Maialen Urbieta

Maialen Urbieta Agirrezabalaga (Getaria, Gipuzkoa, 1993) gipuzkoar irakasle, unibertsitate-irakasle, ikerlari eta aktorea da.

Maialen Urbieta
Bizitza
JaiotzaGetaria, 1993 (30/31 urte)
HerrialdeaMaialen Urbieta Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Doktoretza
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2011 - 2015) gradu : Haur hezkuntza
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2015 - 2017) gradu : lehen hezkuntza
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2016 - 2017) master : eleaniztasun, hezkuntza
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

IMDB: nm14595408 Inguma: maialen-urbieta-agirrezabalaga Edit the value on Wikidata

Bizitza

Haur Hezkuntzako gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), ingeleseko eta Gorputz Hezkuntzako espezialitateekin. Ondoren Lehen Hezkuntzan gradua ere ikasi zuen EHUn. Eleaniztasunean eta Hezkuntzan masterra egin zuen.

Irakaslea da eskola publikoan eta unibertsitate-irakaslea didaktika arloan EHUn.

Ikerlaria

2017. urtean ikerketa sari bat irabazi zuen A study of multilingual writing iker-lanagaitik.

Gaur egun, doktoregaia da EHUn. UEUko kidea da ere, baita irakasle ere, "Bigarren Hezkuntzan ahozko hizkuntzaren alderdi ludikoa landu aplikazio digitalen bidez" ikastaroan, esate baterako.

Hezkuntza, hizkuntza eta euskara dira Urbietaren ikergaiak.

Aktorea eta musikaria

2007an, hamalau urterekin, Egin kantu! musika-talentuen lehiaketan parte hartu zuen. ETB 1ean, beste lehiakide batzuekin batera (Naiara Urresti, adibidez), talentshowaren finalista izan zen. Lehiaketan Joxe Mendizabal musikaria izan zen Maialenen coach-a.

2010ean, Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga euskal zuzendariek zuzendutako 80 egunean filmaren zati izan zen, Itziar Aizpururekin, besteak beste.

2013an ETBren Goenkale telesailan hasi zen, Aitza Manterola zen bere pertsonaia, Joseba Apaolazaren (Kepa) eta Ane Gabarainen (Barbara) alaba gazteena interpretatuz.

2017an, ETBko Vaya Familia programan parte hartu zuen, Miriam Cabeza aktoreak aurkeztuta.

Ikus-entzunezkoen sektoreaz gain, antzerkian ere aritu izan zen. 2011n, Tacones de Aguja antzezlanean parte hartu zuen, Esther Esparzaren zuzendaritzapean. 2015 eta 2019 bitartean, Ahantzitako Oroitzapenak antzezlanean parte hartu zuen, Felipe Murillok zen zuzendaria.

Filmografia

Telebista

Antzerkia

  • 2011, Tacones de Aguja, Zuz. Esther Esparza
  • 2015-2019, Ahantzitako Oroitzapenak, Zuz. Felipe Murillo

Zinema

Erreferentziak

Kanpo estekak


Maialen Urbieta  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Maialen Urbieta BizitzaMaialen Urbieta IkerlariaMaialen Urbieta Aktorea eta musikariaMaialen Urbieta FilmografiaMaialen Urbieta ErreferentziakMaialen Urbieta Kanpo estekakMaialen Urbieta1993Getaria (Gipuzkoa)Gipuzkoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

DurangoUrko (mendia)Gorbeiako natura parkeaBolumen (espazioa)24 ordu euskarazLourdes IriondoErrege BardeaBaionaMiren NarbaizaJoan Antonio MogelLord ByronLotura metalikoUrtarrilaren 24Joxe Mari AgirretxeJosu Zabala SalegiEustakio MendizabalUgaztunPenafielAutonomia erkidegoMiokardio infartu akutuProtistoEusko JaurlaritzaReal SociedadEl MasroigMaurizia AldeiturriagaEuskal Autonomia ErkidegoaInaxio PerurenaEneko AristaGarizumaGiza Garapenaren IndizeaHaragijaleIslamLeinu gerrakSinapsiEuskal PizkundeaBizantziar egutegiaHedy LamarrLurzoruMason MountJ. K. RowlingAngkor WatBarbudaTxadDonibane GaraziBudismoHaritzEmozioFrantziaGutun formalKoldo IzagirreZarautzOstiral SantuaAna NafarroakoaWikidataAndy WarholIker CasanovaHezkuntzaEuskal antzerkigintzaJanari transgenikoGlobal Biodiversity Information FacilityMarvin Amparo SantanaThe Shape of WaterProkariotoAditz trinkoWolfgang Amadeus MozartApustuSoziolinguistikaZornotzaJokin AltunaAmoebaLisboaLLauaxeta🡆 More