Euskal Hirigune Elkargoa: Ipar Euskal Herri osoa (Jeztaze eta Eskiula salbu) biltzen duen herri elkargoa

Euskal Hirigune Elkargoa —sigletan: EHE— (frantsesez: Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB; okzitanieraz: Comunautat d'Aglomeracion deu País Basco, CAPB) Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea.

    Artikulu hau Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboari buruzkoa da; XIX. mende hondarreko elkarte euskaltzaleari buruzkoa beste hau da: «Nafarroako Euskal Elkargoa».

Erakunde honek izaera administratiboa berria du, Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez. Horretarako, jada Frantziako lurralde egituraketa eta zuzenbidean dauden hirigune elkargoa, hiri elkargoa edo herri elkargoa deritzoten entitateez baliatzea gogoeta egin zen.

Euskal Hirigune Elkargoa
Communauté d'agglomération du Pays basque
Comunautat d'Aglomeracion deu País Basco
Euskal Hirigune Elkargoa: Historia, Administrazioa, Eskumenak
Euskal Hirigune Elkargoa: Historia, Administrazioa, Eskumenak
Geografia
HiriburuaBaiona
Hiririk handienahiriburu
Azalera2.967
Administrazioa
LehendakariaJean Rene Etxegarai
Jean Rene Etxegarai
Demografia
Biztanleria315.349 (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea106,29 bizt/km²
Historia
Sorrera data: 2017ko urtarrilaren 1a
Bestelako informazioa
communaute-paysbasque.fr

2016ko maiatzaren 3an erakunde hau eratzeko bi baldintzak bete ondoren 2017ko urtarrilean sortu zen, Frantziako Gobernuaren prefetaren aginduz. Egoitza Baionan dago eta lehen urterako 100 milioi euroko aurrekontua izanen du.

2017ko urtarrilaren 23tik Herri Elkargoaren presidentea Jean Rene Etxegarai da.

Historia

Euskal Hirigune Elkargoa: Historia, Administrazioa, Eskumenak 
Bozak udalerriaren arabera.
%70,25
%29,75
Alde
Aurka
Euskal Hirigune Elkargoa: Historia, Administrazioa, Eskumenak 
Bozak biztanle-proportzioaren arabera.
%65,96
%34,04
Alde
Aurka

Bozka

2016ko udaberrian Euskal Lurralde Elkargoa eratzeari buruzko galdeketa edo bozkak Ipar Euskal Herria osatzen duten 158 udalerrietan (Eskiula eta Jeztaze salbu) banaka-banaka ospatu ziren. Nahiz eta Ipar Euskal Herri historikoaren parte ez izan, Lixoze herria ere bozketara deitua izan zen, herriaren euskaldun kopurua esanguratsua zela eta.

Onarpen baldintza

Elkargoaren proposamenak aitzina egiteko, biztanleriaren erdia (147.916 biztanle) ordezkatzen zuten herrien erdiek (79 herri) aldeko boza eman behar zuten.

Apirilaren 28an jada bi baldintzetako lehenbizikoa bete zen, hots, biztanleri osoaren erdiak baiezkoa ematearen langa gainditzea (64 udalerri eta 149.390 biztanle).

Emaitzak

EMAITZAK
    Udalerriak
111 / 158
47 / 158
    Biztanleak
197.014 / 298.664
101.650 / 298.664

Lehen biltzarra

Euskal Hirigune Elkargoa: Historia, Administrazioa, Eskumenak 
Euskal Hirigune Elkargoaren organigrama (2020)

2017ko urtarrilaren 23an, arratsaldeko 18:30etan eta Baionako Fakultatean, Euskal Herri Elkargoaren lehenbiziko bilkura egin zen. Bertan, bertaratutako 231 udal hautetsien bozketa bidez, Herri Elkargoaren lehenbiziko lehendakaria hautatu zuten. Hiru hautagai aurkeztu ziren: Jean Rene Etxegarai (Baionako auzapeza, Lapurdi): 157 boz, Bernard Lougarot (Gotaine-Irabarneko auzapeza, Zuberoa): 51 boz, eta (Jean-Jacques Doyhenart, Angeluko PCF alderdiko hautetsia): 5 boz.

