Kieveko Erasoaldia

Kiev erasoaldia edo Kieveko erasoaldia Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, 2022an, Ukrainako hiriburua, Kiev, eta inguruko oblastak errusiar kontrolpean hartzeko bideratutako erasoaldia izan zen.

Otsailaren 24ko goizean, Errusiako Indar Armatuak oblastera sartu eta Ukrainako Indar Armatuei aurre egin zieten. Kieveko erasoaldia garrantzitsua da Ukrainako aginte militar eta politikoak oblast bertan baitute egoitza.

Kieveko erasoaldia
Ukrainako inbasioa (2022)
Kieveko Erasoaldia
Kieveko erasoaldiaren maximoa, martxoaren 22rako. Gorriz, Errusiak bereganatutako lurraldeak. Urdinez, Ukrainaren kontraeraso eta defentsa-lerroak.
Data2022ko otsailak 24apirilak 3
LekuaKiev eta Kieveko Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°27′00″N 30°31′25″E / 50.45°N 30.5236°E / 50.45; 30.5236
EgoeraUkrainak irabazi
Gudulariak
Kieveko Erasoaldia Errusia

Kieveko Erasoaldia Ukraina

Buruzagiak
Kieveko Erasoaldia Vladimir Putin
Errusia Aleksandr Txaiko
Errusia Ramzan Kadirov
Errusia Andrei Sukhovetski
Errusia Magomed Tuxaiev
Errusia Andrei Zakharov 
Errusia Juri Medvedev
Kieveko Erasoaldia Volodymyr Zelensky
Ukraina Denys Monastyrsky
Ukraina Oleksiy Kuleba
Ukraina Oleksandr Pavlyuk
Ukraina Mamuka Mamulaxvili
Indarra
Kieveko Erasoaldia Errusiako Indar Armatuak
  • Kieveko Erasoaldia Errusiako Lurreko Indarrak
    • Guardiako Fusil Motordunen 37. Brigada
    • Fusil Motordunen 64. Brigada
    • Guardiako Tankeen 6. Erregimentua
    • Guardiako Tankeen 239. Erregimentua
  • Kieveko Erasoaldia Errusiako Indar Aerogarraiatuak
    • Guardiako Aire-Erasoko 11. Brigada
    • Guardiako Aire-Erasoko 31. Brigada
    • Guardiako Aire-Erasoko 234. Erregimentua
  • Kieveko Erasoaldia Operazio Berezietako Indarrak

Kieveko Erasoaldia Errusiako Guardia Nazionala

  • Guardia Nazionaleko 141. Brigada Motorizatua
  • SOBR
  • OMON

15,000–30,000 soldadu

  • Hainbat ehundaka tropa aerogarraiatu
  • 1,500 soldadu txetxeniar
  • >700 ibilgailu militar
  • 220-234 helikoptero inguru

Kieveko Erasoaldia Ukrainako Indar Armatuak

  • Kieveko Erasoaldia Ukrainako Lurreko Indarrak
    • 72. Brigada Mekanizatua
  • Kieveko Erasoaldia Lurralde Defentsako Indarrak
    • Lurralde Defentsarako 112. Brigada
    • Ukrainako Kanpo-Legioa
      • Georgiako Legioa
  • Kieveko Erasoaldia Ukrainako Guardia Nazionala
  • Kieveko Erasoaldia Ukrainako Aireko Indarrak
    • Hegazkineria Taktikoko 40. Brigada
  • Kieveko Erasoaldia Ukrainako Aire-Erasoko Indarrak
  • Ukraina Zibil irregularrak

ezjakina

Galerak
ezezaguna

Kieveko Erasoaldia Ukraina eta Kieveko Erasoaldia AEBen arabera:

>212 soldadu hil, >948 soldadu zauritu; >200 soldadu harrapatu

>622 zibil hil

Martxoaren 5erako, hiriaren inguraketa-estrategiaren barruan, Butxa, Hostomel eta Vorzel hiriak Errusiaren alde eroriak ziren. Martxoaren 29an, halere, Errusiak iragarri zuen bere indarrak Kiev eta honen inguruetatik erretiratzen zituela. Ukrainako agintariek 2022ko apirilaren 2an Kiev Oblastaren erabateko kontrola berreskuratu zutela baieztatu zuten.

Denbora-lerroa

Errusiar erasoaldia (2022ko otsailak 24–martxoak 10)

Otsailaren 24ko goizean, Errusiako artilleriak eta misilek eraso egin zuten Kieveko Oblastean, Kieveko aireportu nagusia barne, Boryspilgo Nazioarteko Aireportua. Goiz horretan bertan, indar errusiarrek Ukrainako muga zeharkatu zuten Bielorrusiatik, Ukraina iparraldean. Txernobyleko guduan Txernobyleko Zentral Nuklearra harrapatu zuten ere, mugatik gertu kokaturik dagoena.

