Juan Felix Iriarte Gaintza, izengoitiz Berjinanto (Sunbilla, 1912ko urriaren 1a - Banka, Nafarroa Beherea, 1987ko otsailaren 15a), nafar bertsolaria izan zen.
Juan Felix Iriarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sunbilla, 1912ko urriaren 1a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Banka, 1987ko otsailaren 15a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Juan Felix Iriarte Sunbillan jaio zen, 1912ko urriaren 1ean. Bederatzi urte baizik ez zituela joan zen Aldudera bizitzera, baserri bateko mutil gisa lan egitera. 13 urterekin hasi zen bertso-kantari, Joanes Harriet aldudar bertsolariarekin. Hamasei urte zituela, toberak eta kabalkadak kantatzen hasi zen, Panpale-rekin batera. 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi, eta bosgarren gelditu zen Euskal Herrikoan. Bankara ezkondu zen 1938an, Beronika Ospitalekin. Ederki laketu zuen, zahartzaroan idatzitako bertso hauek erakustera ematen duten bezala:
1 Horra zer gauza xoragarriak zeru azpiko izarrak
Gau ilunean behatzen bada ikusten dira bakarrak
Bi koloretan ageri dira urreak ta zilarrak
Horiek oro eginak ditu Jainko Jaunaren indarrak
2 Huna Bankako herri pollita izar eder bat iduriOihanetako xori guziak arbolen puntan kantari
Mendietako erreka hetan arrain pollitak igeri
Bankan zoin urus bizi giren gu hortarikan da ageri
3 Udaberrian sortuko dira mendi gainetan loreakBazter guziak xoratzen ditu berduraren koloreak
Bai eta ere arboletarik xorittoen amoreak
Nik ere kantuz igortzen ditut herriaren ohoreak
4 Itsasorikan ez dugu bainan baditugu hor mendiakElgarren kantu besarka daude ttipiak eta haundiak
Heien gainean alhatzen ari behiak eta ardiak
Gain hei(e)tako sorotan berriz behorrak eta zaldiak
5 Bihotz guziak alegeratzen primaderako fazoinakZelaietarik mendi gainerat heldu zaizkigu artzainak
Bide hegian esnez beterik ikusten dira bidoinak
Uda eder bat pasatzen dute laguntzen batu sasoinak
6 San Migeletik San Martinerat Bankako mendi gainetanIhiztariak gorderik daude beren harmak eskuetan
Uso gaixoak hor heldu dira nekaturikan airetan
Eta ainitzak lurreat doaz pentsatu ere gabetan
7 Bankako mendi gainetarikan urrun egiten da soaAlde batetik Adour ibaia bertzetikan Bidasoa
Miraila baten pare han dago aitzinean itsasoa
Begi luzekin behatzen bada Euskadi oso osoa
8 Berrogei eta hamar urte du Bankan bizitzen nizalaBizkar gainean jarri zait orai adin handiko itzala
Hau bururatu behar dut orai hasia dutan bezala
Gure Jainkoak bankar guzier graziak ixur ditzala
Plaza anitzetan aritu zen kantuz, Ipar Euskal Herrian gaindi, baita zahartzaroan ere. 1950ean hirugarrena izan zen Teodoro Hernandorenak antolatutako Euskal Herriko txapelketan, eta 1951n zazpigarrena. 1987ko otsailaren 15ean hil zen Bankan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Juan Felix Iriarte, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.