Bertaratutako 231 hautetsietatik 157k Etxegarairi bozkatuz, Jen Rene Etxegarai Euskal Herri Elkargoaren lehenbiziko lehendakaria hautatu zen. Hautatua izan ostean, hitzaldia egin zuen: «Lan handia dugu aurrean, baina ez gaitu beldurtzen», esan zuen. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen lehen erakundeko lehendakariak emandako misioa "duinki" beteko zuela ere hitz eman zuen.

Donibane Lohizuneko auzapez Peyuco Duhartek, behin-behineko presidenteak, hartu zuen hitza, frantsesez, euskaraz eta gaskoiz egin zuen agurra. Elkargoaren eskumeneko gaiak izan zituzten hizpide hautetsiek, hala nola, garapen ekonomikoa, lurralde antolaketa, ingurumena eta etxebizitza. Alta bada, hizkuntza kudeatzeko gai zaila dela ageri zen instituzioa osatzeko lehen batzarrean.

EH Baiko Iker Elizalde hautetsi hendaiarrak euskara eta frantsesa erabiltzea eskatu zuen. Bokaleko auzapez Francis Gonzalezek ezetz erran zion, «Frantzian gaude» argudiatuz. Angeluko hautetsi Guy Mondorgek gaskoiak eta euskarak leku parekidea izan behar dutela adierazi zuen. Jean Etxegaraik bi hizkuntzak erabiltzea lehenetsi zuen. Alabaina, aktak frantses hutsean jasoko direla berretsi zuen.

Euskararen gaiak zer esana eman zuen Hirigune Elkargoaren funtzionamenduan, eta emanen du ere etorkizunean. Euskarari berezko trataera eman nahi dioten sektore euskaltzaleek gaiaren egoera ikusi ahal izan zuten euskal instituzioaren lehen batzarrean.

Euskararen aldeko giroa hala izanik ere, Les Républicains (LR) alderdiko eta Miarritzeko hautetsiak honela adierazi zuen: «Eztabaida politikoaren garaia joan da, lanean hasteko garaia heldu da». Elkargo bakarraren kontrakoa eta alderdi bereko Claude Olive Angeluko auzapezak hauxe gehitu zuen: «Guztiz inplikatua naiz instituzio berri honetan». Hala ere, berarentzat uraren eta etxebizitzaren gaiek dute lehentasuna. Hendaiako auzapezak (PSko kidea), zaborren kudeaketari eman zion garrantzi gehien.

Hirigune Elkargoak badu presidentea: Jean-René Etxegarai. Instituzioa gobernatzeko moldea erabakitzeak lanak emanen ditu ordea. Gobernantza hitzarmena eta bozkatzeko modua ongi zehaztu beharko dituzte, Euskal Elkargoa behar bezalako sendotasunez abiatuko bada.

Etxegarai eta Urkulluren bilera

2017ko otsailaren 1ean, Euskal Hirigune Elkarteko Rene Etxegarai presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria Baionan lehenbizikoz bildu ziren, honela Ipar Euskal Herria eta Euskadiko bi gobernu erakunde ofizialen arteko historiako lehen bilera gauzatuz.

Administrazioa

2017 arte Ipar Euskal Herrian indarrean zeuden hamar elkargo ohiek osatzen dute Euskal Hirigune Elkargoa.

Euskal Hirigune Elkargoa honako hiru instantziek gobernatzen dute: 232 kideko elkargo kontseiluak, 53 kideko batzorde iraunkorrak eta 20 kideko bulegoak. Acadie kabineteak eta Pirinio Atlantikoetako prefetak zuzendua izan da orain arteko ekimena.

