Landare Zukutsu

Landare zukutsuak atal batzuk lodiak ala mamitsuak dituzten landarek dira, batez ere ura gorde ahal izateko klima lehorretan edo lur ezaugarri berezietan.

Zukutsuek zurtoin edo hostoetan biltegiratzen dute ura. Definizio batzuek sustraiak ere kontuan hartzen dituzte zukutsuen taldean sartzeko. Zukutsuak apaingarri gisa erabiltzen dira, haien itxura ikusgarri eta bereziengatik.

Landare Zukutsu
Aloe vera baten hosto ebakia, likidoz beteriko barrualdea ikusgai.
Landare Zukutsu
Crassula ovata etxe barne batean.

Kaktusak ez dira zukutsutzat hartzen.

Ezaugarriak

Ur bilketak itxura hanpatua edo mamitsua ematen die landare zukutsuei. Ezaugarri honi sukulentzia edo zukutsutasuna. deritzo. Gainera, zukutsuek ura aurrezteko beste hainbat era ere izan dezakete, esate baterako:

  • krasuleazeoen metabolismo azidoa (CAM fotosintesia) ur galera gutxitzeko
  • hostorik ez, gutxi edo zilindriko-esferikoak
  • estoma kopuru urria
  • fotosintesia zurtoinetan, hostoetan ordez
  • hazkuntza trinkoa, txikia, kuxin itxurakoa edo esferikoa
  • saihets itxurako atalak, bolumen handitze lasterrak ahalbidetzeko eta eguzkialdeko gainazalak urritzeko
  • gainazal iletsua, arantzatsua edo argizariduna, inguru mikro-habitat hezea lortu ahal izateko, aire mugimenduak urritzeko eta, hortaz, lehortzea ekiditeko
  • sustraiak lurrazaletik hurbil, hezetasuna hartu ahal izateko zirimiri ahuletatik edo ihintzetik
  • mardul eta urez betea jarraitzeko ahalmena nahiz eta barne tenperatura handia izan (ad: 52 °C)
  • kanpo kutikula (azala) iragazgaitza
  • gai muzilagotsuak, ur ugari gordetzen dutenak

Taxonomia

Milaka zukutsu espezie daude, familiatan sailkatuak. Gehiengoak Aizoaceae, Cactaceae, Crassulaceae eta Euphorbiaceae dira, bakoitzean mila espezietik gora:

Familia Espezieak Eraldaketa anatomikoa Banaketa
Agavaceae 300 Hostoak Erdialdeko eta Ipar Amerika
Aizoaceae 2.000 Hostoak Afrika Hegoaldea
Apocynaceae 500 Zurtoina Afrika, Arabiar penintsula, India
Asphodelaceae 500 Hostoak Afrika, Madagaskar
Cactaceae 1.600 Zurtoina, hostoak eta sustraiak Amerika
Crassulaceae 1.300 Hostoak Mundu osoan
Didiereaceae 11 Zurtoina Madagaskar
Euphorbiaceae >1000 Zurtoina eta hostoak Mundu osoan
Portulacaceae ? Zurtoina eta hostoak Amerika

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Tags:

Landare Zukutsu EzaugarriakLandare Zukutsu TaxonomiaLandare Zukutsu ErreferentziakLandare Zukutsu Ikus gaineraLandare Zukutsu Kanpo estekakLandare ZukutsuHostoKlimaLandareLurzoruSustraiUrZurtoin

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

FotosintesiAzaroaren 11Ferdinand von ZeppelinAntzinako GreziaMadonna (abeslaria)Irailaren 2UrkiKievPazkoaJoseba SarrionandiaValfroicourtSpin MasterSorgin-orratzIndoeuropar hizkuntzakArteEuskadi Ta AskatasunaDiglosiaBola joko (herri kirola)Urtarrilaren 20TernuaArnas-aparatuPastoralDenbora lerroCreative CommonsSadko (Ilia Repin)1977ReichstagIssuuHipatia AlexandriakoaConnemara gure bihotzetanLe Grand-SaconnexAro GaraikideaLekeitioEdurne AzkarateKonpantziaLokomozio-aparatuLos XeyGasteizKonjuntibaNekazaritzaInstrumentalMartxoaren 30Aritz ElustondoTeresa Jiménez VílchezArrokaFaraoiCharles CoburnNerea IbarzabalEukariotoAlbert EinsteinIrisHMarteBakterioBilboko Athletic Club 2016-2017OrnogabeAieru (zientzia)KolonbiaInauteriEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaErbinude arruntEn Tol SarmientoIndustrializazioa Euskal HerrianSexualitateProkariotoVietnamgo GerraGolfEncyclopædia BritannicaJuan Sebastian ElkanoTxistu (musika tresna)EkologiaSumendiErramun MartikorenaMatematikaAnimalia🡆 More