Kieveko Erasoaldia 
Errusiar paraxutistak Antonov Aireportuan, Antonov Aireportuaren erasoan.
Kieveko Erasoaldia 
Guardiako Aire-jauziko 31. Brigadaren suntsitutako BDM-2 bat, Hostomelgo guduan.

Geroago, paraxutista errusiarrak Hostomelgo Aireportuan lurreratu ziren aireportuaren kontrola hartuz eta Antonoveko Aireportuko gudua ere hasiz. Ukrainako funtzionarioen arabera, paraxutista errusiarrak atzera bota zituzten gero tropa ukrainarrek. Errusiako indarrak Kieveko Erreserba eta inguruetako lurrak hartzen saiatu ziren ere. Borroketan zehar, Antonov An-225 Mriya, munduko hegazkinik handiena, suntsitua izan zen.

Otsailaren 24ko gauean, Ukrainako Presidente den Volodymyr Zelenskyk adierazi zuen "talde subertsiboak" Kievera hurbiltzen ari zirela. Gau hartan bertan, Lloyd Austin-ek, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa-Idazkariak adierazi zuen Errusiako Infanteriako unitate mekanizatu batzuk aurrera egin zutela, Kievetik 32 km baino gutxiagora kokatu arte.

Goizeko 06:47tan (GMT+2), Ukrainako Armadako unitate batek zubi bat leherrarazi zuen Teteriv ibaiaren gainean, Ivankiv-etik gertu, Txernobyletik zetorren tanke errusiarren zutabe bat geldituz. Ukrainako Indar Armatuen Estatu Nagusiak geroago esan zuenez, Aireko Erasoko soldadu ukrainarrek soldadu errusiarrei aurre egin zieten Ivankiv eta Dymer hirietan.

Goiz hartan oraindik, Errusiako Aire Armadak hiriburua bonbardatzen jarraitu zuen, Kieveko erdigunea bonbardatuz. Geroago, Su-27 borroka-hegazkin ukrainar bat eraitsi zuten Kieven gainean; hegazkinak bederatzi solairuko apartamentu multzo baten aurka jo zuen, eraikinari su emanez. Goiz erdian, soldadu ukrainarrez jantzitako saboteatzaile errusiarrak Obolonski barrutian sartu ziren, Kieveko iparraldean, Rada Gorenetik 9.7 kilometrora. Egunean zehar, Kieveko guduan, tiro-hotsak entzun ziren hiriko hainbat auzotan; Ukrainako funtzionarioek Errusiako tropekin izandako liskarren ondoriozko tiroak zirela esan zuten. Zelenskyk Molotov koktelekin kontraerasotzeko eskatu zien herritarrei. Era berean, erreserbako Lurralde Defentsako Indarrak aktibatu zituen, hiriburua defendatzeko. Amaitzeko, borrokatzeko prest zeuden Kieveko biztanleen artean 18,000 arma banatu ziren ere.

Antonov Aireportuko guduak aurrera jarraitu zuen, Errusiako Indar Aerogarraiatuen bigarren aire-eraso batekin. Soldadu errusiar batzuek Ukrainaren defentsa haustea lortu zuten Ivankiven, egun osoa iraun zuen borroka baten ostean. Errusiako Defentsa Ministerioaren arabera, indar errusiar horiek aurrera egin ahal izan zuten, bai eta Hostomeleko Aireportua harrapatu ahal izan zuten lurrez egindako eraso baten ondoren; izan ere, modu horretan, indar errusiarrentzat funtsezkoa zen lurreratze-gune bat sortzea lortu zuten, Kievetik 10 kilometrora.

Kieveko Erasoaldia 
Kieveko metroko geltoki bat, zibilen aterpe bilakaturikoa.

Otsailaren 26ko goizaldean, paraxutista errusiarrak Vasylkiv hirian lurreratzen hasi ziren, Kievetik hegoaldera, Vasylkiveko Aire-Basea harrapatzeko. Ondorengo guduan, borroka gogorrak hasi ziren hiriaren kontrola lortzeko. Ukrainako funtzionarioek diotenez, 01:30ean, Su-27 ukrainar batek paraxutistak zeramatzan Ilyushin Il-76 errusiar bat eraitsi zuen Vasylkiven gainean. Geroago, bi funtzionario estatubatuarrek esan zuten ukrainarrek bigarren Il-76 errusiar bat eraitsi zutela gertu dagoen Bila Tserkva hirian. Ukrainako aire-erasoa gorabehera, paraxutista errusiarren parte batek Kiev hegoaldean lurreratzea lortu zuen, Vasylkiv inguruan, eta Ukrainaren Guardia Nazionaleko Tropekin aurkitu zen. Goizeko 07:30etan, ofizial ukrainarrek jakinarazi zuten defendatzaileek, hegazkinek lagunduta, paraxutistak arrakastaz baztertu zituztela.