Instituzio honek Hirigune Elkargoen izaera du eta besteak beste, honako eskumen hauek kudeatzen ditu: garapen ekonomikoa, udalerrien kudeaketa, etxebizitzaren oreka soziala, hirigintza eta hondakinen kudeaketa.

Egoitza

Egoitza helbide honetan du:

  • Euskal Hirigune Elkargoa. Foch etorbidea, 15. 64100 BAIONA

Lehendakaria

Lehendakaria
Izena Agintaldia Kargua Alderdia
1 Jean-René Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoa: Historia, Administrazioa, Eskumenak  2017ko urtarrilaren 23 Gaur egun Baionako auzapeza UDI

Lehendakariordeak

2017ko otsailaren 4etik aurrera elkargoak 15 lehendakariorde ditu.

Kontseilari ordezkariak

Batzorde iraunkorra osatzen duten kideen artean lehendakariak hautatutako honako 9 kontseilari ordezkariek gainontzeko batzorde exekutiboa osatzen dute:

Batzorde iraunkorra

  • Christian Millet-Barbé, Baionako 2. axuanta
  • Michel Soroste, Baionako 4. axuanta
  • Christine Lauqué, Baionako 5. axuanta
  • Yves Ugalde, Baionako 7. axuanta
  • Alain Lacassagne, Baionako 8. axuanta
  • Jean-Claude Iriart, Baionako udal kontseilaria
  • Jacques Veunac, Angeluko 1. axuanta
  • Anthony Bleuze, Angeluko 2. axuanta
  • Florence Lasserre-David, Angeluko 5. axuanta
  • Patrick Chasseriaud, Angeluko 6. axuanta
  • Valérie Dequeker, Angeluko 7. axuanta
  • Jean-Pierre Laflaquière, Angeluko 8. axuanta
  • André Berthet, Angeluko udal kontseilaria
  • Max Brisson, Biarrizko 1. axuanta
  • Guillaume Barucq, Biarrizko 3. axuanta
  • Nathalie Motsch, Biarrizko 4. axuanta
  • Peio Claverie, Biarrizko 5. axuanta
  • Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapeza
  • Chantal Kerhig-Cottençon, Hendaiako 1. axuanta
  • Manuel de Lara, Donibane Lohizuneko axuanta
  • Odile de Coral, Urruñako auzapeza
  • Francis Gonzalez, Bokaleko auzapeza
  • Marie-Ange Thébaud, Bokaleko 1. axuanta
  • Guy Poulou, Ziburuko auzapeza
  • Vincent Bru, Kanboko auzapeza
  • Emmanuel Alzuri, Bidarteko auzapeza
  • Marc Bérard, Bidarteko 1. axuanta

Elkargo kontseilua

Euskal Hirigune Elkargoko kontseilua 233 kide edo eserlekuz osatua dago:

Baionak 22 eserleku, Angeluk 18, Biarritzek 11, Hendaiak 7, Donibane Lohizunek 6, Urruñak 4, Bokale, Ziburu eta Bidartek, 3; Ustaritz, Hazparne, Senpere, Mugerre eta Hiriburuk, 2. Gainontzeko 143 udalerriek eserleku bana dituzte.

Kontsulta erakundeak

  • Legebiltzarra (Ipar Euskal Herriko auzapezen kontseilua)
  • Garapen Kontseilua (gizarteko zibileko ordezkariak)

Eskumenak

Euskal Hirigune Elkargoak, osatzen duten udalerriek zituzten eskumenez gain, beste eskumen batzuk ere baditu. Hauek dira, xeheki, Elkargoak dituen eskumenak:

