Banka: Nafarroa Behereko udalerria

Banka Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta.

    Artikulu hau Nafarroa Behereko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Banka (argipena)».

Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 18,9 kilometrora. Altuera 231 eta 1 275 metro artekoa da, eta 49,60 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 347 biztanle zituen.

Banka
Banka: Izena, Geografia, Historia Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Banka: Izena, Geografia, Historia
Olhaberri auzoko ikuspegia, Done Petri elizarekin
Banka: Izena, Geografia, Historia
Bandera

Banka: Izena, Geografia, Historia
Armarria

Kokapena
HerrialdeaBanka: Izena, Geografia, Historia Euskal Herria
LurraldeaBanka: Izena, Geografia, Historia Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
EstatuaBanka: Izena, Geografia, Historia Frantzia
EskualdeaBanka: Izena, Geografia, Historia Akitania Berria
DepartamenduaBanka: Izena, Geografia, Historia Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaBanca
Auzapeza
(2008-2026)
Michel Oçafrain
(independente)
Posta kodea64430
INSEE kodea64092
Herritarrabankar
Kokapena
Koordenatuak43°07′35″N 1°22′27″W / 43.1264°N 1.3742°W / 43.1264; -1.3742
Azalera49,60 km2
Garaiera231-1275 metro
Distantzia18,9 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria347 (2018: Banka: Izena, Geografia, Historia 3)
Dentsitatea6,79 biztanle/km²
Zahartzea% 16,33
Ugalkortasuna‰ 36,26
Ekonomia
Jarduera% 66,5 (2011)
Desberdintasuna% 7,49 (2011)
Langabezia% 2,79 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 63,47 (2010)
Erabilera% 31,83 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1793 (independentzia)

Bertako biztanleak bankarrak dira.

Izena

Banka beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Lafonderie (1790)
  • La Fonderie (1793)
  • Banca (1832)

Etimologia

Jean-Baptiste Orpustanek dio Banka toponimoak bi jatorri izan ditzake. Lehenengo proposamenak gaztelaniazko banco ("banku") maileguari buruz hitz egiten du, hau da, mugan dirua aldatzen zen bankuari buruz (liberatik pezetara eta alderantziz). Bigarrenean, ordea, "harrizko bankuak" esamoldeko bankua hitza aipatuko genituzke, udalerrian nagusi den paisaiari erreferentzia eginez, mendi malkartsu eta arrokatsuekin. Bankua izenaren -u- hizkia desagertu egingo zen gero, ahoskera sinpleago baten mesedetan.

Geografia

Banka Aldudeko ibarran dago.

Mugakideak

Ingurune naturala

Aldude ibaiak (Ur Haundi deitua) udalerria gurutzatzen du.

Klima

  Banka: Izena, Geografia, Historia    Datu klimatikoak (Banka, 1981-2010)   Banka: Izena, Geografia, Historia   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.3 29.0 33.0 35.0 36.5 41.1 40.9 42.6 37.5 35.0 28.0 24.0 42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.0 12.3 15.3 16.9 20.8 23.9 25.9 26.1 23.7 19.4 14.1 11.5 18.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.9 7.6 10.0 11.5 15.1 18.1 20.1 20.3 17.7 14.5 9.9 7.6 13.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.8 3.0 4.7 6.1 9.3 12.3 14.3 14.5 11.8 9.5 5.7 3.8 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.6 -13.0 -8.5 -2.5 1.0 3.0 6.2 3.5 1.0 -1.5 -7.7 -9.7 -13.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 187.6 159.5 158.6 181.2 131.5 84.4 74.9 84.4 115.3 152.9 212.5 201.6 1744.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 99.0 109.0 109.5 95.7 97.0 69.0 86.7 85.2 81.0 99.0 96.5 130.1 130.1
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua

Auzoak

  • Olhaberri
  • Buztanenea
  • Hargintoa
  • Bihurrieta
  • Xuritxegi
  • Mutikoenea
  • Betrizinaenea
  • Golkoa
  • Gixonaenea
  • Manexhandia
  • Gosnaisto

Historia

Bankaren jatorria, inguruko kobrezko meategiak XVIII. mendean berrindartzearekin lotuta dago, honen jatorria, Antzinaroan dagoelarik. Garai batean Baigorri udalerrikoa zen, Lafonderie izeneko auzoa.

1793an udalerri independente bihurtu zen, izen afrantsesatua berarekin. Hala ere, 1874an, izen aldaketa baten ondorioz, Banka izena hartu zuen.

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera arteko gainbehera baten ondoren, meatzeak itxi egin ziren, eta hala egin zuten udalerrian zeuden gainerako azpiegiturek ere. Horrela, ustiategiko eraikinak abandonatuta geratu ziren. Horietako asko gaur egun hondakinetan daude eta Baigorrirako irteeran aurki daitezke, Urepeleko Errobi inguruan.

