira. Aita Santuen dokumentuetan Leon IXaz geroztik. monograma gisa irudikatzen da Bene valete agurra, zintzo ibiliren parekidea, gero diplomaziako beste alor batzuetan ere erabili izan dena.

Eliza katolikoan zabalkundea izan duen beste monograma bat Jesusen Lagundiaren IHS delakoa da, izatez lehenago sortua.

Monogramak artelanak sinatzeko erabili izan dira. Sinadura batzuk ezin izan direlarik identifikatu, badira artelanak monogramista jakin batzuei esleitzen zaizkienak, horixe delarik beren autoretzaz dugun seinale bakarra.

Joera jostagarri bat egon zen Europako nobleen artea, monogramak ispilu monograma gisa diseinatzekoa. Halakoetan, inizialak bikoiztu eta elkarren artean gurutzatzen dira ispilu-irudi batean. Simetria dela-eta bereziki apaingarri suertatzen dira, eta era honetako ospetsuenetakoa Johann Sebastian Bach musikariak beretzat diseinatutako zigilu-irudia da.

Erabilera praktikoa

Aplikazio praktikoa izan dute monogramek zigiluetan, txanponetan, boterearen osagai grafikoetan, koroetan, mugarrietan eta antzekoetan. Armarri baten ordez jarritako markak izan dira, elementu baten sustatzaile edo jabeak adierazten dituztenak.

Aberatsen etxeetan oihaletan erabili izan dira: oheko eta barruko arropan, mahai-zapietan, poltsak eta maletetan, jabegoaren marka gisa. Funtzio praktikoa ere bazuen honek, aberatsen arropak zerbitzariek garbitzen zituztelarik, gonbidatu edo bizilagun asko egon zitezkeen jauregi edo etxalde batean, garbiketa eta lisaketa egiteko orduian nahasketak saihestu zitezkeen horrela.

Iruditegia

Erreferentziak

Bibliografia

  • John Castagno: Old Masters. Signatures and Monograms, 1400-born 1800. Scarecrow, Lanham MD 1996, ISBN 0-8108-3082-5.
  • Otto C. Flämig: Monogramme auf Münzen, Medaillen, Marken, Zeichen und Urkunden. 3. stark erweiterte und überarbeitete Auflage, Gietl, Regenstauf 2003, ISBN 3-924861-78-1.

Kanpo estekak

Tags:

Monograma HistoriaMonograma Erabilera praktikoaMonograma IruditegiaMonograma ErreferentziakMonograma BibliografiaMonograma Kanpo estekakMonogramaInitials B.B.LetraZigilu (egiaztagiria)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gorbeiako natura parkeaMatalas apaizaren matxinada1911XJuduItsas izarOrreagako gudua (778)ElektroiKoloreEuskal etxeakKalamuaEuskal Herriko bertako etxe abereen arrazakMerkataritzaOlinpiar JokoakBertsolaritzaErnalketaSoy boyBasamortuMaria BaldóKasinoEuskaldunon EgunkariaMiokardio infartu akutuSua EnparantzaJoanes LeizarragaPello Reparaz24 orduak euskarazOrkestraKarl MarxIbaiApirilaren 11Natxo de FelipeIlargiaIlargiaren aldiMaialen LujanbioTxantxangorriJokin AltunaTaiwanSeychelleakApustu-artekariNancy PelosiUrtarrilaren 24Energia nuklearGripeIkusmenReal SociedadBernardo RossellinoAloe veraNarrastiMaria AntonietaEuskadi Ta AskatasunaPirritx, Porrotx eta MariMototsXabier LeteJose Saenz GarmendiaIkastolaTrans harrotasunaren banderaMVeneziaClarendonBarne produktu gordinIlaski SerranoSoinu kutsaduraKareharriTornadoJaponiaBizenta MogelDolores KeaneAminoazidoAlegiaEguzki-sistemaAro Garaikidea🡆 More