Osijek 114.616 biztanlerekin Kroaziako laugarren hiria da, eta Eslavoniako handiena.
Drava ibaiaren ertzean dago.
Osijek Osijek | |||
---|---|---|---|
town in Croatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kroazia | ||
Eskualdea | Osijek-Baranja | ||
Alkatea | Krešimir Bubalo | ||
Izen ofiziala | Osijek | ||
Jatorrizko izena | Osijek | ||
Posta kodea | 31000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°33′37″N 18°40′13″E / 45.5603°N 18.6703°E | ||
Azalera | 204 km² | ||
Altuera | 94 m | ||
Mugakideak | Trpinja (en) , Erdut (en) , Šodolovci (en) , Antunovac (en) , Čepin (en) , Petrijevci (en) , Darda (en) eta Bilje (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 96.313 (2021eko abuztuaren 31) 12.209 (2011) | ||
Dentsitatea | 550,67 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 031 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Pécs, Maribor, Pforzheim, Ploiești, Tuzla, Nitra, Prizren, Subotica, Lausana, Vicenza, Budapest District XIII (en) , Elbasan eta Kranj | ||
Matrikula | OS | ||
osijek.hr |
Daukan kokapen geografikoa dela eta hainbat herrik gobernatu izan dute Osijek, horren lekuko hizkuntza ezberdinek berari emandako izena (hungarieraz: Eszék, alemanez: Esseg, latinez: Essec, turkieraz: Ösek). Izena berez "oseka" hitz kroaziarretik dator eta itsasbehera esan nahi du, izan ere ibaiaren igoeren erruz sarritan uholdeak izaten zituenez pixka bat gorago eraiki zuten herria, "itsasaldia" iristen ez zen tokian.
Iliriarrak izan ziren inguru hauetako lehen biztanleak. Hadriano enperadoreak 131ean Mursa zeritzon asentamentuari kolonia izaera eman zion. Baina ingurua oso istilutsua zen eta kroaziarrak iritsi zirenerako Mursaren aztarnak baino ez ziren gelditzen. Hauek orduan Osijek sortu zuten 1196 urtean. 1526 urtean otomandarrek hiria suntsitu eta beren estilora berreraiki zuten.
1687an Habsburgotarren menpe gelditu zen eta XVIII mendean Tvrđa izeneko gotorlekua eraiki zuten goiko hiria (Gornji Grad) eta beheko hiriaren (Donji Grad) ondoan. 1786 arte ez zuten hiru hiriek bat egingo. XIX mendean hiri berria (Novi Grad) sortuko zen eta une horretan Kroaziako hiri handiena izatera iritsi zen Osijek.
1958tik aurrera Zagreb eta Belgraden arteko errepide berrian zegoenez oso ongi konektaturiko hiria izan da. Kroaziaren askatasunerako gerran ez zuen kalte handirik jasan.
Datu klimatikoak (Osijek) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.6 | 5.5 | 11.7 | 17.3 | 22.4 | 25.6 | 28.0 | 27.6 | 23.5 | 17.3 | 9.8 | 4.4 | 16.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.2 | -2.9 | 1.2 | 5.7 | 10.4 | 13.5 | 15.0 | 14.4 | 10.9 | 6.2 | 2.2 | -1.5 | 5.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 45.5 | 41.8 | 45.3 | 59.8 | 69.2 | 81.8 | 60.8 | 57.6 | 54.3 | 60.1 | 61.3 | 54.7 | 692.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12 | 11 | 12 | 13 | 13 | 13 | 10 | 9 | 9 | 10 | 13 | 14 | 139 |
Iturria: World Meteorological Organisation (UN) |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Osijek, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.