Kabiliera (taqbaylit kabilieraz) batez ere Aljeriaren iparraldean mintzatzen den amazigeraren aldaera da.
Hizkuntzaren izena Kabilia eskualdeari loturik dago. Aljerian 2,5 - 6 milioi hiztun ditu; eta Europako diasporan ere mintzatzen denez, guztira 8 milioi inguru dira. Kabilieraren hiztunak hirueledunak dira eskuarki, arabieraz eta frantsesez ere jakin ohi badakitelako gehienek.
Kabiliera | |
---|---|
taqbaylit — Taqbaylit | |
Berbere hizkuntzen hedapena. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Aljeria; Europako diasporan |
Hiztunak | 2,5 - 6 milioi |
Eskualdea | Kabilia |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Amazigera Northern Berber (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | kab |
ISO 639-3 | kab |
Ethnologue | kab |
Glottolog | kaby1243 |
Wiki | kab |
IETF | kab |
Irrati aljeriarraren bigarren programa kabilieraz ematen dute eta XX. mendearen amaieratik berezko literatura garatzen ari da. Hizkuntzaren erdigune tradizionala Tizi Ouzou da.
Lehen arabiar idazkera erabiltzen zen kabiliera idazteko; gaur egun, ordea, latindar alfabetoa dago hedatuago.
Beste afroasiar hizkuntzek bezala, kabilierak bi genero gramatikoak ditu, femeninoa eta maskulinoa. Beste berber hizkuntza gehienetan bezala, izen eta adjektibo maskulinoak bokal batez hasten dira (a, i, o) eta izen femeninoak, berriz, t batez hasten eta amaitzen dira oro har (salbuespenak salbuespen). Izen femenino gehienak maskulinoen forma feminizatuak dira, azken batean.
Adibideak:
Izen singularrak a batez hasten dira oro har, eta ez dute atzizkirik. Izen pluralak i batez hasi ohi dira, eta askotan badute atzizki bat, hala nola -en. Hiru plural mota daude: kanpokoa, barrukoa eta mistoa.
Bi kasu gramatiko existitzen dira: bata, estatu librea, markatugabea da; eta bestea, estatu konstruktua, ergatibotzat edo preposizio baten objekturako erabiltzen da.
Bigarren kasu hori hiru arau hauetako bati jarraituz eratzen da:
Lehenengoa hasierako a u bihurtzean datza:
Bigarrena izen femenino batzuen lehenengo bokalaren galeran datza:
Hirugarrena hitzaren hasieran semibokal ((w edo y)) bat gehitzean datza:
Izen batzuk, baina, ez dira aldatzen.
Estatu konstruktua perpausetan euskaraz ergabtiboa bezalaxe erabiltzen da:
Preposizio baten ondoren ere estatu konstruktua hartzen du hitzak:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Kabiliera, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.