Mephitidae

Mofeta edo Mephitidae ugaztun haragijale familia bat da.

Oso ezagunak dira mehatxupean isurtzen duen gai kirastunagatik. Mofetaren larrua, bestalde, oso preziatua da.

Mephitidae
Mephitidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
SuperfamiliaMusteloidea
Familia Mephitidae
Bonaparte, 1845
Generoak
Irakurri testua
Banaketa mapa
Mephitidae

Ezaugarriak eta jokaerak

Ezaugarririk nabarmenena du usain txarra, kirastuna, uzkiko guruinek isurtzen dutena. Mofetak isurtzen du kirats hori bere burua arriskupean ikusten duenean. Isuri aurretik, mofeta bakoitzak jarrera bat hartuko du, espeziearen arabera: batzuek buztana jasoko dute, beste batzuek, ostera, atzeko hankak. Edozein modutan, arrisku egoeretan, espezie guztiek egiten dute soinu zorrotz bat.

Ile gehiena beltza eta distiratsua du, eta bizkarraren alde banatara bi zerrenda zuri ditu, lepotik buztaneraino. Omniboroa edo orojalea da, intsektuak jan ditzake, arrautzak, fruituak, ugaztun txikiak, txoriak eta eztia. Jeneralean, gauez ibiltzen da janari bila.

Mofeta emea 55 egun izaten da umedun, eta 1 eta 10 ume egin ditzake. Horiek amaren esnea edaten dute, 10 bat astez.

Habitat edo berezko ingurunea

Mofetak zuloetan bizi dira, emeek egiten baitituzte neguan, eta bertan igarotzen dute lozorro aldi bat, nahiz eta hori ez den iristen erabateko hibernaziora.

Zenbaitetan partekatzen dituzte zuloak otsoekin eta mapatxeekin.

Generoak eta espezieak

Garai batean adituek jo dituzte mofetak mustelidoen subfamiliakotzat, harik eta ADN ikerketa lan batek Mephitidaen familian kokatu zituen. Gaur egun, mofetak 11 familiatan sailkatzen dira, 4 generotan banatuta:

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mephitidae Mephitidae 

Tags:

HaragijaleUgaztun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Zatiki (matematika)AzalaGazte Koordinadora SozialistaOligarkiaTarinKatuRemei SipiSendotzaDeiaMunduko biztanleriaUkrainaEllen DeGeneresCastingAbuztuaren 22Energia berriztagarriKarramarroAl-AndalusDeborah Carthy-DeuEskaladaAmerikaTaigaWikiErdibitzaile (geometria)Urko zigurataEduardo TxillidaEkoizpen-teoriaUemura ShōenErdikariErramun MartikorenaGorostiVienako BatzarraDentsitate (fisika)KubismoIñaki PerurenaSorginNafarroaSagardoGiza sexualitateKarmelo EtxenagusiaBarrokoaTartaloTomas LizarazuSupernobaAne IbarzabalIsotopoAltzoLeonardo da VinciFelazioSouffléSan MamesElbira ZipitriaPello OtxandianoPlayStationSortuTigreAlgoritmoEslovakiaKobreXerxes I.aQR kodeAhatePornografiaOinarriko errenta unibertsalGernika (margolana)BergaraBegoña Muruaga LacaGamifikazioJon SarasuaTxindataInterstellar (filma)Mikel LaboaLeviathan (liburua)2023-2024ko Israel-Palestina gerraSabai🡆 More