Hiltegien, hiltegi-merkatuen eta “interes nazionalerako”merkatuen zein azoka eta azoka estalien kudeaketa Etxeko hondarkinen eta hondarkin asimilatuen bilketa
Garapen ekonomikorako ekintzak (jarduera industrialen, komertzialen edo enplegu arloko jardueren sustengua, laborantza eta basogintza jardueren sustengua...) Gaizkigintzaren prebentziorako eta segurtasunerako udalerri-arteko kontseilua
Interes Komunitarioko Bizitegi Sozialen aldeko ekintzak eta diru-laguntzen ematea Kultur arloko ekipamenduen edo kulturetxeen, gune sozio-kulturalen eta sozio-edukatiboen kudeaketa, eraikuntza, antolaketa eta mantenua
Jarduera kultural eta soziokulturalak Lur-zerga erreserben eraketa
Kirol jarduerak Kirol guneen edo ekipamenduen eraikutza, antolaketa, mantenua eta kudeaketa
Udal intereseko eraikuntza parkeen hobekuntza Garraio segurtasunerako tokiko kontratuak
Saneamendu kolektiboa ZAC edo Hitzartutako Antolaketa Guneen sorkuntza eta gauzatzea
Banakako saneamendua Bideen eraketa, antolaketa eta mantenua
Ingurugiro arloko beste hainbat ekintza Industria, merkataritza, artisautza, zerbitzu edo turismo arloko jarduera guneen sorkuntza, antolaketa, mantenua eta kudeaketa
Materialen eskuratze bateratua Itsasportu edo aireportu jarduera guneen sorkuntza, antolaketa, mantenua eta kudeaketa
Pertsona behartsuen aterpetzearen aldeko ekintzak, udal intereseko operazioak baliatuz Hiri garapen, tokiko garapen eta gizarteratze sozioekonomikorako kontratu-dispositiboak
Ekintza soziala Gorpu erraustegiak
Eskolaz kanpoko jarduerak CUCS (kohesio sozialeko hiri kontratua)
Hautazko laguntza soziala Harrigintza arloko laguntzen delegazioa (61 artikulua LRL legean)
CIAS Ura (Tratamendua, Ustiapena, Banaketa)
Jendarte-oreka eta etxebizitza arloko orekaren aldeko udal politika aurrera eramateko DPU edo Hiriguneko Lehentasunezko Eroste Eskubidea. Langileen kudeaketa (herriko etxeko poliziak eta basozainak...)
Azterketa eta programazioak NTIC (Internet, kableak…)
Arrabotsek sortu kalteen kontrako borroka OPAH edo Bizilekuen Hobekuntzarako Operazio Programatua
Hiri-garraioen antolaketa Hiri-garraioak ez diren garraioen antolaketa
Aparkalekuak Hiri barneko desplazamendu planak
PLU edo Tokiko Hirigintza Planak PLIE (Tokiko Enplegu eta Gizarteratze Plana)
Bizileku sozialen politika Bizileku ez sozialen politika
Portuak Eskualdeen aintzinirudi eta funtzionamendua
Antolaketa orokor programa baten kontuan hartzea eta hirigintza kodeen araberako antolaketa arloen finkatzea Tokiko bizitoki-programa
Airearen kalitatea ANRU edo hirien zaharberritzea
SCOT edo Lurralde Koherentzia Eskema Eremu eskema
Turismoa Eskola-garraioak
Etxe-hondarkin eta hondarkin asimilatuen tratamendua Bide nabigagarriak

Hego Euskal Herriarekin elkarlana

Udalerriek erabakiz gero, Elkargoak eskumen berriak eskura ditzake, hala nola, kultura, euskara ala Hego Euskal Herriarekin mugaz gaindiko lankidetza. Halaber, Frantziar Estatuak, Eskualdeak eta Departamenduak bereak dituzten zenbait eskumen Elkargoaren esku gera litezke.

Ekonomiaren garapena

Erakunde berriak bere finantzaketa bermatu beharko du, diru iturri nagusiak pertsonen gaineko eta enpresen gainekoen zergen bidez. Hauxe da puntu minberetako bat. Elkargo bakarraren aurkako hautetsiek eta enpresaburuek ez baitute ongi ikusten erakunde berriak tokiko zergak areagotu behar izatea.