1973ko abenduaren 11n Iparretarrak taldearen lehen ekintza armatua izan zen Bankan. Atentatu bat izan zen, eta "la Rosée" zentro mediko-pedagogikotik informazio kontablea lapurtu zuten langileei sindikatu bat eratzen utzi ez zietelako. Administrazio kontseiluko lehendakaria hil egin zen.

Demografia

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
803 590 999 1068 1419 1280 1429 1309 1327 1064 1069 1020 1020 1027 952 944 872 828 829
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2012 2017 2018
833 815 800 770 780 748 735 799 672 634 524 450 426 373 351 348 332 346 347
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Kobrezko meategiak eta hari lotutako galdaketak XVIII. mendearen erdialdean izan zuten goia; forjak eta labe garaiak, berriz, 1828tik 1861era egon ziren jardunean.

Gaur egun, jarduera nagusiki nekazaritzakoa da. Udalerria Ossau-Irati gaztaren apelazio-eremuan dago.

Politika

Auzapezak

Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1995 2001 Gratien Arambel
2001 2008 Dominique Etcheverry
2008 karguan Philippe Etchenique
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

2017ko urtarrilaren 1era arte, Banka Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.

Garraioa

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, line batek eskaintzen du zerbitzua.

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Aldudeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.

Koldo Zuazok, 2010ean, Bankak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.

Literatura

Pantzo Hirigaraik Bankari eskainitako kantu bat konposatu zuen:

« Han zaude zu ibarraren maldan, mendi mazelan dilindan
Neguko izotzetan daldaran eta izerditan udan
Burua apalduz haizeari, zu aztaparka lurrari
Hazi xumearen laborari, bainan beti kantari
Basuritz, Aisarri, Azaldegi, Inarabia, Donalegi
Oihansoro eta Ustordoki, gu bankarrak izanki
Erkaitzalde, Hairako Erreka, han nunbait Iramehaka
Oihanpea ta Basakarrika, zutarrak gira Banka
Beti jasan ditu haize txarrak, oi zure zuhaitz zaharrak
Oraino bizi zaizko abarrak, baitauzka erro azkarrak
Mila esker eta goraintziak, zuk gaindituz nekeziak
Nolazpait baitituzu haziak zure ume guziak.
»

Pantzo Hirigarai

Ondasun nabarmenak

Sakontzeko, irakurri: «Bankako kobre meategi eta burdinola»

Udalerriaren iparraldean, monumentu izendaturik dagoen metalurgia-lantegi baten aztarnak topa daitezke, bere labe garaiarekin. Ura zekarren kanalak, errekatik hartzen zuena ura, ziurrenik antzina labe garaiak elikatzeko erabiltzen ziren hauspoei eragiteko errota batez egongo ziren osatuak.

Herriaren erdian kokatu Olhaberri interpretazio zentroak Bankako kobre eta burdin meategien historia erakusten du. Bertan, panelak, argazkiak, mapak, eta eskemak ikus daitezke. Bisita dohainik da.

Bankar ospetsuak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Banka IzenaBanka GeografiaBanka HistoriaBanka DemografiaBanka EkonomiaBanka PolitikaBanka GarraioaBanka EuskaraBanka Ondasun nabarmenakBanka r ospetsuakBanka IrudiakBanka OharrakBanka ErreferentziakBanka Ikus, gaineraBanka Kanpo estekakBanka2018Baigorri-OrtzaizeDonibane GaraziEuskal HerriaNafarroa Beherea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

.tvLolita TorresLuzera (geometria)Joachim von RibbentropEkosistemaEslovakiako futbol selekzio nazionalaDolores IbarruriEuskalkiMiren NogalesDiktaduraOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaWikipediaEuskal dantzakCarles PuigdemontLordeSingapurko metroaBizantziar egutegiaGarizumaElektrizitateArrainLD ereduaGenetikaAztarna ekologikoTigreJoxe AzurmendiMexikoLinguae vasconum primitiaeNetiketaIbaiGaizka MendietaPaduraWikiMatalas apaizaren matxinadaLandareIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaOhmen legeaHausterre-egunContact (1997ko filma)MaitasunLarraunSeo (argipena)TxalapartaAsun MatillaEnergia ez berriztagarriSistema eragileOrkestraUztailaren 2924 orduak euskarazTxantxangorriRaponePizkundeaAMIA analisiEneko AristaHedy LamarrEEreinotzIraitz-sistemaMaisu/maistraGernika (margolana)Energia berriztagarriPagoetako natura parkeaHayao MiyazakiEmozioWeb nabigatzaileZetakOtsoAzalaMunicheko KonferentziaEmmanuel MacronEuskal antzerkigintzaEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaSare sozialak🡆 More