Michael Moore (Flint, 1954ko apirilaren 23) Estatu Batuetako film zuzendaria, dokumentalgile eta idazle eztabaidagarria da.
Globalizazioa, korporazio erraldoiak, bortizkeria eta George W. Bush-en gobernua dira haren kritika gogorrenen jomuga ohikoa.
Michigan estatuko Flint hirian jaio zen Michael Moore. Garai horretan, General Motors enpresako lantegi gehienak Flint-en zeuden. Ama idazkari eta aita zein aitona hor egin zuten lan. Haren osaba bat sindikatu baten fundatzailea izan zen.
Jatorri irlandarra izanda, eskola katoliko batera joan zen. 1972an jaso zuen graduatua. Urte horretan bertan, eskolako zuzendariaren eta zuzendariordearen kontrako kanpaina abian jarri zuen. Urtearen bukaerako, biek dimisioa aurkeztua zuten.
Arrano maila ere badauka Michael Moore-k Amerikako Boy Scouts-en artean. Maila hori altuena da, eta gaur egun ere horretaz harro-harro dabil Michael Moore. Titulu hori lortzearren, segurtasun neurriei buruzko dokumental bat filmatu zuen.
Michigango unibertsitatean ikasle egunkarian idatzi ohi zuen. 22 urterekin, The Flint Voice izeneko aldizkari alternatiboa sortu zuen. 1990etik Kathleen Glynn du emazte Moorek. Alaba bat daukate, Natalie izenekoa eta 1981ean jaioa. New Yorken bizi dira hirurak.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Moore |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Michael Moore, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.