Errusiako indarren misil batek Kieveko apartamentu-eraikin bat jotzen, otsailaren 26an.

Errusiako indarrak goizean goiz hasi ziren Kiev erasotzen, hiria artilleriaz bonbardatuz eta hiriaren barruan zentral elektriko bat eta armadaren base bat harrapatzen saiatuz. Halere, Ukrainako indarrek bi helburuak defendatu ahal izan zituzten. Vasylkiveko alkate den Natalia Balasinovitx-ek esan zuen Ukrainako indarrek arrakastaz defendatu zutela bere hiria, eta borrokak amaitzen ari zirela.

Kieveko Zentral Hidroelektrikoa, hiriaren iparraldean dagoena, Vyshhorod auzoan, Errusiako indarrek alde erori zen, egun bartan Ukrainako indarrek zentrala berreskuratu bazuten ere. Ukrainako aire-defentsek, halaber, Zentralera zuzendutako misil bat ere geldiarazi omen zuten. Interfaxen arabera, zentraleko presak huts egingo balu, uholdeak "Kieveko ezkerreko ertz osoa" suntsi lezake.

Otsailaren 27ko goizaldean, misil errusiar batek petrolio-biltegi bat jo zuen Vasylkiven, instalazioei su emanez. Kiev inguruko hondakin erradioaktiboen zabortegi bat ere aire erasoek harrapatu zuten, baina biltegiak berak ihes egin zion talkari.

Aldi berean, Kalynivka-n borrokak gertatzen ari zirela jakinarazi zen, baina ez dago argi Kieveko auzoaz edo Vasylkiveko auzoaz ari diren, biek izen bera baitute. Geroago, goizeko lehen orduetan, Ukrainako Armadak baieztatu zuen 56 tankeko Kadyrovtsy-konboi bat suntsitu zuela Hostomelen, eta, ustez, Magomed Tushayev jeneral txetxeniarra hil zuen. Hala ere, Ramzan Kadyrov buruzagi txetxeniarrak baieztatu zuen Tushayev bizirik zegoela, eta bideo bat argitaratu zuen non Tushayev Anzor Bisaev-ekin, Txetxeniako beste komandantearekin batera, agertzen den. Otsailaren 27ko goizean, errusiarren aire-eraso batek apartamentu-eraikin bat jo zuen Butxa hiri txikian, Hostomeletik hegoaldera. Butxan ere borrokak izan ziren, eta Ukrainako indarrek zubi bat suntsitu zuten hirian, indar errusiarren aurrerapena geldiarazteko. Markushin Alexander-rek, ondoko hiria den Irpingo alkateak, adierazi zuen Ukrainako indarrek hiria erasotzen ari ziren indar errusiarrak garaitu zituztela, Bucharekin lotzen zuen zubia suntsitu eta tropa errusiarrak harrapatu ondoren. Geroago, bideoak agertu ziren sare sozialetan, suntsitutako blindajeak eta hildako hainbat soldadu erakusten zituztenak.

Ostean, otsailaren 27a bertan, Ivankivera zihoan errusiar konboi handi bat ikusi zen satelite-irudietan. Otsailaren 24an Txernihiv inguratu zuten indar errusiarrak Kievera hurbiltzen hasi ziren ipar-ekialdetik ere. Kieveko alkateak, Vitali Klitxko-k, Associated Pressi adierazi zion Kiev erabat inguratuta zegoela, eta horrek ezinezkoa egiten zuela herritarrak ebakuatzea. Geroago, ordea, atzera egin zuen bere iruzkinetan; izan ere, bere bulegoak esan zuen irudizko zentzuan ari zela hizketan. The Guardianen arabera, Kiev hegoaldetik ateratzen diren errepideek ez zuten indar errusiarrik.

Vadim Denysenko-k, Ukrainako Barne Ministroaren aholkulariak, otsailaren 28ko goizean adierazi zuen gau hartan Errusiako ekipo militarreko zutabe bat suntsitu zutela Makariven. Geroago argitaratutako telebista-zirkuitu itxi bateko bideo batek erakusten zuenez, The Guardianen arabera, indar errusiarrek auto bat leherrarazi zutela herriko bidegurutze bateko borroketan, zeinaren barruan zihoan adineko bikote bat akatuz.

