Juan San Martin: Euskal idazlea

Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, Gipuzkoa, 1922ko ekainaren 23a - Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a) euskal idazlea, espeleologoa, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina izan zen.

    Artikulu hau euskaltzain eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».
Juan San Martin
Juan San Martin: Datu biografikoak, Literatura eta euskalgintza, Espeleologia
Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa

Bizitza
JaiotzaEibar1922ko ekainaren 23a
HerrialdeaJuan San Martin: Datu biografikoak, Literatura eta euskalgintza, Espeleologia Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia2005eko maiatzaren 30a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarartekoa, idazlea, Wiki Euskaraarkeologoa, argazkilaria, Wiki Euskaraespeleologoa, kazetaria eta poeta

Inguma: juan-san-martin-ortiz-de-zarate-1922-2005 Literaturaren Zubitegia: 117

Datu biografikoak

Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbestera joan behar izan zuen, familiarekin batera, beste hainbatek egin bezala.

1989an aukeratu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko. 2006ko azaroaren 17an Eibarko seme kuttun izendatu zuten.

Literatura eta euskalgintza

Artikuluak argitaratzen 1950eko hamarkadan hasi zen. 1959an kaleratu zuen lehen liburua: Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Poemak idazteko Otsalar ezizena erabili zuen, 1960ko hamarkadan erreferentzi bihurtuz. 1964an euskaltzain oso izendatu zuten.

Juan San Martin: Datu biografikoak, Literatura eta euskalgintza, Espeleologia 
[Betiko hautsitako esteka]Euskara batuaren aldeko Ermuko zina (1968) deiturikoan, besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren .

Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.

Egan aldizkariko zuzendari izan zen 1983tik 1989ra.

Espeleologia

Juan San Martin: Datu biografikoak, Literatura eta euskalgintza, Espeleologia 
1961eko abuztuaren 9a. Aranzadi Galeriaren aurkikuntzaren biharamuna. Goiko lerroan, ezkerretik eskuinera: Felix Ruiz de Arkaute, Mari Paz Ibeas, Maurice Le Bozec, Michel Luquet, Jacques Sautereau, Corentin Queffelec. Makurtuta: Anton Arratibel, Juan San Martin.

40ko hamarkada amaieran Aranzadi Zientzia Elkartearen espeleologia sailean lanean hasi zen, Eibar inguruko kobazuloen katalogazio eta esplorazioan, Jesus Elosegi Irazustaren zuzendaritzapean. Zenbait esplorazio handitan ere aritu zen, hala nola Gesaltza-Arrikrutz sarean (Oñati: haren topografia egin zuen, Felix Ruiz de Arkauterekin batera), Aitzbeltz leizean (Mendaro, Gipuzkoako orduko leizerik sakonena) eta San Martin leizean (Erronkari). Azken horretan, 1960 urtean, La Vernako tunela zulatzea ahalbidetu zuen topografia taldean aritu zen; eta Aranzadi Galeria aurkitzeko egin zen eskaladaren arduradunetako bat izan zen.

Idazlanak

Juan San Martin: Datu biografikoak, Literatura eta euskalgintza, Espeleologia 
1951. urtea. Juan San Martin, Carlos Linazasoro, Indalecio Ojanguren eta Andrés Espinosa, Ojangurenen omenaldi egunean. Arantzazu, Gipuzkoa.
Juan San Martin: Datu biografikoak, Literatura eta euskalgintza, Espeleologia 
Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.
Juan San Martin: Datu biografikoak, Literatura eta euskalgintza, Espeleologia 
Lehen lerroan, Luis Villasante eta Juan San Martin, Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.

Antologiak

Biografiak

  • Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak Zarautz, 1959.

Kronikak

  • Antzinako Eibar. Eibar, 1993.

Narrazioak

  • Zirikadak. Ipuin barregarridun liburua. Zarautz, 1960.
  • Eztenkadak. Gertaera barregarridun liburua. Zarautz, 1965.

Saioak

  • Gogoz. Donostia, 1978.
  • Bidez, Donostia, 1981.
  • Landuz. Donostia, 1983.
  • Euskararen ostarteak. Donostia, 1998.
  • Giza eskubideen inguruan. Donostia, 2000.

Beste batzuk

  • Estudio etnografico del Valle de Urraul Alto (Luis Peña Santiagorekin elkarlanean). Donostia, 1966.
  • Escritores euskericos. Bilbo. 1968.
  • Hegatsez (Serafin Zubirirekin elkarlanean). Zarautz, 1971.
  • Elgueta con Anguiozar y Ubera. Donostia, 1975.
  • Literaturaren inguruan. Donostia, 1980.
  • Erromanikoa Euskal Herrian. Donostia, 1983.
  • Jose Manterola. Donostia, 1985.
  • Esanak eta eginak. Gasteiz, 1994.
  • Santa María de la Asunción de Hondarribia. Su Historia, arte y arquitectura.

Sariak eta errekonozimenduak

Bibliografia

  • Aranburu Sagartzazu, Xabier: Giza eskubideen inguruan (Juan San Martin). - Egan, 2001-1/2, 249-250.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Juan San Martin Datu biografikoakJuan San Martin Literatura eta euskalgintzaJuan San Martin EspeleologiaJuan San Martin IdazlanakJuan San Martin Sariak eta errekonozimenduakJuan San Martin BibliografiaJuan San Martin ErreferentziakJuan San Martin Kanpo estekakJuan San Martin19222005ArartekoEibarEkainaren 23EspeleologiaEuskal idazleGipuzkoaHondarribiaMaiatzaren 30Zerrenda:Euskaltzainak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

El MasroigAitana EtxeberriaAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaLanbideEibar24 orduak euskarazBarbudaTurismoYves MontandSugaarLezkaAlex SarduiHaizearen orraziaBiodibertsitateBakhmutLehen Mundu GerraJanari transgenikoHiriKuleto faltsuEuskadi Ta AskatasunaSalmonellaBasajaunGenetikaEuskaltzaindiaAndy WarholTxadAbiaduraAmaiur gaztelu baltzaErlojuAntzinako Egipto.tvWolfgang Amadeus MozartAdierazpen-askatasunGalaxiaNekazaritzaPizkundeaIkuskizunGerra HotzaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaErdi AroaAmpuisBilboko Burdin HesiaXabier LetePulveroboletus hemichrysusLuzeraKirmen UribeErrepublikaOskorriXVIII. mendea2010eko Erresuma Batuko hauteskundeakMaisu/maistraGripearen A birusIndustria1997SumendiItzuli (itzultzaile neuronala)Teodosia OrtegaGaizka MendietaEslovakiako futbol selekzio nazionalaCelsius graduKoliseoaHormabularOzono geruzaSozialismoAntzinaroaEuskal Herriko kulturaArtizarraOctave FeuilletKleopatraThibaut CourtoisEgutegi gregorianoMiñanWiki Commons🡆 More