Luis Pedro Peña Santiago (Irun, Gipuzkoa, 1933ko azaroaren 26a - Donostia, Gipuzkoa, 1994ko abuztuaren 20a) Euskal Herriko idazle, etnologo eta mendizale bat izan zen.
Donostiako Parte Zaharrean Graphos izeneko liburu-dendaren jabea zen.
Luis Pedro Peña Santiago | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1933ko azaroaren 26a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1994ko abuztuaren 20a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, Wiki Euskaraetnologoa eta mendigoizalea |
Lantokia(k) | Donostia |
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Club Vasco de Camping Elkartea |
Arantzadi Zientzia Elkarteako kide nabarmena izan zen, haren Etnologia saileko idazkari eta presidentea ere izan zen, bere presidentzia aldian Eusko-Foklore urtekaria berreskuratu eta Euskal Herriko Etnografia Atlasa martxan jarri zuen. Ingeba, Francisco Ibero Institutua eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen, gainera Donostiako Aquariumaren zaharberritze handia burutu zen denboraldian zehar Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko zuzendaritzako kide ere izan zen.
Jesus Elosegirekin batera hainbat hilabeteetan zehar Euskal Telebistako Natura eta Mendiari buruzko Ibilbideak izeneko saioaren gidoigilea izan da. 1992an Euskal Herriko mendiak ezagutarazten eginiko lanarengatik Donostiako Udalak Merezimenduaren Domina eman zion. Gainera, Club Vasco de Camping elkarteko lehenbiziko ohorezko kide ere izendatu zuten.
1964. urtetik aurrera Diario Vasco egunkariko Arte, Arkeologia, Etnografia, Natura, Mendia, Mitologia eta Usadioak, bidaiak eta ibilbideei buruz idazten zuen atal bat izan zuen (hasiera batean igandeetan, ondoren larunbatean argitaratu zen).
Goierriko Murumendi mendiaren gailurrean bere omenezko hilarri diskoidal bat dago, gainera Donostian bere izena daraman Luis Pedro Peña Santiago pasealekua ere badago.
« | Georginari, Berriro ere askatasun osoz ibiliko gara | » |
Luis Pedro Peña Santiago |
« | "... Mendia ez da bakarrik bakardadea, are gutxiago Euskal Herriko mendia. Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez, Historia berberarekin topo egiten dugu. Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak, bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak, mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ... Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi, bera gu geu garelako..." | » |
Luis Pedro Peña Santiago |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Luis Pedro Peña Santiago, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.