Bitartean, Ivankiveko Historiaren eta Tokiko Historiaren Museoa suntsitu egin zuten Ivankiveko borroketan, Maria Prymachenko-ren artelan asko suntsituz. Otsailaren 28ko gauean, indar errusiarrek 9K720 Iskander misil bat jaurti zuten Brovariko aldiriko komunikazio militarren zentro baten aurka, pertsona bat hil eta bost zaurituz, Igor Sapozhko-ren arabera, Brovariko alkatea.

Martxoaren 1ean, misil errusiarrek Kieveko Telebista Dorrea jo zuten, hiriko telebista-emisioak moztuz eta bost pertsona hilez. Errusiarren bonbardaketek Rusanivka eta Kurenivka auzo kievitarrak ere harrapatu zituzten, baita Boiarka eta Vixneve aldiriak ere. Borodianka-n borroka gogorrak izan ziren.

Kieveko Erasoaldia 
Ukrainar soldadu bezala mozorratutako lapurrak, Borispilen, martxoaren 3an.

Martxoaren 2an, goizean goiz, Ukrainako Aireko Indarrek adierazi zuten Errusiaren Sukhoi Su-35 bat eraitsi zutela Kiev gainean. Informazio ezberdinen arabera, Irpinek misil baten inpaktua jaso ondoren, hiriak kalte larriak jasan zituela jakinarazi zen. Halaber, Valerii Zaluzhnii-k, Ukrainako Indar Armatuen Komandanteburuak, geroago adierazi zuenez, Makariv berriro ere Ukrainaren alde erori zela.

Kieveko Erasoaldia 
Hostomelgo guduaren osteko irudia, 2022ko martxoaren 4ean.

Martxoaren 3 eta 4 artean, Ukrainako indarrek kontraerasoa egin zuten Hostomel hirian zein bere aireportuan. Ukrainarrek Arma Konbinatuen 41. Armadako komandanteburu zen Andrei Sukhovetski maior generala hil zuten, bai eta hiria berriz bereganatu. Denetara, Guardia Banatuaren Aire-Asaltoko 31. Brigadako 50 kide hil zituzten ere.

Martxoaren 4ean, bi zibil hil eta beste lau zibil zauritu ziren Butxako Raioneko Vorzel herrixkan, Kieveko Eskualdeko Fiskaltzaren arabera. Markhalivka herrixkan, sei zibil hil ziren errusiarren aire eraso batean, bertako udaltzainen arabera. Bien bitartean, Stuart Ramsay, Sky Newseko kazetaria, tiroz zauritu zuten, bera eta bere taldea zeramatzan autoak segada bat jasan ondoren Kievetik gertu. Ukrainako agintariek esan zutenez, erasotzaileak tropa errusiarrak izan ziren.

Jakinarazi zenez, errusiar ibilgailu blindatuen zutabe bat iritsi zela Brovari-tik gertura. Gerra Azterketarako Institutuak adierazi zuenez, litekeena Sumy eta Kiev hiriak Romni eta Priluki hirietatik pasaz lotzen dituen autobidea zein Krolevets–Kiev autobidea erabiliz, Baturin eta Bobrik bidez. Gaineratu zutenez, indar ukrainarrek, agian, ez zieten eutsi beren aurrerapenari, bertako eremu laua delako eta biztanle gutxi dituelako, bai eta indar errusiar batzuk ere irits zitezkeelako haraino Txernihiv zeharkatuz.

Martxoaren 6an, Oleksi Arestovitx-ek, Ukrainako Presidentearen Bulegoko aholkularietako batek, adierazi zuen tropa errusiarrek Butxa eta Hostomel martxoaren 5ean harrapatu zituztela, non ez zuten zibilak ebakuatzen uzten, haur asko zaurituta egon arren. Irpinen, errusiarren bonbardaketak ebakuaziorako kontrol-postu batera iritsi ziren. Bonbardakerta horretan, zortzi zibil hil ziren, Oleksandr Markuxin-en –Irpin hiriko alkatea– arabera. Bestalde, Ukrainako Barne Ministerioak adierazi zuen bost pertsona hil zirela indar errusiarrek Yasnohorodka herriko kontrol-postu ukrainar baten aurka tiro egin zutenean. Ukrainako Kanpo Arazoetako Ministerioaren arabera, Anatoli Fedoruk –Butxako alkatea– ere zauritu zuten bonbardaketan.