Tokiko kultura eta hizkuntzak: euskara eta gaskoia

Sakontzeko, irakurri: «Euskara», «Gaskoi (hizkuntza)» eta «Frantsesa»

Azkenik, gai minbera eta garrantzizko bat: EEP (Euskararen Erakunde Publikoa) eta Elkargo Bakarra elkarrekin arituko dira hizkuntza politikaren eremuan. EEPk gaur egun egiten dituen lanetan segituko du, halaber, Elkargoak euskara eta gaskoia (okzitanieraren hego-mendebaldeko dialektoa) sustatu beharko ditu.

Honetaz gain, Elkargoa irakaskuntza artistikoaz, espektakuluez eta irakurketaz arduratzen da.

Barne oreka

Beste erronketako bat itsasaldearen eta barnealdearen arteko udalerrien oreka lortzea da. Elkargo berriak eraginkortasuna eta malgutasuna uztartu beharko ditu. Erabakiak adostea eta hauek garaiz eragiteko ahalmena berretsi beharko ditu. Erakunde berriaren aurkako hautetsiek Elkargoak gobernatzeko izan ditzakeen zailtasunetan begia ezarria baitaukate.

Uraren, itsas hegiaren eta naturaguneen kudeaketa

Euskal Hirigune Elkargoak uraren eta ingurumenari dagozkien hainbat eskumen ditu, hala nola: edateko uraren tratamendua eta hornidura, ur zikinen saneamendua, ur inguruneen kudeaketa, uholdeen prebentzioa eta itsas hegiaren kudeaketa.

Edateko uraren kudeaketa eta ur zikinen saneamendua

Euskal Hirigune Elkargoko udalerriak 7 eremu geografikoetan banaturik daude edateko uraren hornidura eta ur zikinen saneamendua kudeatzeko:

  • Lehen eremua: Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohitzune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu
  • Bigarren eremua: Angelu, Baiona, Bidarte, Bokale, Miarritze
  • Hirugarren eremua: Ahurti, Arrangoitze, Basusarri, Beskoitze, Ezpeleta, Haltsu, Hiriburu, Itsasu, Jatsu, Kanbo, Larresoro, Lehuntze, Milafranga, Mugerre, Urketa, Uztaritze, Zuraide
  • Laugarren eremua: Aiherra, Akamarre, Armendaritze, Bardoze, Bastida-Arberoa, Bidaxune, Burgue-Erreiti, Donamartiri, Donoztiri, Erango, Gixune, Hazparne, Heleta, Izturitze, Lekuine, Lekorne, Luhuso, Makea, Meheaine, Samatze
  • Bosgarren eremua: Aiziritze-Gamue-Zohazti, Amendüze-Unaso, Amorotze-Zokotze, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Arrueta-Sarrikota, Behauze, Behaskane-Laphizketa, Bithiriña, Domintxaine-Berroeta, Donapaule, Etxarri, Gabadi, Garrüze, Ilharre, Labetze-Bizkai, Larribarre-Sorhapürü, Lüküze-Altzümarta, Martxueta, Oragarre, Ozaraine-Erribareita, Uhartehiri
  • Seigarren eremua: Ainharbe, Aloze-Ziboze-Onizegaine, Altzürükü, Atzai-Altzabehiti-Zunharreta, Arrokiaga, Atharratze-Sorholüze, Barkoxe, Berrogaine-Larüntze, Bildoze-Onizpea, Etxebarre, Ezpeitze-Ündüreine, Gamere-Zihiga, Garindaine, Gotaine-Irabarne, Hauze, Idauze-Mendi, Iruri, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Larraine, Lexantzü-Zunharre, Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lixoze, Lohitzüne-Oihergi, Maule-Lextarre, Mendikota, Mitikile-Larrori-Mendibile, Montori, Muskildi, Ospitalepea, Ozaze-Zühara, Pagola, Santa Grazi, Sarrikotapea, Sohüta, Urdiñarbe, Ürrustoi-Larrabile, Zalgize-Doneztebe
  • Zazpigarren eremua: Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Ainhize-Monjolose, Aintzila, Aldude, Anhauze, Arhantsusi, Arnegi, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Banka, Behorlegi, Bidarrai, Bunuze, Buztintze-Hiriberri, Donaixti-Ibarre, Donazaharre, Donibane-Garazi, Duzunaritze-Sarasketa, Eiheralarre, Ezterenzubi, Gamarte, Hozta, Ibarrola, Iholdi, Irisarri, Irulegi, Izpura, Izura-Azme, Jatsu, Jutsi, Lakarra, Landibarre, Larzabale-Arroze-Zibize, Lasa, Lekunberri, Mendibe, Ortzaize, Ostankoa, Suhuskune, Uharte-Garazi, Urepele, Zaro

