Anka Butorac: Gudari kroaziarra

Anka Butorac -Donje Pazarište, Kroazia-Eslavoniako Erresuma, Austro-Hungariar Inperioa (egun, Kroaziako Errepublika); 1903ko abuztuaren 27a - Hrvatska Kostajnica, Kroaziako Estatu Independentea (egun, Kroaziako Errepublika); 1942ko urtarrilaren 19a) kroaziar eta jugoslaviar politikari komunista izan zen.

Jugoslaviar partisanoen kide, gudan ustashek eraila hil zen. Bere politika eta borroka egintzengatik Jugoslaviako herriaren heroi titulua eman zioten hil ostean.

Anka Butorac
Anka Butorac: Gazte aroa, Militantzia komunistan hasiera, SESBn formazioa eta Alderdi Komunistan ardurak hartzea
Bizitza
JaiotzaDonje Pazarište (en) Itzuli1903ko abuztuaren 27a
HerrialdeaAnka Butorac: Gazte aroa, Militantzia komunistan hasiera, SESBn formazioa eta Alderdi Komunistan ardurak hartzea Kroazia
HeriotzaHrvatska Kostajnica (en) Itzuli1942ko urtarrilaren 22a (38 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Blagoje Parović (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInternational Lenin School (en) Itzuli
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAnka Butorac: Gazte aroa, Militantzia komunistan hasiera, SESBn formazioa eta Alderdi Komunistan ardurak hartzea Jugoslaviako Komunisten Liga

Gazte aroa

Kroaziako Krajinako Lika eskualdean jaio zen, Donje Pazarište herrian (egun, herri hori Gospić udalerriaren parte da) kroaziar etniako nekazarienfamilia batean. Familia oso txiroa izan zenez, ez zuen eskolara denbora luzez joaterik izan eta abeltzantza-lanean aritu zen gaztetatik. Nerabezaroan, Lehen Mundu Guda bukatzerakoan, hirietara joan zen: lehenik, Sisak hirira, non merkataritza enpresa baten biltegian egin zuen lan. Lan horretan ari zela sindikatuaren kide egin zen, are Sisakeko sindikatuen diruzain izendatu zuten. 1925ean Zagrebera joan zen, non oihalgintzan hasi zen lanean.

Militantzia komunistan hasiera

1926an hasi zuen militantzia Alderdi Komunistan, eta Zagrebeko “Sorospen Gorria” taldearen –presoak laguntzeko erakundearen- Zagrebeko ordezkari izan zen. Sindikalgintzan jarraitu zuen baita, 1927an Zagrebeko Oihalgintza Industriaren Sindikatuaren zuzendaritzaren parte izan zen, eta baita ere, urte horretako urrian, Zagrebeko Sindikatuen emakumeen lanaren arduradun. Kargu hori eman zioten 1927ko urriko bilkura horretan Josip Broz Titoezagutu zuen. Garai horietan, Zagreben, Blagoje Parović alderdikidea ezagutu zuen, gerora harekin ezkondu zen.

1929ko urtarrilaren 6an Jugoslaviako Aleksandar erregeak “Urtarrilaren 6ko diktadura” ezarri zuen, alderdien ekintza guztiak bertan behera utziz eta parlamentua disolbatuz eta errepresioa handituz. Poliziak Zagreben egin zuen sarekada baten ondoren, Butorac atxilotua izan zen (Butoracekin batera atxilotu zituzten Djuro Djaković Alderdi Komunistako idazkari nagusia eta Pavle Marganović, Gazteria Komunistako idazkaria). Hamabost hilabete eman zituen kartzelan epaiketaren zain, epaiketa izan zuenean aske baina Donje Pazarišten konfinatuta geratu zen. Atxiloaldi honetan poliziak eragindako torturek bere bizitza osoan bere osasunean kalte egin zioten.

SESBn formazioa eta Alderdi Komunistan ardurak hartzea

Butoracek ez zuen Donje Pazarišten geratzeko asmo handirik eta konfinamendua hautsiz Zagrebera joan zen Alderdiko lanarekin jarraitzera. Hala ere, 1930 urteko bukaeran, SESBra ikastera eta formatzera bidali zuten (mundu osoko alderdi komunistek euren koadrorik garrantzitsuenak sobietareskoletara bidaltzen zituzten trebatzera). Lau urte pasatxo eman zituen SESBn, non Mendebaldeko Gutxiengo Nazionalen Unibertsitate Komunistangradua lortu zuen. Garai horietan bere alaba Maja jaio zen Moskun.

1935ean Jugoslaviara itzuli zen, eta hasiera batean Sisak hiria joan zen berriz lanera, eta batez ere, sindikalgintzan aritzera. Gerora Čakovec hirira egin zuen, non sindikalistak formatzeko eskola bat sortu zuen, eta geroago Varaždin hirira. Azken hiri honetan, Tivar konpainian greba bat antolatu zuen, 2.300 langilek parte hartu zutelarik. 1937ko apirilean bigarren aldiz atxilotu zuten Nevesinje herrian, baina Petrinja herriko kartzelan hiru hilabete eman ostean aske utzi zuten bere aurkako frogarik ez zegoela eta.