Kieveko Erasoaldia 
Kiev-inguruko ibilgailu errusiarren taldea, martxoaren 7an.

Hostomelgo Udalak martxoaren 7an adierazi zuen Yuri Prilipko, hiriko alkatea, hil egin zela, indar errusiarrek haren aurka tiro egin ondoren, zibilei elikagaiak eta botikak banatzen zizkien bitartean. Bitartean, Irpineko alkatea, Oleksandr Markuxin, harrapatu egin zuten ere. Makariven, gutxienez 13 zibil hil ziren Errusiaren aire-eraso baten ondorioz, okindegi bat joz, bertako larrialdi-zerbitzuen arabera. Egun hartan, eta Ukrainako agintarien arabera, Kieven gainera eraitsi zituzten beste bi hegazkin errusiar.

Martxoaren 8an, Errusiarrek Zhytomyr eta Kyiv arteko autobidean aurrera egin zuten, Fastiv hiria mehatxatuz, Brovaryn sartzen saiatzeaz gain. Borroka gogorrak izan ziren ere Makariv, Butxa, Hostomel, Vorzel eta beste eremu batzuetan. Bien bitartean, iparraldetik Kieverantz zihoan tanke errusiarren konboia hiritik kilometro gutxira iritsi zen martxoaren 9an. Ukrainako Barne Ministroaren aholkulari den Vadim Denisenko-k adierazi zuen Ukrainako indarrek kontraeraso bat egin zutela Kievetik gertu, gauean, eta bost tanke errusiar suntsitu zituztela.

Martxoaren 9an, borrokak ziharduen oraindik Irpinen. Errusiak herriaren amore ematea eskatu zuen, Markuxinek –hiriko alkateak– errefuxatu zuena.

Martxoaren 10ean, funtzionario ukrainarrek adierazi zuten Azov Batailoiak eta Mekanizatutako 72. Brigadak segada bat egin zietela Guardiako Tankeen 90. Dibisioko Tankeen 6. eta 239. Erregimentuei, Brovari raionean, galera handiak eragin eta erretiratzera behartuz. Andrei Zakharov, koronela eta Tankeen 6. Erregimentuko komandantea hil zutela ere esan zuten. Bitartean, Brovaritik gertuko tanke-presentzia adierazten duten irudiak argitaratu ziren Interneten. Bien bitartean, bi zibil hil ziren Makariv-en, haien autoa jaurtigai batek jo zuenean, Kyiveko Poliziaren arabera.

Erasoaldiaren gelditzea (2022ko martxoak 11–15)

Errusiako soldaduek Guta-Mezhyhirska herrian lortutako Javelin ATGM ukrainarrak erakusten dizuzte, 2022ko martxoan.

2022ko martxoaren 11rako, Kieveko konboi errusiarraren elementu batzuk banandu eta su-posizioetan jarri ziren. Konboiaren parterik nagusiena errepidean jarraitzen zuen bitartean, zati batzuk, artilleria barne, zutabe nagusia utzi eta Hostomel-inguruko posizioak hartzen hasi ziren. Konboiaren zati batzuek posizioak hartu zituzten ere Lubianka-n eta inguruko basoetan. Gerraren Ikerketarako Institutuak egun horretan egindako erasoaldiaren ebaluazio baten arabera, Kiev inguratzen saiatzen ari ziren lehorreko indar errusiarrek eten bat egin zuten martxoaren 810 tartean, izandako erasoetan porrot egin ondoren, beren borroka-unitateak berrhornitzeko.

Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak adierazi zuen zazpi zibil hil zirela indar errusiarrek Peremoha herrixkan, Baryxivka Raion zaharrean, ebakuazio-zutabe baten aurka tiro egin eta hau atzera egitera behartu ondoren.

Vasylkiveko alkate den Natalia Balasinovitx-ek geroago adierazi zuen Errusiako misilekin egindako erasoek Vasilkiveko aire-basea zein hiriko lurreratze-pista suntsitu zituztela. Gainera, hiriko munizio-biltegia ere erre egin zuten, inguruko Vasylkiv herriko petrolio-biltegi bat eta Kriatxki-ko beste bat errez. Kvitneve herrian, goizaldeko 03:40an izandako bonbardaketa batek produktu izoztuen biltegi bat erre zuen. Errusiako Defentsa Ministerioko bozeramaile den Igor Konaxenkovek adierazi zuen indar errusiarrek Vasilkiveko aerodromo militarra eta Brovarin kokatutako Ukrainako indarren adimen erradioelektriko eta elektronikoko zentro nagusia suntsitu zituztela, irismen- eta zehaztasun-handiko misilak erabiliz.

