Biologia Metamorfosi

Metamorfosia animalia batzuen garapenean, enbrioi eta heldu-faseen bitartean, gertatzen diren aldaketa anatomikoen multzoa da.

Animalia askok ez dute jaio berritan helduen itxura. Haien enbrioitik larba bat eratzen da, eta hau, zenbait fase igaro ondoren, animalia heldu bilakatzen da. Eraldaketa horiek nahiko epe laburrean gertatzen dira; horretarako animalia helduarenak diren ehun eta organoak eratu behar dira, eta larbarenak diren organo eta ehunak desegin. Aldaketa fisiologikoak eta ekologikoak ere (bizitzeko era) gertatzen dira epe horretan. Metamorfosiaren aldiak animalia hauetako larben ehunak aldarazten dituen hormona jakin batzuek ekarriak dira, nahiz eta tenperaturak, elikadurak eta gisa horretako beste faktore batzuek ere eragina duten.

Biologia Metamorfosi
Matxinsaltoa intsektu heterometaboloa da. Irudian 5 ninfa-estadioak eta heldua.

Metamorfosia oso hedatua dago animalien erreinuan, ornogabeen artean batez ere (intsektuak, moluskuak, krustazeoak, knidarioak, ekinodermatuak...). Kordatuen artean tunikadunek, zefalokordadunek (anfioxo), ziklostomoek, anfibioek eta arrain hezurdun batzuek (aingirek adibidez) izaten dute metamorfosia.

Intsektuen metamorfosia

Garapen postenbrionarioan zehar Pterygota azpiklaseko intsektuek, eklosiotik imagoa (heldua) garatu arte, zenbait muda izaten dituzte hazteko, eta bitartean ondoz ondoko aldaketak pairatzen dituzte. Hauen multzoari metamorfosi deritzo. Jasaten duten metamorfosi motaren arabera, intsektuak bi taldetan sailkatzen dira:

  • Intsektu heterometaboloak, metamorfosi ez-osoa jasaten dutenak. Estadio heldugabeek ninfa izena dute. Ninfek helduen antz handia dute, baina txikiagoak dira eta imagoen ezaugarri batzuk (hegoak, ugaltze-aparatua) falta dituzte. Garapen postenbrionarioa mailaz mailakoa izaten da eta apendizeak zuzenean bihurtzen dira helduarenak.
  • Intsektu holometaboloak, metamorfosi osoa jasaten dutenak. Intsektu hauetan larba eta heldua erabat desberdinak izaten dira, bai kanpo-ezaugarrien aldetik eta baita ere barne-anatomiaren aldetik. Intsektu perfektua edo imagoa eratu aurretik, larbak mugikortasunik gabeko eta ezer jaten ez dueneko pupa-fasea igarotzen du.

Anfibioen metamorfosia

Biologia Metamorfosi 
Igelaren metamorfosia

Anfibioen ohiko bizi-zikloan arrautzak uretan erruten dira. Arrautzatik ateratzen den larbak igeri egin dezake eta zakatzen bidez ur azpian arnasa hartzen du. Ez du, ordea, heldutan izango duen itxura, eta heldutasunerako bidean gorputzak aldaketa morfologiko eta fisiologiko sakona izanen du.

Zapaburua, adibidez, uretan bizi da eta zakatz bidez hartzen du arnasa, eta metamorfosiaren bidez lurrean bizi eta birika bidez arnasa hartzen duen igel bilakatzen da. Baina horretarako fase hauek igarotzen ditu zapaburuak:

  • 1) Metamorfosiaurrea. Atzeko hankak mantso-mantso hazten zaizkio. Tirotropina (TSH) eta tirosina hormonen jarioa eten artean hormonen arteko oreka gutxi izaten da.
  • 2) Prometamorfosia. Gorputzaren hazkunde lasterra gertatzen da, eta ia amaieran aurreko hankak agertzen zaizkio. Hazkunde hau hipotalamoaren jarioarekin lotzen da, eta tirosina kontzentrazioa handitzen duen tirotropina jarioa ere handia da.
  • 3) Klimaxa. Fase hau zelulen eta guruinen orekarena eta transformazio bizkorrena da (ahoa, arnas eta digestio aparatuak, isatsaren desagertzea etab.).

Metamorfosia amaitu ondoren, zapaburua igel heldu bihurtu denean, tirosina eta tirotropina artean berriro ere oreka egoera sortzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Biologia Metamorfosi Intsektuen metamorfosiaBiologia Metamorfosi Anfibioen metamorfosiaBiologia Metamorfosi ErreferentziakBiologia Metamorfosi Kanpo estekakBiologia MetamorfosiEnbrioiHormonaLarba

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskararen historiaSingapurko metroaPaleolitoaZirkuitu elektrikoArthur BarclayInflazioGero (Axular)Uztailaren 29Max HorkheimerMesopotamiaLasseubetatAsiaAnkerArotzaren eskuakErrobi (taldea).tvJosu Zabala SalegiKristautasunEuskal Herriko mendiakAmets ArzallusEsku-huskako pilotaIrakZaldia euskal mitologianMaria AntonietaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaDolores IbarruriZilarOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaBakhmutErlojuEmozioHaltzSoy boyIrulegiko EskuaBilboko Burdin HesiaBegoña PedrosaEuropar BatasunaPott BandaTxantxangorriXIX. mendeaNafarroaElhuyar HiztegiaEl MasroigLatinUIkastolaLezkaGripearen A birusEspainiaCollageM-15 mugimenduaDatu mota osoaIkuskizunTxadHaizearen orraziaGiza aluEspainiako Bigarren ErrepublikaPirritx, Porrotx eta MariMototsEpikuroAloe veraBurmuinEuskararen jatorriaJosetxo LizartzaMikelatsThibaut CourtoisLotura metalikoWLuzeraAtenasVLanbide🡆 More