Kastor Eta Polux

Greziar mitologian, Kastor eta Polux (antzinako grezieraz: Κάστωρ, Kástôr; eta Πολυδεύκης Polydeúkês, «oso gozoa») edo Dioskuroak (antzinako grezieraz: Διόσκουροι, Dióskouroi, «Zeusen semeak») Ledaren seme bikiak ziren.

Haien ahizpak Helena eta Klitemnestra ziren. Dioskouroi, “Zeusen semeak” esan nahi du. Hondoratutako itsasontzietako marinelei laguntzen zieten eta nabigatzeko haize onak ekar zitzaten otoi egiten zitzaien. Mitoaren arabera Zeus eta Ledaren semeak ziren, baina baita Tyndareus, ledaren senarra eta Lazedemoniako errege zenaren semeak. Ohiko bertsioaren arabera, Castor Tyndareus-en semea zen, eta, beraz, hilkorra; Pollux, berriz, Zeus-en semea zen (Zisne moduan Leda seduzitu baitzuen).

Kastor eta Polux
Greziar mitologia eta Erromatar mitologia
Kastor Eta Polux
Ezaugarriak
Kastor Eta Polux
Dioskuroak Campidoglion (Kapitolino muinoan), Erroman

Latinez, Gemini, «bikiak», izena eman zieten, eta, batzuetan, «kastoreak».

Kastor ospetsua zen zaldiak bezatzeko eta zamalkatzeko trebetasunagatik, eta Polux, berriz, eskuz kolpeka borrokatzeko abileziagatik. Kalidoneko basurdearen ehizan (ikus Meleagro).

Mitoak

Teseok eta Piritook haien ahizpa Helena bahitu eta Afdanara eraman zutenean, Dioskuroek Atika inbaditu, ahizpa askatu egin zuten, eta, mendekatzeko, Teseoren ama, Etra, hil zuten. Phoebe and Hileira, Leucippusen alabak, bahitu zituzten eta Leucippusen semeek, Idas eta Lynceusek bere atzetik abiatu ziren. Borroka egin zutenean, Idasek Castor hil zuen eta Pollusek Lynceus. Mendeku hartzeko, Zeusek Idas hil zuen tximista batez. Ondoren Zeusek bi aukera eman zizkion Polusi: betirako Olinpoan bizitzea, ala bere hilezkortasunaren erdia anaiarekin partekatzea. Modu horretan txandaka bizirik egongo ziren. Polusek bizia anaiarekin elkarbanatzea aukeratu zuen.

Jasoni eta argonautei ere lagundu zieten, eta, bidaian, Poluxek Amiko erregea hil zuen esku huskako borroka batean.

Gurtza

Haien festa uztailaren 15ean ospatzen zen. Greziar mitologian, Kastorren gurtza askoz garrantzitsuagoa zen Poluxena baino.

Konstelazioa

Gemini konstelazioak Dioskuroak irudikatzen ditu, eta haren izar distiratsuenak (α eta β Geminorum) Kastor eta Polux izendatu dira haien omenez.

Erroman

Kastor Eta Polux 
Dioskuroak irudikatzen dituen zilarrezko txanpona (denarioa), ifrentzuan. Aurrealdean, Erromaren irudikapena. British Museumaren bilduma.

Erroman bere gurtza K.a. 484an sartu zen tradizioak zioenez. Foroan jainko hauei eskainita zegoen tenplua, Regilluseko lakuko batailan Postumius kontsulak (Lucio Postumio Albino) boto bat egin zuelako eraiki zen. Kondairaren arabera, bataila hartan, Dioskuroak erromatarren ondoan borrokatu ziren eta garaipenaren berri Erromara eraman baitzuten. Zaldizko gisa, bereziki erakargarriak ziren erromatar zaldunen (Equites) klase sozialekoentzat, eta armadaren zalditeriako soldaduentzat. Artean bikiak bi gaztek bezala irudikatzen dituzte, normalean zaldiekin, lantzarekin eta kaskoarekin; haien irudia lehen txanpon erromatarretan agertu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Kastor Eta Polux MitoakKastor Eta Polux GurtzaKastor Eta Polux KonstelazioaKastor Eta Polux ErromanKastor Eta Polux ErreferentziakKastor Eta Polux Kanpo estekakKastor Eta Polux

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bizkaiko udalerrien zerrendaSkabideanBiotopoKonikoSur (Oman)Gaztelaniazko WikipediaErnalketaGarazi ArrulaISO 8601Energia geotermikoAhateMaria AntonietaZatiki (matematika)EgiptoAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaArtzibarXabier AlonsoAne IbarzabalMoskuUrbasa-Andia natura parkeaEuskal mitologiaEnergia hidraulikoGiza eskubideakBirusNerea IbarzabalNestor BasterretxeaHaurren Eskubideen AldarrikapenaEstirpe ImperialGurpilFrancisco FrancoHipotesiTraineru estropadaGoenkaleBarry CunliffeHistoriaurreaBiozenosiAdolf HitlerNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaIzabaMunduko biztanleriaMaxixatzenLaguntzaIker MuniainMaitasunDCCPOzeanoHerri BatasunaCeleste CaeiroHirugarren sektoreTiraniaTxikipediaEspainiako Bigarren ErrepublikaGizarteRotten XIIINormandiako LehorreratzeaNerea ReparazTiranoAskatasunLeitzaranHarri-jasotzeHipatia AlexandriakoaTundraEspainiako trantsizioaGreziaNoëlle McAfeeOligarkiaLionel MessiMiguel BernadTxillardegiZirkulazio-aparatuKubismoGerra HotzaErromantizismo🡆 More