Martxoaren 13an, Defentsa Ministerio britainiarrak adierazi zuen Errusiako indarrak Kieveko erdigunetik 25 kilometrora zeudela. Egun hartan, kazetari estatubatuar bat, Brent Renaud, hil zen eta beste bi kazetari zauritu ziren Irpinen, kontrolgune batean, errusiar indarrek ukrainarrak ez ziren kazetariak zeramatzan auto baten aurka tiro egin zutenean, Kieveko polizia-departamentuko buruaren arabera. Indar ukrainarrek eragotzi egin zuten indar errusiarrek Kieven aurrera egiten jarraitzea, Hostomeletik gertu dagoen eta ibaiaren gaineko zubi nagusitik 5 kilometro iparraldera dagoen Irpin ibaiaren gaineko zubi bat leherrarazita.

Martxoaren 14ean, Benjamin Hall, Fox Newseko kazetaria, zauritu egin zen Kievetik gertu zegoen gatazkaren berri ematen ari zela. Pierre Zakrzewski kamarografoa eta Oleksandra Kuvshynova, albiste-ekoizle eta finkatzaile ukrainarra, eraso berean hil ziren. Anton Heraxtxenkoren aholkulariak adierazi zuenez, atentatua errusiar bonbardaketa batek eragin zuen. Bien bitartean, indar errusiarrek Butxa eta Irpin hirien erdia bereganaturik zituzten, martxoaren 14rako.

Martxoaren 15ean, beste kuartel militar bat ezarri zen, Kieven, defentsaz arduratzeko. Zelenskyk Oleksandr Pavlyuk, Indar Bateratuen jarduneko Komandantea, izendatu zuen "Kieveko Eskualde-Administrazio Militarreko" buru, eta, Eduard Koskalov, Indar Bateratuen Komandante berri. Egun hartan, Ukrainako Polizia Nazionalak adierazi zuen zibil bat hil eta beste bi zauritu zirela Hostomelen, tropa errusiarrek ebakuazio-autobusen aurka tiro egin zutenean. Butxan, tropa errusiarrek boluntario zibil eta udaletxeko langileak harrapatu zituzten, hurrengo egunean askatuak izan ziren arren.

Ukrainar kontraerasoa (2022ko martxoak 16–apirilak 2)

Kieveko Erasoaldia 
Ukrainako Polizia Butxara sartzen, apirilaren 2an.

Martxoaren 16an, Ukrainako Gobernuak iragarri zuen bere indarrek kontraeraso bat hasi zutela Kievera hurbiltzen ari ziren errusiar indarrei aurre egiteko. Era berean, Butxa, Hostomel eta Irpinen borrokak izan ziren. Errusiako indarrek eraso murritzak egin zituzten soilik, Kieveko ipar-mendebaldean.

Hurrengo egunean, martxoak 17, Ukrainako Defentsa Ministerioak iragarri zuenez, Ukrainako tropek Makariv hiria berreskuratu izan zuten, garrantzi estrategiko handikoa dena. Era berean, indar errusiarrek ez zutela "aurrerapen esanguratsurik egin Kieven inguruan azken 24-48 orduetan", eta bonbardaketa "kaotikoa" egin zutela adierazi zuen. Erresuma Batuko inteligentzia militarraren txosten batek gaineratu zuen Errusiako indarrek "galera handiak" izan zituztela "gutxieneko aurrerapenak" egiten zituzten bitartean.

Martxoaren 18an, Ukrainak Errusiaren Kiev erasotzeko bi ibilbide nagusiak blokeatu zituen; Brovary eta Boryspil-en inguruak, bertan "eraso-ekintzak" bertan behera uzten ari baitzen. Ukrainak hiriburuaren inguruan hirugarren defentsa-lerro bat indartzeko lan egin zuen, indar errusiarrek azpiegitura instalazioen aurka "zinikoki tiro egiten zuten bitartean".

Martxoaren 19rako, Errusiak okupatzen zuen eremuaren gaineko kontrola sendotu nahi zuen, unitateen posizio estatikoak berrhornitzeko eta indartzeko ahalegin gehiago egiten ziren bitartean. Maxaren irudiek Errusiako indarrak lubakiak eta estaldurak zulatzen erakutsi zituzten, Kiev Oblastean.

Martxoaren 20an, misil errusiarrak hiriburuko hainbat gunetara iritsi ziren, Errusiak "Ukrainako indar berezien entrenamendu zentro" gisa deskribatu zuena barne.

