Kabilia (amazigeraz: Tamurt n Leqbayel, euskaraz kabiliarren lurraldea, berbere leinuen herria edo Tamurt Idurar, mendien lurraldea) iparraldeko Aljeriako eskualdea da, ekialdeko Atlas mendietako parte handiena osatutakoa, Mediterraneo itsasotik gertu.
Bertan Gouraya eta Djurdjura natura parkeak daude.
Kabiliako biztanleak berbere leinukoak dira baina arabiarrekin nahastu dira mendeetan zehar. Haien hizkuntza eta ohiturak Kabilia Handian baino ez dute bizirik iraun. Zaharren batzordeak gobernatzen ditu Kabiliako herriak, eta emakumeak, gizonen lege eskubide berberak izan arren, behe mailakotzat hartuak dira familiako kideen artean. Kabiliarren %25 Aljerreko eskualdean bizi dira.
Antzinako erromatarrek eta turkiarrek ezin izan dituzte inoiz menderatu Kabilia Handiko berbereak; halaber, berberek gogor egin zioten frantsesen konkistari, baina Randon mariskal frantsesak lurraldea hartu eta Fort-Napoleon gotorlekua eraiki zuen 1857an. 1871n Kabilia Handiko berbereak frantses kolonoen kontra matxinatu ziren, eta 1955eko matxinadaren bultzatzaile gartsuenak izan ziren halaber. Aljeriako gobernuari aurre egin zioten 1936-65 bitarteko urteetan. 1992an eskualdean gatazka zibil odoltsua piztu zen.
Artikulu hau Aljeriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kabilia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.