Edateko uren kudeaketari dagokionez, Euskal Hirigune Elkargoak Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L.2224-7-1 artikuluak ezartzen dizkion egiteko hauek betetzen ditu:

  • Hartuneen babesa
  • Ur harpenen bidez edo ponpaketaz ura ekoiztea
  • Uraren tratamendua
  • Uraren garraioa
  • Uraren metaketa
  • Gizakiek kontsumitzeko uraren banaketa

Ur zikinen saneamenduari dagokionez, Euskal Hirigune Elkargoak Lurralde kolektibitateen Kode nagusiaren L.2224-8 artikuluak ezartzen dizkion egiteko hauek betetzen ditu:

  • saneamendu kolektiboa:
    • ur zikinen bilketa eta garraioa
    • ur zikinen arazketa
    • sortzen diren lohiak ezabatzea
    • biltzeko sare publikorako loturak kontrolatzea
  • banakako saneamendua: ur zikinen biltzeko sare publikora loturik ez diren banakakoen instalazio pribatuen funtzionatze eta asmatze edota egitearen kontrola

Hiriko euri-urak

Hiriko euri-uren kudeaketa borondatezko eskumena izan da Elkargoentzat, baina 2020ko urtarrilaren 1etik goiti baitezpadakoa bilakatuko da. 2019 arte, Euskal Hirigune Elkargoak eskumen hori jadanik eskudun ziren herriarteko elkargoen eremuetan jorratu du; hau da, Hego Lapurdiko Hirigunea eta Euskal Kostalde-Aturri Hirigunea zirenen eremuetan.

Ur Inguruneen Kudeaketa eta Uholdeen Prebentzioa

GEMAPI-UIKUP eskumena Ingurumen Kodearen L211-7 artikuluak zehaztu hainbat baitezpadako egitekotan zatikaturik da:

  • arro hidrografikoen antolaketa
  • ibai, ubide, aintzira eta urgeldien egokitzapena
  • uholdeetatik eta itsasotik babestea
  • ur ekosistemen eta hezeguneen babesa eta lehengoratzea

Euskal Hirigune Elkargoak zuzen-zuzenean egiten ditu egiteko horiek bere eremuaren barnean osoki diren arro hidrografikoetan, hots: Euskal Kostaldeko ibarretan (Bidasoa eta Urdazuri), Errobiko ibarrean, Biduze-Urbeltzetakoan eta Iholdiko errekakoan. Gainerako arro hidrografikoen kasuan aldiz (Aturriren behere aldean eta Oloroeko uhaitzako arroan zein Mauleko uhaitzakoan), ur inguruneen kudeaketa eta uholdeen prebentzio egiteko guztiak lehenagotik hor ziren egituren esku daude.