Martxoaren 21ean Ukrainak errusiarren eraso bat geldiarazi zuen Brovaryn, Errusiak Mykolaivkan ukrainar aginteko bunker bat harrapatu zuela baieztatu zuen bitartean. Hala ere, Errusiako indarrek Kieveko ipar-mendebaldean operazio garrantzitsuak egiteko behar zen laguntza logistiko nahikoa antolatzen jarraitzen zutela jakinarazi zen.

Martxoaren 22tik 24ra bitartean, Ukrainak Makariv hiri estrategikoki garrantzitsua berreskuratu zuen (martxoaren 22an), Mostxun herria (martxoaren 23an) eta Lukyanovka herri txikia (martxoaren 24an). Halaber, hiru tanke errusiar eta infanteriako bederatzi gudu-ibilgailu Lukyanovkan suntsituak izan zirela baieztatu zen. Halaber, zenbait ekipo lapurtu zituzten ere tropa ukrainarrek, dirudienez, inguruko herrietan unitate errusiarren setioan lanean ari ziren bitartean. Jakinarazi zenez, Irpin Ukrainako indarrek kontrolatzen zuten %80an, eta Errusiak, berriz, suziriekin erasotzen zuen hiriaren aurka. Martxoaren 24an ere, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak (IAEA) adierazi zuen Errusiak Slavutytxen aurka egindako bonbardaketek eragotzi egiten zutela langileak Txernobylgo Zentral Nuklearrerantz joatea eta bertan lan egiten ari zirenak txandakatzea.

Martxoaren 25ean, Erresuma Batuko Defentsa Ministerioko inteligentzia-zerbitzuen ebaluazio batek jakinarazi zuen, indar errusiarrek gehiegizko neurria zuten hornikuntza-lerroetatik atzera egin ahala, Ukrainak hiri eta defentsa-posizioak birkonkistatzen zituela Kiev ingruuan, 35 kilometrora, ekialdean. Ebaluazioak ondorioztatu zuenez, litekeena zen Ukrainako indarren helburua "indar errusiarrak ipar-mendebaldeko ardatzean atzera eginarazten saiatzea" izatea, "Kievetik Hostomelgo aerodromorantz".

Martxoaren 26an, Ekialdeko Barruti Militarretik (EMD) Kiev-Txernihiv Ardatzera indar errusiarrak bidaltzen ari zirela jakinarazi zen. ISWk aztertu zuenez, Ukrainak "errusiar irteera" bat sortu zuen Hostomelen, "norabide askotatik eta, itxuraz, etengabeko presiopean" zegoena. Egun hartan, errusiar soldaduak buruzagien aurka matxinatzen hasiak zirela zioten informazioa agertu zen. Horien arabera, Juri Medvedev koronela borrokan ari zen Makariven, eta, ustez, Guardiako Fusil Motorizatuen 37. Brigadako soldadu batek nahita eraso ziola koronelari, bi hankak hautsi zizkiola eta, ustez, hilez. Dan Sabbagh-ek The Guardian egunkarian idatzi zuenez, nahiz eta litekeena izan erasoa gertatzea, froga gutxi zeuden Medvedev benetan hil zela baieztatzeko.

Martxoaren 27an, Errusiako Arma Konbinatuen 35. Armadak, ustez, Bielorrusiarantz hedatu zen, bertan kaltetutako unitateak txandakatzeko aire-erasoen eta bonbardaketen babespean; Errusiak, berriz, baieztatu zuen aginte-postu bat ezarri zuela Kieven inguruan jarduten zuten EMDko indar guztientzat, Txernobyl inguruan . ISWren ustez, EMDko komandantea, Aleksandr Txaiko koronel jenerala, "Bielorrusian, indar errusiarrak berriz elkartzeko eta Kiev mendebaldetik inguratzeko operazioei berrekiteko ahaleginak pertsonalki zuzentzen aritu liteke".

Martxoaren 28an, Ukrainak Irpin berreskuratu zuen, martxoaren 30ean berretsi zena. Martxoaren 29an, Errusiako Defentsa ministrordeak, Aleksandr Fomin-ek, Errusiako indarrak Kievetik eta Txernihiv ingurutik erretiratuko zirela iragarri zuen.

