Kroaziako Estatu Independentea

Kroaziako Estatu Independentea (kroazieraz Nezavisna Država Hrvatska, NDH) estatu txotxongiloa izan zen, Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziak sorturikoa.

Estatua 1941eko apirilaren 10ean eratu zen, Jugoslavia Ardatzeko potentziek inbaditu zutenean. Bosnia-Herzegovina osoa beretu zuen NDHk, Serbiako zenbait zonalderekin batera. Teknikoki, herrialdea monarkia eta protektoratu italiarra izan zen 1941eko maiatzaren 19ko Erromako ituna sinatu zenetik, 1943ko irailaren 8an jazotako Italiaren kapitulaziora arte, baina errege izateko aukeratuak, Aostako Aimone printzeak, kargua hartzeari uko egin zion, Italiak gehiengo kroaziarra zuen Dalmaziar kostaldea beretu izanarekin ez zetorrelako bat.

Kroaziako Estatu Independentea
Nezavisna Država Hrvatska, NDH
1941 – 1945
Italiako protektoratua (1941-1943)
De facto Alemaniaren txotxongilo estatua (1941-45)
Kroaziako Estatu Independenteko bandera

Kroaziako Estatu Independenteko armarria

Kroaziako Estatu Independentea
Kroaziako Estatu Independentea, 1943-45eko mugekin, gorri ilunez, ardatzak okupaturiko Jugoslavian.
Geografia
HiriburuaZagreb
Ekonomia
DiruaNDHko Kuna
Kultura
Hizkuntza(k)kroaziera
ErlijioaEliza Katoliko Erromatarra, Eliza Ortodoxoa, Luteranismoa, Islama
Historia
Aurrekoa
Kroaziako Estatu IndependenteaJugoslaviako Erresuma
Ondorengoa
Jugoslaviako Errepublika Federal SozialistaKroaziako Estatu Independentea

Izatez kontrola gobernuan zegoen Ustaxe mugimendu faxistaren eta bere Poglavnikaren, Ante Pavelić, esku zegoen, zeinak eragin alemaniarraren pean zeuden batez ere. Bere lehen bi urteetan, 1943ra arte, estatuak jabekide izan zituen Italia eta Alemania. Gainera, Dalmazia erdialdea zuzenean beretu zuen Italiak, Mare nostrum italiar bat sortzeko helburuan aurrera egiteko modura. Eragin italiarra 1943an amaitu zen, Benito Mussolini lider faxista egotzi ondoren.

Kroaziako Estatu Independentearen arraza-jomuga izan ziren juduak, serbiarrak eta ijitoak. Haien aurka eskala-handiko genozidio kanpainak egin ziren, Jasenovac kontzentrazio-esparrua moduko lekuetan.

Kanpo estekak

Tags:

Ardatzeko potentziakBigarren Mundu GerraBosnia-HerzegovinaDalmaziaEstatu txotxongiloHirugarren ReichaItaliako Erresuma (1861-1946)KroazieraMonarkiaProtektoratuSerbia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SexismoIrisLaukiLehen Mundu GerraLur ErrekondoErbinude arruntGoogleHaurdunaldiUgal-aparatuAsier OdriozolaEnergia iturriAdimen artifizialImmigrazioEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaUrrexolagaraiko gudua1920Barne produktu gordinLinguae vasconum primitiaeOihane PereaNafar-lapurteraItaliar faxismoAlbaniaLurzoru1995eko Munduko Errugbi KopaBosten lakuaLourdes Iriondo1963TxakurGobernuz kanpoko erakundeSoziolinguistikaKontsumismoTxomin Agirre1976AgurainSadko (Ilia Repin)Apirilaren 2LemoaZuberoako maskaradakGibelRaBirus2022EstoniaAndoni IruretagoienaTeokraziaIkamaNeuville-Saint-VaastJoseba SarrionandiaOtsailaren 20Bola joko (herri kirola)GizakiSexu ugalketaSCharles CoburnHistoriaurreaZeelanda BerriaFigaroren ezkontzakTiti-koitoaValfroicourtFieschOsirisen epaiketaTximeletaFrantziako IraultzaMegalitoKutsaduraAntzuDanimarkaMariAntzinako ErromaAsmatzaileEuskadi Ta AskatasunaU1949🡆 More