Luziano Samosatakoa —grezieraz: Lukianos— (Samosata, egungo Turkian, 125 – Egipto, 192) greziar idazlea izan zen.
Luziano Samosatakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Samosata, 120 |
Lehen hizkuntza | Asiriera |
Heriotza | Atenas, 180 (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera koinéa Asiriera |
Irakaslea(k) | Demonax (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, satira-idazlea, filosofoa, biografoa eta poeta |
Lan nabarmenak | |
Erretorika- eta lege-ikasketak egin zituen Antiokian, baina dena utzi zuen, sofista gisa munduan barrena ibiltzeko. Jonia, Grezia, Italia eta Galia ezagutu ondoren, Atenasen finkatu zen, 165ean; han egon zen hurrengo hogei urteetan, eta han idatzi zituen obra gehienak. Egiptoko lurretan hil zen, Erromako funtzionario zela.
Haren lantzat hartu diren laurogeita sei obretatik hirurogeita hamar dira berak eginak, zalantzarik gabe: poemak, elkarrizketak, panfletoak, satira-eleberriak eta abar. Hildakoen elkarrizketak eta Ametsa eta oilarra dira haren elkarrizketa ospetsuenak. Satira guztiz zorrotzak idatzi zituen, eta aberatsak, gizartearen bizioak, filosofo sofistak eta zinikoak (Ikaromenipo; Sektak enkantean), erlijio paganoa (Jainkoen elkarrizketak; Prometeo; Zeus tragikoa'), kristautasuna (Peregrinoren heriotza), literatura-modak, hitz batean, bere garaiko ideologia eta gizarte-agerkari eta gertakari guztiak izan zituen kritikagai. Kritika ezkorra eta joera guztiz eszeptikoa nagusitu ziren Luziano Samosatakoaren lanetan, baina estilo argi-zorrotzak eta bere errealismoaren irudimen indartsuak (Menipposen bufoi-satiraren ildotik) gar guztiz biziz jantzi zituzten haren obrak.
Luziano Samosatakoaren eragina garai modernoetara iritsi zen, Rabelais, Erasmo, Fénélon, Quevedo, Jonathan Swift, Voltaire eta Giacomo Leopardi idazleen satira lanetan nabari daitekeenez.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Luziano Samosatakoa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.