Martxoaren 30 eta 31 bitartean, indar errusiarrek Kieveko ekialdeko eta iparraldeko aldiriak bonbardatu zituzten, non Ukrainako indarrek lurraldea berreskuratu zuten azken egunetan, baita Irpin eta Makariv ere. Aldi berean, Hostomel inguruko borroken berri eman zen, Ukrainako kontraerasoen eta Brovaryren inguruko errusiar atzera-egite batzuen artean. Defentsa Ministerio britainiarraren arabera, "errusiar indarrek Kievetik ekialdera eta mendebaldera posizioak mantentzen jarraitzen dute unitate kopuru mugatua erretiratu arren. Litekeena da datozen egunetan borroka gogorrak izatea hiriko aldirietan"; hala, artilleria-eraso horiek Kiev Oblasteko errusiar erretiratzearen hasiera estali behar zutela iradoki zuen ISWk. Errusiar indarrek, halere, inguruko guneak txikitu zituzten erretiratzen ziren bitartean. Ukrainako indarrek kontraerasoa eginez erantzun zioten erretiratzeari; ondorioz, errusiarren erretiratzea desordenatua izan zen zenbait tokitan, zenbait tropa atzean geratuz.

Apirilaren 1ean, Ukrainak Kiev Oblasteko 13 herri birkonkistatu zituen, indar errusiarrek Brovary Barruti osoa, ia, "utzi" zuten bitartean. Ondoren, Ukrainako indarrek "garbiketa" lanak egin zituzten, errusiar barrikada, munizio eta ustezko tranpa leherkorrak kentzeko. Zelenskyk "zibilentzat hondamendia izan daitekeen egoera" ohartarazi zuen, indar errusiarrek "etxeen, ekipo abandonatuen eta baita hildakoen gorpuen" inguruan utzitako minak zirela eta. Egun horretan bertan, Maks Levin kazetari ukrainarra hilda aurkitu zuten Guta Mezhygirska herritik gertu, bi aste baino gehiago desagertuta egon ondoren. Ukrainako fiskaltzak baieztatu duenez, Errusiako militarren "bi tirok" hil zuten kazetaria.

Apirilaren 2an, Ukrainako indarrek Kieveko eskualde osoaren kontrola berreskuratu zuten. Apirilaren 3rako jada ikusi zen Ukrainako indarrek Pripiat Barrutia eta Bielorrusiako mugaldea berreskuratu zituztela.

Gudu-ostea

Ikus, gainera: «Butxako sarraskia»
Kieveko Erasoaldia 
Butxako egoiliarrak, hilik.

Ukrainak Kiev Oblast osoa berreskuratu ondoren, ukrainar armada erretiradan geratutako tropa errusiar isolatuen fokuak "garbitzen" hasi zen. Gerra Azterketarako Institutuaren iritziz, talde-geldikin horiek ez zuten erresistentzia antolaturik eskaintzen. ISWk gainera, Bielorrusiara eta Errusiako mendebaldera erretiratu ziren unitate errusiar batzuk "epe luze batean borrokan eraginkorrak ez izaten jarraituko dutela" adierazi zuen.

Ukrainako agintariek esan zutenez, Butxa hiriko 300 biztanle zibil baino gehiago exekutatu zituzten indar errusiarrek. Gorpuak errusiarrak erretiratu ondoren aurkitu zituzten; hala, apirilaren 4ra arte 410 zibilen gorpuak berreskuratu zituzten Kiev inguruko hirietatik.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Kieveko Erasoaldia Denbora-lerroaKieveko Erasoaldia Gudu-osteaKieveko Erasoaldia Ikus, gaineraKieveko Erasoaldia ErreferentziakKieveko Erasoaldia Kanpo estekakKieveko ErasoaldiaErasoaldiErrusiako Indar ArmatuakHiriburuKievKieveko oblastaOtsailaren 24UkrainaUkrainako inbasioa (2022)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Iberiar penintsulaIdoia AsurmendiAzaroaren 11Los XeyErromatar InperioaZizareZuberoaInauteriak Euskal HerrianUgatzBelgikaIssenheimEntziklopediaTirano2013KubaBarne produktu gordinChill MafiaOligarkiaIker CasanovaGuido MünchGaliziako Egun NazionalaHezkidetzaHizkuntzaApo lasterkariLa Tour-sur-OrbAieru (zientzia)HaurdunaldiEltxoSugaarKarlos X.a FrantziakoaEsch-sur-AlzetteBizi-kalitateAnimaliaWikidataZetakFXabier LeteBeroFrida KahloInesa Gaxen1976Maiatzaren 15FieschEguzki-loreLady GagaAlbaniaHuntza taldeaAsier OdriozolaTrikuharriTernuaTraineru estropadaAlabamaGiltzurrunLemoaTerrakotazko armadaJose Migel BarandiaranVietnamgo GerraCharles DarwinIndonesiaFrantziako IraultzaErresuma BatuaJAzaroaren 19Hasdrubal BarkaAditz trinkoArrainLeonidas I.aGurutzadakUrtarrilaren 17Apalis flavigularisBirus1977LaukiSare sozialak🡆 More