Itsas hegiaren kudeaketa

Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herriko itsas hegiaren kudeaketan ere aritzen da, Uraren Ziklo Handiaren eskumen guztiak baliatuz eta honako hauen plangintzarako eskumen bereziak baliatuz:

  • Kostaldeko arriskuen prebentzioa eta kudeaketa, Euskal Hirigune Elkargoak daraman tokiko estrategia gauzatuz
  • Euskal Kostaldea mugaz-gaindiko mailan diren ezagutzak hobetu eta partekatzea, Euskal Itsas Hegiaren Zientzia Intereseko taldearen bitartez
  • Bainu zonen kudeaketa aktiboa

Uraren ziklo handiaren eskumen osagarriak

Euskal Hirigune Elkargoak Ingurumen Kodearen L211-7 artikuluak dakartzan uraren ziklo handiaren honako borondatezko eskumen hauek ere baliatzen ditu:

  • Kutsaduraren aurkako borroka: etxeetako, laborantzako edo industriako kutsaduren prebentzioa eta ezagutzea
  • Ur baliabideen eta ur inguruneen, itsas adarretako inguruneen eta itsas hegi inguruneen kalitatea zaintzeko baliabideak plantan eman eta ustiatzea (haien artean, bainu uren kalitatea)
  • Uraren kudeaketaren alorrean animazioa eta elkar aditzea: SAGE-UAKE (Uren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema), Natura 2000, kostaldeko arriskuen eta uholde arriskuen kudeaketa estrategia, etab.

Bestelakoak

  • Lurralde antolaketa
  • Udal politika
  • Ingurumena
  • Bidaiarien kudeaketa

Egitura

Geografia

Euskal Hirigune Elkargoa: Historia, Administrazioa, Eskumenak 
     Euskal Herri Elkargoak barne hartzen dituen lurraldea eta udalerriak.

Elkargoak Ipar Euskal Herriko ia udalerri guztiak barne hartzen ditu, Jeztaze eta Eskiula ez beste, gainera Biarnoko Lixoze udalerria ere barne hartzen du..

158 udalerri eta 2.967 km² ditu, eta honako 10 elkargoek osatzen dute:

Lehengo hamar elkargoek, lurralde eremu (frantsesez pôle territorial) izena hartzen dute.

Udalerriak

Esan bezala, 158 udalerrik osatzen dute Ipar Euskal Herriko erakundea. Udalerri horien artean daude Baiona, Donibane Garazi eta Maule-Lextarre hiriburuak.

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Euskal Hirigune Elkargoa HistoriaEuskal Hirigune Elkargoa AdministrazioaEuskal Hirigune Elkargoa EskumenakEuskal Hirigune Elkargoa EgituraEuskal Hirigune Elkargoa Ikus gaineraEuskal Hirigune Elkargoa ErreferentziakEuskal Hirigune Elkargoa Kanpo estekakEuskal Hirigune Elkargoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gabriel ArestiLurraPanderoIratiFestina auziaJoseba SarrionandiaCristóbal MerlosErramun MartikorenaPitagorasen teoremaArt Nouveau Euskal HerrianDigestioAutonomia erkidegoIzaro Andres ZelaietaBartzelonaGure AitaAs (egunkaria)Xabier LeteBrendan GleesonPlano inklinatuEuskaltzaindiaEudemonismoEdurne PasabanBizkaiaFermin MuguruzaErnalketaProsaHertzainakSuharriKatuEn Tol SarmientoTxillardegi2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakOperaTaigaAzkuna ZentroaUbideAndre Maria Zuriaren plazaBaliagarritasun (argipena)LauburuEustakio MendizabalIñigo UrkulluNewtonen legeakMozolo arruntOrexaOñatiNafarroaMMakina birtualEztainuTaula periodikoaLehen Mundu GerraFrantziako IraultzaItsaslabarTolosako inauteriakMetabolismoHerri iritziInperialismoHammurabiren KodeaMarkina-XemeinIzerdi (botanika)🡆 More