1937an, Jugoslaviako Alderdi Komunistaren baitan Kroaziako Alderdi Komunista sortu zenean, Anka Butorac azken alderdi honen Komite Zentraleko kide aukeratua izan zen, zenbaiten arabera Titok emandako gomendioa zela eta.

1938an Espainiako Guda Zibilerako boluntarioak bidaltzeko lanean lagundu zuen. bera ere Espainiara joateko nahian ibili zen, baina Jugoslaviar poliziak atxilotu egin zuen –hirugarren atxiloketa- asmo hori zapuztuz. Hilabete batzuk eman zituen kartzelan.

Aske geratzerakoan, Zagreben Alderdi Komunistak sortutako Ženski svijet (“Emakumeen mundua”) egunkariarekin kolaboratzen hasi zen, eta 1939anhonen erredakzioaren kide ere egin zen. 1939 eta 1940 artean, Kroaziako Alderdi Komunistak Komite Zentrala ia osorik aldatu zuen, baina Butoracek bere postuan jarraitu zuen. Urte horretako abuztuaren 10ean laugarren aldiz atxilotu zuen jugoslaviar poliziak, Kroaziako Alderdi Komunistaren kontrako sarekada batean, eta Zagrebeko Lepoglava kartzelan espetxeratu.

Partisanoa

1941eko apirilean Ardatzeko potentziek Jugoslavia eraso zuten eta Kroaziako Estatu Independentea ezarri, ustashen buruzagitzaren pe. Butoracek kartzelatik ikusi zituen gertakari hauek.

Ustashek boterea hartzerakoan hainbat kontzentrazio-esparrutan zehar mugitu zuten Butorac: Gospićeko, Jastrebarskoko eta Koprivnicako kontzentrazio-eremuetan egon zen. Azken eremu honetatik askatu zuten komunistek 1941eko abenduaren 26an eta ezkutupean pasa zituen hogei egun Zagreben. Hogei egun pasatuta, Krajinako Banija eskualdera egin zuen, partisanoekin batzeko.

Hala ere, 1942ko urtarrilaren 19an, Butorac eta Zagrebeko beste komunista batzuk zihoazen konpainia segadan harrapatu zuten ustashek. Butorac larriki zauritua izan zen, eta horren bidez, atxilotuta eraman zuten Kostajnicara. Han faxistek torturatu eta 1942ko urtarrilaren 22an hil egin zuten.

Oroimena

1949ko abenduaren 14an Jugoslaviaren Herriaren Heroi titulua eman zion Jugoslaviako Herri-Errepublika Federalaren Asanbladak.

Zagreben eta Osijeken Butoracen omenez monumentu bana dago. Serbiako Subotica hiriko kale batek eta Kroaziako Poreč herriko beste kale batek bere izena daramate eta Zagreben ere kale bat bazegoen bere izenarekin. Bere omenez Osijek hiriko eskola batek “Anka Butorac” izena darama. Zagreben bazegoen beste eskola bat bere omenez, baina 1991z geroztik eskola hura “Matko Laginja” deitzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Anka Butorac Gazte aroaAnka Butorac Militantzia komunistan hasieraAnka Butorac SESBn formazioa eta Alderdi Komunistan ardurak hartzeaAnka Butorac PartisanoaAnka Butorac OroimenaAnka Butorac ErreferentziakAnka Butorac Kanpo estekakAnka Butorac19031942Abuztuaren 27Austria-Hungariako InperioaBigarren Mundu GerraGerrillaHeroiIraultzaJugoslaviaJugoslaviako Errepublika Federal SozialistaKomunismoKroaziaKroaziako ErresumaKroaziako Estatu IndependenteaKroaziarPartisanoPolitikariUrtarrilaren 19Ustatxa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ana EstradaLurrikaraXanti Iparragirre2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakArt Nouveau Euskal HerrianEguzki-lore luzeCecilia BoloccoKarrakaHasier OleagaGernika-LumoImanol PradalesIratzeJoseba Díez AntxustegiPedro Miguel EtxenikeInperialismoFrantziako IraultzaKatuFrantziaBarraskiloGoogleMilanMoskuEnaraEuskarazko Wikipedia (webgunea)Urola KostaAsel LuzarragaOzeano AtlantikoaGernika (margolana)Maria AntonietaEneko AristaCortinarius glandicolorOmango golkoaIslandiaMusikaren historiaEgiptoko piramideakPatataErromatar InperioaLeonardo da VinciHizkuntza-komunitateJude BellinghamHarri-jasotzeEuskararen jatorriaUrretxuAlaitz eta MaiderErregai fosilPedro SánchezKoebaluazioEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaSakanaXabier LeteHipatia AlexandriakoaBalearrakElizabeth WurtzelGoogle bombKlasizismo (musika)Opilaren egunaNestor BasterretxeaThe BeatlesEn Tol SarmientoAndelosNagore AranburuPagoetako natura parkeaRan Rober RanTxomin Agirre🡆 More