Andrei Sukhovetski

Andrei Aleksandrovitx Sukhovetski (errusieraz: Андрей Александрович Суховецкий) (1974ko ekainaren 25a – Ukraina; 2022ko otsailaren 28a) Errusiako maior jeneral bat izan zen, 2022ko Ukrainaren inbasio errusiarrean borrokan hil zena.

Andrei Sukhovetski
217th Guards Airborne Regiment (en) Itzuli komandante


Andrei Sukhovetski
7th Guards Mountain Air Assault Division (en) Itzuli komandante

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАндрей Александрович Суховецкий
JaiotzaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna1974ko ekainaren 25a
HerrialdeaAndrei Sukhovetski Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Andrei Sukhovetski Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaDonetskeko oblasta2022ko martxoaren 2a (47 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Hezkuntza
HeziketaRyazan Airborne Command High School (en) Itzuli 1995)
M.V. Frunze Akademia Militarra
Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren Akademia Militarra
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Indar Armatuak
Motorized Rifle Troops (en) Itzuli
airborne forces (en) Itzuli
GraduaAir Force major general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakErrusia-Ukraina gerra (2022)
2008ko Hego Osetiako Gerra
2014ko Krimeako krisia
Siriako gerra zibileko Errusiaren operazio militarrak
Errusia-Ukraina gerra

Biografia

Sukhovetski 1974ko ekainaren 25ean jaio zen. Ryazango Guardiako Aireko Agintearen Goi Eskolan graduatu zen 1995ean, eta, hasiera batean, pelotoi-komandante izan zen, mailaz maila igo aurretik. The Independentek "paraxutista errespetatua" bezala deskribatu zuen. Operazio militarretan aritu zen Ipar Kaukasoan, Txetxenian barne, eta Abkhazian borrokatu zuen 2008ko Errusia-Georgiako gerran. Hurrengo urtean, Arma Konbinatuen Akademian graduatu zen ere.

Sukhovetski Errusiako Federazioaren Krimeako anexioan egindako lanagatik saritu zuen 2014an, eta, ondoren, Errusiak Siriako gerra zibilean izandako esku-hartze militarrean ere parte hartu zuen. 2018an, Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko Akademia Militarrean graduatu zen. 2019tik 2021era, Sukhovetskik Guardiako Mendiko Aireko-jauziko 7. Dibisioa zuzendu zuen. Maior jeneral mailara igota, Sukhovetski Arma Konbinatuen 41. Armadako komandanteorde izendatu zuten 2021eko urrian. Postu horretan, 2022ko Ukrainaren inbasio errusiarrean borrokatu zen. Spetsnazen komandantea ere izan zen.

Heriotza

Sukhovetski borrokan hil zen, Ukrainan, 2022ko otsailaren 28an. Antza denez, frankotiratzaile batek tiro egin zion, Mariupoletik gertu, une hartan indar errusiarrek setiatuta baitzegoen; hala ere, 41. Armadak Ukraina iparraldean jarduten zuen, Mariupol ingurutik urrun. Beste bertsio baten arabera, Hostomelgo Aireportuan hil zuten. Txosten baten arabera, Sukhovetski hil egin zuten Kieveko konboi errusiarraren burura joaten ausartu zenean.

Ukrainako iturriak martxoaren 1etik aurrera hasi ziren haren heriotzaren berri ematen. Errusiar aldean, Sukhovetskiren heriotza lehen aldiz baieztatu zuen, VKontakten, Borrokako Anaitasuneko diputatu batek, errusiar beteranoen talde batek. Post hau ezabatu zen arren, beste paraxutista eta beterano errusiar batzuk ere bat etorri ziren Sukhovetski hil zela esatean, Pravda.ru errusiar egunkariak bezala. Vladimir Putin presidenteak hil egin zutela aipatu zuen, gero, hitzaldi batean.

Sukhovetsky oso soldadu kondekoratua zen, 14 domina zituen bizirik zegoenean. Zenbait egunkari eta analista bat etorri ziren bere heriotza kolpe latza izan zela errusiar armadarentzat. Sukhovetski Nikolai F. Vatutin jenerala 1944an hil zenetik Ukrainako borrokalariekin borrokan hildako bigarren jeneral errusiarra da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Andrei Sukhovetski BiografiaAndrei Sukhovetski ErreferentziakAndrei Sukhovetski Kanpo estekakAndrei Sukhovetski19742022Borrokan hildaEkainaren 25ErrusiaErrusieraOtsailaren 28UkrainaUkrainako inbasioa (2022)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KoloreVincent van GoghGenetikaAzelerazioEGorbeiako natura parkeaReal SociedadPeriklesDomeinu (biologia)Botere-banaketaEibarMaria AntonietaOrkestraAhotsBell UH-1 IroquoisIñigo LezertuaJuduOligarkiaJorge OteizaBirikaElikadura-piramideYves MontandLourdes IriondoMoldaviaTxantxangorriDonibane GaraziUgal-aparatuApirilaren 11ArtizarraSoinu kutsaduraNerbio-sistemaUrZarautzEuskararen historiaEuskal literaturaFutbol amerikarraEuskaldunOnddoIgaraba arruntGoogleCarles PuigdemontGoroldioGuruin endokrinoBizi itxaropenPulveroboletus hemichrysusHaurdunaldiIrunSu Ta GarXVIII. mendeaOtsoAro GaraikideaKristalezko sabaiaZirkuitu elektrikoZornotzaLehoinabarDiktaduraEuropar BatasunaHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Uztailaren 29Miru gorriTaiwanEuropaNarrastiPastoralProtozooKuleto faltsuUrdaibaiMaitasunIñaki SalvadorArteFolklore🡆 More